Politika
Ayusok 48 ordu eman dizkio Espainiako Gobernuari Soleko kanpalekua husteko
Madrilgo Erkidegoak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza auzitara eramateko mehatxua egin du. Gobernuari eta Barne Ministerioari "ezer ez egitea" leporatzen die. Espainiako Gobernuak, bere aldetik, protestaren izaera zibikoa eta baketsua nabarmendu du.
Espainiako Gobernuak 2030era arte emango du babesa etxegabetzeen aurrean, eta funts putreei debekatu egingo die etxeak erostea 2028ra arte
Dekretuetako batek alokairuen kontratuak automatikoki berritzea jasoko du, eta beste batean gainerako neurriak sartuko dituzte. Ostiralean egingo da dekretuen bozketa Kongresuan, ezohiko saio batean.
Indar parlamentarioak, etxebizitzari buruzko bi dekretuei buruz: "Alferrik dabiltza", "adarjotzea da"
Espainiako Gobernuak ostiralean Kongresuan onartu nahi dituen etxebizitzari buruzko bi errege-dekretuen aurka agertu dira, besteak beste, PP eta Podemos. Gobernuko bazkide den Sumarrek, berriz, iritzi dio herritarren mobilizazioari esker onartu dela testua.
Hauek dira etxebizitzari buruzko dekretuetan jasotako neurriak
Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko bi errege-dekretu onartu ditu Ministroen Kontseiluan; besteak beste, adostu dute etxegabetzeak eragozteko babesa 2030era arte luzatzea, aldi baterako eta logelakako alokairua arautzea, 2028ra arte funts putreei etxeak erostea debekatzea eta 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar diren kontratuak bi urtez luzatzea.
Kongresuko Mahaiak zigor espedientea ireki dio piperbeltz esprai potoa atera zuen PPren diputatuari
Kongresuko idazkari nagusiak datozen egunetan deituko dio Vazquezi, alegazioak aurkez ditzan. Ondoren, abokatuek txosten bat egingo dute, eta Mahaiari helaraziko diote berriro, zehatu ala ez erabaki dezan.
De Andres: "Dekretu baten bidez ez da ezer konponduko; horren erraza izango balitz, duela zortzi urte egitea zeukaten"
Euskadiko PPren presidenteak zalantzan jarri du "Maricarmen dekretua" deiturikoak etxebizitzaren arazoa konponduko duenik. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, "orain arte egin dena etxebizitza bat dutenen bizimodua asko zailtzea da".
Diez Antxustegi (EAJ): "Funts putreak eta jabe txikiak parekatzen dituen dekreturik ez dugu babestuko"
Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan gaur onartu nahi duen etxebizitza dekretuari buruz EAJ "negoziatzen" ari dela adierazi du Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, "alderdi arduratsua" da eta. Dena dela, etxejabe txikien eskubideak babestea markatu du negoziazio horren marra gorri gisa.
Politikara jauzi egin du Jon Urresti gasteiztarrak, Arabako enpresa sarean eta elkartegintzan jardun ostean
Orain arte, ez du kargurik izan erakundeetan. Gasteiztarra da eta Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua.
EAJk Jon Urresti proposatu du Gasteizko alkategai
EAJk Vital Fundazioaren presidentea proposatu du Gasteizko alkategai izateko 2027ko udal hauteskundeei begira. Arabako zuzendaritzak eta hiriburuko udal erakundeek adostutako proposamena alderdiaren oinarriek berretsi beharko dute orain.
Hasi da ministroen kontseilua, etxebizitza dekretuari buruzko negoziazioengatik ordubete atzeratu ostean
Dekretuaren edukiari buruzko akordioak zabalik jarraitzen du, eta Kongresuko kideek bat egitetik urrun daudela esan dute. Sanchezek "azken ahalegina" eskatu du Kongresuan onartzeko.
Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariak, Miguel Angel Perez Trianok, kargua eta politika utzi ditu
Hedabideen aurrean egindako adierazpen instituzionalean azaldu duenez, "presio bidegabea eta irainak" pairatu ostean erabaki du kargua uztea.
Etxebizitzari buruzko akordioa urrun dago, denbora agortzear dela
EH Bildu, EAJ eta Junts dekretua onartzeko prest agertu dira; Podemosek eta Sumarrek, berriz, gehiago eskatu dute; eta PPk uste du kaltegarria izango dela "gazteentzat, adinekoentzat, etorkinentzat eta seme-alabak dituzten bikoteentzat".
Espainiako Gobernuarekin negoziazioetan hitz egindakoarekin jeltzaleak ados daudela esan du Maribel Vaquerok
EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Egun On saioan esan du minimoetako akordioaren alde egingo dutela, eta, are gehiago, ez direla oztopo izango.
EAJk "datozen egunetan" jakinaraziko du nor izango den Arabako ahaldungai nagusia
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ez du bere etorkizuna argitu eta ez du berak edo alderdiak hartutako erabakia aurreratu, gaur, Radio Euskadiko Boulevard saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan.
Sanchezek esan du "erlojuaren kontra" lanean ari dela etxebizitza dekretua onartzeko
Bazkideek, baina, presiopean dute buruzagi sozialista. Sumar bazkideak planto egitearekin egin du mehatxu, dekretua “funts putreen kontrakoa ez bada”. Juntsen botoak giltzarri dira, eta alderdi katalana alde bozkatzeko prest agertu da gaur, betiere “jabe txikiak kriminalizatzen ez badira”.
Sortuk dio "Euskal Herriak ez duela hutsik egingo hauteskundeetan"
Erregimen frankistak biak exekutatu zitueneko 51. urteurrenean, Sortuk elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko 50 herritan baino gehiagotan. Bilbon, Sortuko koordinatzaile nagusi den Xabier Iraolak hartu du hitza eta EAJri gogorarazi dio alderdiaren aurretik aberriak egon behar duela Euskal Herri hobea, justuagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko.
Esteban, hauteskunde zikloari begira: "Euskadiko eredua dago jokoan"
Jeltzaleek Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatu dute Forondan. EAJren EBBko presidenteak iragarri duenez, urriaren 19an ekingo diete udal eta foru hauteskundeetarako hautagaitzak aukeratzeko barne prozesuei. Estebanek estu hartu ditu EH Bildu eta sozialistak; lehena, kalkulu "taktikoak" egiteagatik, bigarrena, "euskara hauteskunde arma gisa" erabiltzeagatik.
Segurtasun Sailak Basaurin ertzain baten kontra agertutako pintaketak gaitzetsi ditu
Bingen Zupiriak zuzentzen duen sailak salatu duenez, tankerakoek "iraganeko garaiak gogorarazten dituzte eta demokraziaren eta bizikidetzaren balioen aurka egiten dute zuzenean". Esan sindikatuaren ustez, "muga guztiak gainditu" dituzte.
EH Bilduko militantziak aho batez babestu ditu udal eta foru hauteskundeetarako proposatutako hautagaiak
Nafarroako presidentetzarako hautagaitzak, EAEko hiru foru aldundietakoek eta Hego Euskal Herriko hiriburuetakoek militanteen % 90etik gorako babesa jaso dute.
Arabako lehen indar politikoa bihurtzeko anbizioarekin aurkeztu ditu EH Bilduk Arroyabe eta Vitero
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du Gasteizko Europa Jauregian, Eva Lopez de Arroyabe Arabako diputatu nagusi izateko hautagaiaren eta Rocio Vitero Gasteizko alkate izateko hautagaiaren aurkezpena egiteko. Badatorren Araba goiburupean bi hautagaiek datozen huteskundeei begira EH Bilduren erronkak eta lehentasunak azaldu dituzte.