Albiste izango dira: Sanchezen agerraldia Cerdan auziagatik, sanferminetako hirugarren entzierroa eta Bilbo-Bilbo etaparen aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanchez Kongresuan: 'Cerdan auzia' lehertu zenetik lehen aldiz, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, azalpenak emateko eta ustelkeriaren aurkako neurriak iragartzeko. Saioa 09:00etan hasiko da.
Sanferminetako hirugarren entzierroa: Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko sanferminetako hirugarren entzierroan. Egunero bezala, zuzenean, jarraitu ahal izango da Orainen eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Bilbo-Bilbo etaparen aurkezpena: 2025eko Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa Bilbon hasi eta Bilbon bukatuko da. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Javier Guillen Vueltako zuzendariak ibilbidea aurkeztuko dute, 11:00etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak helegitea jarri du Auzitegi Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.
Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira
09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.