Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Boto-emaile bat boza hautetsontzira sartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Boto-emaile bat boza hautetsontzira sartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: Mikrodatuen analisia: Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak. Zehazki, EH Bildu da boto-fideltasun maila altuena daukan EAEko alderdi politikoa, EITB Focus inkestaren arabera. Izan ere, pasa den apirilean koalizioari botoa eman ziotenen % 90ek aukera berdina egingo lukete. EAJko boto emaileen kasuan, % 86,6k bozka bera emango luke.

- Indarkeria futbolean: Anderlecht taldeko bost ultra atxilotu dituzte Reale Arenan txikizioak eragin eta beheko harmailara aulkiak jaurti ondoren. Realak eta Belgikako taldeak bart jokatu duten Europa Ligako partidaren lehen zatian, Anderlechten jarraitzaile erradikalek (300 inguru) metakrilatozko pantailetako bat apurtu eta objektuak jaurti dituzte, tokitik atera dituzten aulkiak, batik bat.

- Gerra Ekialde Hurbilean: Israel bere erasoak Ekialde Hurbileko herrialde gehiagotara zabaltzen ari da: Gaza, Libano, Yemen, Siria, etab. Gutxienez 18 pertsona hil eta hainbat zauritu ditu Israelek Tulkaremgo errefuxiatu-eremuaren aurka egindako erasoan, Zisjordaniaren aurka azken 20 urtetan egindako erasorik gogorrenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X