Abeltzaintza
Ipar Euskal Herriko laborariek altxa dute A-64 errepideko blokeoa
Eusko Jaurlaritza behi guztiak txertatzearen alde agertu da
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok azaldu duenez, "Kataluniakoa baino askoz hurbilago dagoen foku bat dago orain; logikoena murrizketa-neurriak martxan jartzea da".
Dermatosi nodularra dela eta, otsailera arte bertan behera egongo dira animalia-azokak EAEn
Neurria indarrean dagoen bitartean, foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.
Europa osoko nekazariek Brusela hartu dute politika bateratuaren eta Mercosurrekiko akordioaren aurka protesta egiteko
Lehen ordutik, milaka traktorek eta nekazarik hiriko auzo europarra blokeatu dute, Europar Batasuneko erakundeen politiken aurka protesta egiteko. Poliziarekin ere istiluak izan dira. Europako nekazaritza-sektorea kontuan hartzeko eta kalterik ez egiteko eskatu dute.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Nekazarien protestek jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan, dermatosi nodularraren auzia nola kudeatu den eta Mercosurren ituna salatzeko
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
163 postuk eta hogei bat jarduerak girotuko dute Donostiako San Tomas azoka
Datorren igandean, Gipuzkoako hiriburuan izango den azokara hurbilduko direnek, salmenta postuez gozatzeaz gain, gustu eta adin guztietarako jardueretan parte hartu ahal izango dute.
Trafikoa bere onera etortzen hasi da Biriatun, ibilgailu astunei ezarritako debekua altxatu ondoren
Ipar Euskal Herriko laborarien protesten ondorioz, ibilgailu astunentzat muga itxita egon da eta 12 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira arratsaldean.
Laborariek protestan jarraituko dute Laborantza ministroak dermatosi nodularraren inguruko protokoloa aldatu arte
Hirugarren egunez, Iparraldeko abeltzainek A64 autobidea trabatu dute dermatosi nodularraren kontra Parisek abiatutako protokoloa salatzeko. Animalia bat kutsatuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzea agindu du Gobernuak. Protokoloa aldatu arte mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi dute laborariek.
Biriatuko ordainlekua itxi egin dute, eta kamioi astunak ezin izango dira ibili Iparralderako noranzkoan, nekazarien protesten eraginez
12:00etan itxi dute ordainlekua, eta 7.500 kilotik gorako kamioiei eragiten die.
Frantziako Gobernuak astelehen honetan hasiko du hego-mendebaldeko milioi bat behi dermatosiaren aurka txertatzen
Bitartean, Ipar Euskal Herrian laborariek mobilizazioekin jarraitzen dute. Prefeta Confederation Paysanne eta ELB sindikatuetako ordezkariekin bilduko da astelehen arratsaldean Pauen.
Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko
Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.
VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”
Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero. Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre.
Kataluniak dio Collserolan hildako basurde gehienek negatibo ematen dutela Afrikako txerri-izurritean
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.
50 basurde hil aurkitu dituzte Katalunian, txerri-izurriak kaltetutako eremuan
Nekazaritza Ministerioak gorpuak aztertuko ditu, kutsatuta dauden ala ez argitzeko. Oraingoz, 9 dira animaliak eman dute positibo.
Arabako Foru Aldundiak esan du ez dagoela txerri-izurria lurraldera iritsiko den susmorik, baina "erne" dagoela
Foru-zaindarien eta ehiztarien kolektiboaren bidez indartuko du zaintza.
Planas ministroak baieztatu du Txinak eskualde-banaketa akordioak aplikatuko dituela txerrikien esportazioak salbatzeko
Luis Planasek azaldu duenez, Bartzelonako probintzian murrizketak ezarriko dira, eta Estatuko gainerako lurraldeetatik Asiako herrialdera egiten diren esportazioek bere horretan jarraituko dute. Horrek esan nahi du EBtik kanpoko esportazio guztien % 41,74 "salbu" daudela.
Txerri ustiategiak garbitzeko neurriak zorroztea eskatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak
Guztira, 1.200 txerri-haztegi daude Hegoaldean. Gehienak Nafarroan daude, izan ere, bertan, 800.000 txerri baino gehiago hazten dituzte.
Gizakia kutsa daiteke txerri izurriaz?
Gaixotasuna Espainiako Estatuan agertu da berriro, azken kasua detektatu eta 31 urtera, baina zer ondorio ekar ditzake txerri izurria hedatzeak?
EAEn abeltzaintza azokak egiteko debekua bertan behera utzi dute
Arrisku epidemiologikoak behera egin duenez, astelehenean geratuko dira bertan behera Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek duela hilabete ezarritako neurriak.