Mazonen dimisioa eta gero, zein da agertokia?
Buruzagi popularrak ez dio uko egingo diputatu-aktari, eta forudun izaten jarraituko du. Ez du iragarri hauteskundeak aurreratuko dituenik, eta haren ordezkoa aukeratzeko epea astelehen honetan bertan zabalduko da, dimisioa formalki aurkeztu eta gero. Azaroaren 19ra arteko epea izango dute taldeek hautagaiak aurkezteko.
Carlos Mazon, gaur, dimitituko zuela iragarri ondoren. Foto: EFE
Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen GOIDIa gertatu zela urtebete igaro denean, Carlos Mazon Generalitateko presidenteak kargua utziko duela igarri du, "gehiago ezin" duela esanez eta bere burua biktima politiko gisa azalduz. Berreraikitze-lanak "ondo bideratuta" alde egingo duela ere esan du, eta Gorteetan gehiengoa duten PPri eta Voxi "arduraz" jokatzeko eskatu die, presidente berria lehenbailehen aukeratzeko.
Agertoki berri honetan, oraingoz, galdera asko daude airean:
Jarduneko presidente
Hedabideen aurrean kargua utziko duela jakinarazi eta ordu gutxira, Gorteei formalki aurkeztu die dimisioa Mazonek. Hala, azkarrenera jota, azaroaren azken astean izendatu dezakete presidente berria Valentziako Gorteek.
Ez du iragarri hauteskundeak aurretuko dituenik, eta, beraz, jarduneko presidente izaten jarraituko du, harik eta haren ordezkoa izendatu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean horren izena argitaratu arte.
Azken orduko ezustekorik ezean, astearte honetan Generalitatearen gobernu-bilera Mazonek berak zuzenduko du.
Presidente berria hautatzeko epeak
Valentziako Parlamentuaren araudiaren arabera, 12 eguneko epea dute orain taldeek Gorteen Mahaiari hautagaitzak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, Gorteetako Presidentziaren esku egongo da inbestidura saiorako eguna ezartzea. Taldeekin kontsulta-erronda egin ondoren, babes gehien duen hautagaia proposatuko dute presidente kargurako.
Gauzak horrela, azaroaren 19ra arteko epea izango dute taldeek hautagaiak aurkezteko, eta inbestidura saioa hil honen 24 eta 28 artean deitu dezakete.
Bi hilabete eta gero Gorteen gehiengoaren babesa duen hautagairik ez balego, parlamentua desegin eta hauteskundeak deituko lirateke.
Giltza, Voxek
Ezinbestean, Voxen onespena beharko du Alderdi Popularrak proposatuko duen hautagaiak; 40 eserleku dituzte popularrek Valentziako ganberan, eta, gehiengoa izateko, Voxen 13 diputatuen babesa behar dute, 2023an Mazon aukeratu zutenean bezala.
Orain, eskuin muturreko alderdiak ziurtatu du ez duela elkarrizketarik abiatu PPrekin, gai honi buruz hitz egiteko. Halaber, Santiago Abascal Voxen presidentea oso kritiko agertu da Mazonek dimisioaren berri emateko gaurko eguna aukeratu duelako; izan ere, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa hasi da gaur.
Mazonen lekukoa hartzeko, izen posibleak
Sortu den agertoki honetan, Mazonen lekukoa hartuko duen pertsonak diputatua izan beharra dauka. Azken egunotan gehien entzuten ari den izenetako bat Juanfran Perez Llorcarena da, PPren diputatua da Gorteetan, eta Valentziako PPren idazkari nagusia.
Hautagaien artean legoke, baita ere, Maria Jose Catala Valentziako alkatea, berak behin eta berriz ukatu badu ere. Aukera horretaz galdetu zaionean, bere etorkizun politikoa Valentzia hirian dagoela ziurtatu du.
Valentziako PPren gidaritza, airean
Alderdi Popularraren barruan Mazonek izango duen lekua ere airean dago. Valentziako Erkidegoko PPren gidaritza bere esku dago egun, baina zenbait iturriren arabera, postu hori ere galtzear izan dezake. Vicent Mompo Valentziako Diputazioko presidenteak har dezake alderdiaren gidaritza, alderdikideen gehiengoaren babesarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.