Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak negoziatzen

Alderdi guztiekin hitz egingo du Jaurlaritzak, Voxekin izan ezik.

Noël D'Anjou entrega a la presidenta del Parlamento, Bakartxo Tejeria, (i) el proyecto de Ley de Presupuestos del Gobierno Vasco para 2026

D'Anjou sailburuak urriaren amaieran eman zizkion aurrekontuak Legebiltzarrari.

Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak alderdi politikoekin negoziatzen, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan iragarri duenez.

Sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "eskua luzatu" dio oposizioari 2026ko aurrekontuak adosteko, eta "lasaitasunez" egingo die aurre negoziazioei, EAJren eta PSE-EEren gehiengo parlamentarioari esker bermatuta dagoelako aurrekontuak onartu egingo direla.

18:00 - 20:00

Sailburuak esan duenez, Jaurlaritzak oposizioarekin "zintzotasun osoz" hasiko ditu elkarrizketak, eta gaineratu du azken astean Jaurlaritzak "interes komuneko puntu batzuk" ikusi dituela, besteak beste, "etxebizitza, osasun eta segurtasun arloetan".

Negoziazioa alderdi guztiekin egingo da, Voxekin izan ezik.

Imanol Pradales lehendakaria ere aritu da aurrekontuen inguruan. Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez, lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritza akordioen bila ari dela, aurrekontuak bermatuta dituen arren.

18:00 - 20:00

Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak ere aurrekontuen inguruan galdetu dio lehendakariari. EH Bilduren arabera, aurrekontuen oreka hausten da Eusko Jaurlaritzak onartutako proiektuarekin.

18:00 - 20:00

Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak ere izan ditu hizpide aurrekontuak, eta gobernuaren aholkulari eta goi-kargudunentzat aurreikusitako gehiegizko gastua kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Anduezak Pradalesi esan dio "aukera ona" duela "Goiari esateko iraina ez dela bidea"

Radio Popularri eskainitako elkarrizketa batean, Donostiako alkateak astelehen honetan berari zuzendutako kritiken inguruan hitz egin du Eneko Anduezak. PSEko buruak EAJri koalizioa "arriskuan" jartzeaz ohartarazi zion igandean, "EH Bildurekin identitate-akordioak bilatzen jarraitzen" bazuen;  horri buruz Euskadi Irratian galdetuta, Andueza "ahobero" bat zela iritzi zion Goiak astelehenean. 

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Estebanek erakundeen egonkortasuna zalantzan jartzea eta "beharrezkoa ez den" mesfidantza sortzea egotzi dio Anduezari

Anduezak egin berri dituen adierazpenak "lekuz kanpo" daudela adierazi du Estebanek, eta gehitu du tentsioa eta mesfidantza sortzen dutela. Horren aurrean, zehaztu du Eusko Jaurlaritza "ondo" ari dela lanean, eta euskararen arloan, lan-eskaintza publikoetan euskara eskatzeari dagokionez, PSE-EErekin "akordio handi bat" lortzeko aukera dagoela sinetsita dago Esteban. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X