Abeltzaintza

Mercosur protesta Gasteizen
2026/02/21 - 16:10

Mercosurren eta EBren arteko akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen

Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGA elkarteek deitutako protestan, itun horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen dizkielako".

carne-getxo
2026/01/13 - 22:15

Eusko Label zigiluaren aldeko apustua egiten duten Euskadiko abeltzainek egoera zail bati aurre egin behar diotela salatu dute

Okelaren ekoizpena oro har  jaisten ari den honetan, are eta gehiago jaitsi da Eusko Label okela. Izan ere, atzerritik etortzen diren ekoizleek gehiago ordaintzen dute hemengo abelburuen truke Eusko Label haragia ekoizten dutenek baino. Arazoen artean etxaldeetako errelebo falta ere aipatu dute sektorekoek, baina Hazik esan du desoreka uneko arazoa baino ez dela.

Traktoreen protesta Gasteizen
2026/01/09 - 12:43

Nekazariek eta abeltzainek ohartarazi dute EBren eta Mercosurren arteko balizko akordioaren aurkako mobilizazioak "areagotuko" dituztela

Hala iragarri du Raul Beitia Atacako presidenteak (Trebiñuko eta Arabako nekazarien eta abeltzainen elkarte independentea), Nekazaritza Politika Komun berriaren aurkako bigarren protesta egunean. 50 bat traktorek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen, Gobernuaren Ordezkariordetzara eramango dituen beste martxa bat egin aurretik.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena