Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.
Argazkia: EITB
Auzitegi Konstituzionalak gaur onartu du Amnistia Legeari babesa emateko epaia. Bertan, epaiaren zirriborroan jasotako argudioen azterketa sakonagoa sartu dute, legea "kapritxoa" ez dela ondorioztatzeko. Horren inguruan, Kataluniako prozesu independentista "krisi politiko-konstituzionalaren kasu paradigmatikoa" izan zela uste du Konstituzionaleko magistratuen gehiengoak.
Osoko Bilkurak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, eta ia aldaketarik gabe onartu du Inmaculada Montalban Auzitegi Konstituzionaleko presidenteordeak idatzitako txostena. Candido Conde-Pumpido Auzitegiko presidenteak txosten "bikaina" dela esan du eztabaiden hasieran.
Hala ere, ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, Kataluniako prozesu independentistaren amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea, PPren argudioen aurrean: "ezkutuko helburu" bat lortu nahi du, hau da, "akordio politiko bat ordaintzea, interes orokorreko edozein helbururekin zerikusirik ez duena eta Gobernuko presidentegaiaren inbestidura errazteko soilik dena".
Ez du motibazio politikorik baloratu nahi
Epaiak 205 orrialde ditu, eta aitortzen du Auzitegi Konstituzionala kontziente dela "amnistiari buruzko legea zein egoera berezitan onartu zen" eta "berariazko lotura" dagoela legea onartzearen eta "Gobernuko presidentetzarako hautagai baten inbestiduraren" artean.
Horri buruz azaldu duenez, "argi dago lege oro dela, azken finean, negoziazio eta akordio politikoaren esparruko bitarteko eta berehalako helburuei erantzun diezaieketen itunen emaitza".
"Auzitegi honek ez du ez babesten ez gaitzesten jokabide hori, ez baita bere eginkizuna. Bere egitekoa da legea aztertzea eta, horren edukiaren arabera, helburu zilegirik eta interes orokorreko justifikaziorikba ote dagoen zehaztea", argitu du.
Ildo horretan, argi eta garbi adierazi du "ezin dela auzitegi honengandik errealismo politikoko ariketa bat espero izan, azken batean, legearen alde bozkatu duten diputatuen asmoak azalduko lituzketen azpiko gertakari politikoak ikertzeko eta baloratzeko". "Legegilearen borondatea ezin da parlamentari bakoitzarenarekin nahastu", nabarmendu du.
Auzitegi Konstituzionala
Legegilearen borondatea ezin da parlamentari bakoitzarenarekin nahastu
"Amnistia legearen alde bozkatu duten parlamentarien asmoak azal ditzaketen azpian dauden gertakari politikoak ikertzea eta baloratzea ez dira gure kontrolaren xede", dio txostenak.
Beraz, uko egiten dio motibazio politikoak baloratzeari, eta bere analisia egiten du "egiaztatzeko ea erabaki hori ordenamendu juridikoak tresna arruntekin ebatzi ezin dituen salbuespenezko inguruabarrei erantzuten dien".
Salbuespenezko egoera
Azterketa hori egiteko, amnistia legearen hitzaurrean oinarritu da, eta honako hau adierazi du: "lege organikoak aintzat hartzen duen salbuespenezko egoera prozesu sezesionista katalana areagotzea da".
Nabarmendu duenez, "2017ko urrian bigarren erreferenduma egiteak eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzeak Konstituzioaren 155. artikuluan aurreikusitako neurriak aplikatzea eragin zuten — Konstituzioa indarrean egon den bitartean lehen aldiz —, eta Estatuak erkidegoko gobernu-funtzioak bere gain hartu zituen".
Epaiaren arabera, "aldi horretan bizitako gertakariak krisi politiko-konstituzionalaren paradigma dira, kolokan jarri baitziren Konstituzioaren nagusitasuna eta Estatuaren batasuna, subiranotasunaren subjektu politikoaren osotasunaz gain, Espainiako herria, Estatu eta gobernu forma".
Erakundeak berretsi duenez, "gertakari horien ondorioz, prozesu penalak abiatu eta zigorrak ezarri ziren, legez kontrako ekintzak egin zituztenei erantzukizunak eskatzeko, horietako batzuk oraindik tramitzen ari dira, eta auzitegiek oraindik erabakia hartu gabe dute".
Horri gehitu behar zaio "krisi konstituzional horrek haustura sozial sakona eragin zuela Katalunian, herritarren bizikidetzari eraginez, muturreko antagonismoak sortuz, gizartea zatituz eta, azken batean, Kataluniako eta Espainiako egonkortasun politikoa kolokan jarriz".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.