Albiste izango dira: Juntsek PSOErekin hautsi du, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta GOIDIak urtebete
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Juntsek PSOErekin hautsi du: Pedro Sanchez presidentea buru duen Espainiako Gobernuaren etorkizuna kolokan egon daiteke, Juntseko zuzendaritzak koalizio gobernua babesteari uztea erabaki ondoren. Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko buruak PSOE egin du Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen akordioaren hausturaren erantzule, eta bere alderdia "oposizioan" kokatuko dela iragarri du.
- Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua: Eusko Jaurlaritzak 2026ko aurrekontu proiektua onartuko du gaurko gobernu bileran. Maria Ubarretxena bozeramaileak aurreratu duenez, etxebizitzak "arreta berezia" izango du, baita "jendeari interesatzen zaizkion beste gai batzuk ere", hala nola segurtasuna edo "zerbitzu publikoak hobetzen eta egonkortzen jarraitzea". Hori dela eta, "inbertsio handiak" izango dira Osasun eta Hezkuntza sailetan.
- GOIDIak urtebete: Urriaren 29an urtebete da Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen goialdeko borraskatik. Nahiz eta zorigaiztoko urriaren 29ko lehen orduan iragarpen meteorologikoak euriteen berri eman zuten, protokoloek huts egin zuten eta tragediaren neurriak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.