Amnistia lege-proposamenaren gakoak: onuradunak, kanpo geratu direnak, justifikazioa eta konstituzionaltasuna
"Kataluniako normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako amnistia" lege organikoaren proposamenak hamarkada batean zehar aurrera eramandako prozesuarekin lotutako delituak ezabatzen ditu, Carles Puigdemont presidente ohia eta gainerako iheslariak berariaz salbuesten ditu eta bi hilabeteko epea ematen die epaileei aplika dezaten.
Legeak 16 artikulu eta 22 orrialde ditu, eta horien erdiek zioen azalpena biltzen dute. Bertan, legearen beharra eta horren konstituzionaltasuna azpimarratzen dira, botereen banaketa urratzen ez duela baieztatzen da eta berdintasun- eta proportzionaltasun-printzipioa errespetatzen dela nabarmentzen da.
1. Onuradunak: legeak berekin dakar deusestatzea hamarkada batez, 2012ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra, Kataluniako prozesuaren prestakuntzarekin eta ondorioekin lotutako pertsona guztien "erantzukizun penal, administratibo eta kontablea".
Agintari politiko independentistez gain, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean hautetsontziak jarri zituzten ikastetxeetako zuzendariak, alkateak, manifestariak eta poliziak ere libratuko ditu arauak.
2. Kanpoan geratu direnak: arauak barkamena baztertzen du terrorismo delituetarako, baldin eta zigor irmoa badago eta Europako zuzentarauetan aurreikusten diren jokabideetako bat izan bada, hala nola atentatuak eta lehergailuak fabrikatzea, esaterako, bai eta tortura larriak ere.
Une honetan, beraz, amnistia airean dago independentismoari terrorismoa leporatuta irekitako bi auzirentzat: Tsunami Democraticen protestak, zeinaren ondorioz Auzitegi Nazionala Puigdemont eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusia ikertzen ari den, eta auzipetutako CDRena ere, zeini sabotaje ekintzak planifikatzea egozten dieten.
Kanpoan geratzen dira, halaber, heriotza, gorputz-adar, organo edo zentzumen baten galera, ezintasuna, antzutasuna edo deformazio larria eragin duten ekintzak.
3. Puigdemonti eta iheslariei buruzko aipamena: ez da haien izena aipatzen, baina zuzenean esaten da "bilatzeko, atxilotzeko eta espetxeratzeko aginduak ondoriorik gabe geratuko dira", baita "atxilotzeko agindu nazionalak, europarrak eta nazioartekoak" ere, Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohiei eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari ere eragiten dietenak.
4. Polizia-kargak: arauak berariaz babesten ditu Poliziak erreferenduma zailtzeko edo eragozteko egindako ekintzak. Zioen azalpenean ziurtatzen denez, legezkotasuna eta ordena konstituzionala defendatzeko egindakoak izan zitezkeen ekintzak amnistiatzeak "ez dakar demeritu edo gaitzespenik tartean dauden kolektiboentzat", ezta ordena publikoaren defentsan esku hartu zuten funtzionarioen kriminalizaziorik, baizik eta haien lege egoera arintzea.
5. Justifikazioa: proposamenean onartzen da legedia aplikatzea "beharrezkoa" dela, baina "batzuetan ez da nahikoa denboran iraun duen gatazka politiko bat konpontzeko"; horregatik, Zuzenbidea testuinguru politikora egokitzearen alde egiten du. Horrela, "bizikidetza demokratikoaren aldeko" amnistia justifikatzen da, "interes orokorraren mesedetan" eta "gatazka politiko bat gainditzeko".
6. Konstituzioan duen tokia: testuak nabarmentzen duenez, "Konstituzioak ez du amnistia debekatzen", 1978ko konstituziogileek hala nahi izan zutelako 1977ko amnistiari ekin ziotenean, nahiz eta indultu orokorrak espresuki debekatu. "Mekanismo konstituzionala" dela dio, eta bertan bermatzen dela "bide guztiak egin behar direla ordenamendu juridiko nazionalaren eta nazioartekoaren barruan".
7. Aplikazioa: legea Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean. Inplikatutako auzitegiek eta administrazio- eta kontabilitate-organoek legea "lehentasunez eta premiaz" aplikatu beharko dute Kataluniako prozesuarekin lotutako auzietan, gehienez ere bi hilabeteko epean.
8. 'Lawfare'a: auzitegietatik egindako ustezko jazarpen politikoa, PSOEk eta Juntsek sinatutako akordioan jasota dagoena eta eragile juridiko guztien aho bateko gaitzespena eragin duena, ez da legean agertzen, eta ez dira aipatzen itun horretan agertzen ziren Diputatuen Kongresuko ikerketa-batzordeak.
Testuak gogorarazten duenez, "Botere Judiziala legearen inperioaren menpe dago" eta epaileen eginkizuna hura aplikatzea da. "Legegintza-politikaren erabakiarekin", gaineratu du, "Gorteek ez dituzte beste eremu batzuk inbaditzen; alderantziz, eta beren eskumenak erabiliz, politikatik gatazka politiko bati heltzeko biderik onena hartzen dute".
9. Dirua: amnistia legeak ezabatu egingo du Kataluniako 30 agintari ohi baino gehiagoren ustezko "kontabilitate-erantzukizuna", Carles Puigdemontena tartean, Kontu Auzitegiak 3 eta 5 milioi euro artean erreklamatzen baitizkie.
Bestalde, amnistiak ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik emango, ez eta isun edo zehapen gisa ordaindutako zenbatekoak itzultzerik ere – horrek, besteak beste, Artur Mas presidente ohiari eragiten dio–, eta ez du partikularren aurreko erantzukizun zibiletik salbuetsiko.
10. Beste lege-erreforma batzuk: xedapen gehigarri batean, Zigor Kodearen 130. artikulua aldatzen da, amnistia eransteko erantzukizun kriminala ezabateko bitarteko gisa, indultuarekin batera. Kontu Auzitegiaren Legea ere aldatuko da, amnistiatuak erantzukizunetik salbuetsita geratzen direla jasotzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.