PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak, PPk eserlekuen erdiak galduta
GAD3 zentroak FORTA eta RTVErentzat egindako ikerketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak, botoen % 28rekin, eta 116-121 eserleku lortuta. Aurreko legegintzaldian 85 ordezkari izan zituen.
Espainiako Alderdi Sozialistaren ondotik, hauek dira, hurrenez hurren, gainerako alderdiek izango omen dituzten emaitzak:
Alderdi Popularra: botoen % 33; 67-73 eserleku. 137 ordezkari zituen.
Unidas Podemos: botoen % 16,1; 42-45 eserleku. 71 zituen.
Ciudadanos: botoen % 14,4; 48-49 eserleku.
Vox: botoen % 12,1; 36-38 eserleku.
PACMA izango litzateke seigarren indarra, baina ez luke ordezkaria izateko boto nahikorik lortuko.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
EAJ izango litzateke alderdirik bozkatuena, eta sei eserleku eskuratuko lituzke, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. Gainerako alderdien emaitzak:
PSE-EE: botoen % 22; 5-6 eserleku.
Elkarrekin Podemos: botoen % 19; 4 eserleku.
EH Bildu: botoen % 14; 2 eserleku.
Alderdi Popularraren ordezkaria zalantzan egongo litzateke Araban, eta, ondorioz, Javier Maroto Kongresutik kanpo gera liteke.
NAFARROA
Nafarroan, eskuineko alderdien Navarra Suma koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak, botoen % 29rekin eta 2 ordezkari lortuta.
PSN: botoen % 28; 2 eserleku.
Unidas Podemos: botoen % 20; eserleku bat.
EH Bildu: botoen % 9; ez luke ordezkaririk izango.
ARABAKO EMAITZAK

BIZKAIKO EMAITZAK

GIPUZKOAKO EMAITZAK

NAFARROAKO EMAITZAK

FITXA TEKNIKOA
Espainiako Estatuan bizi diren 12.900 pertsona elkarrizketatu dituzte telefonoz GAD3 zentroak FORTA eta RTVErentzat ikerketa egiteko.
La= ± % 0,88, konfiantza-maila: % 95, p=q=0'5, datu orokorretarako.
Inkestarako elkarrizketak 2019ko apirilaren 12tik 27ra bitartean egin zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.