Ameriketako Estatu Batuak
2025/05/05 - 10:20
Alcatraz espetxea berriro zabaltzeko agindu du Trumpek, AEBko "gaizkile ankerrenak" bertan sartzeko
Munduko espetxe seguruena deitu izan zen presondegia 1934tik 1963ra egon zen zabalik, San Frantziskoko badiaren parean.
2025/05/04 - 20:34
Trumpek dio ez dela hirugarren agintaldiaren bila ari, eta Vance eta Rubio aipatu ditu 2028rako hautagai gisa
Martxoan, Trumpek berak aipatu zuen hirugarren agintaldiaren aukera, jende askok berriro aurkezteko eskatzen ziola adieraziz. Handik gutxira, "Trump 2028" leloa zeramaten biserak eta kamisetak saltzen hasi zen.
2025/05/03 - 00:32
Trumpek pribilegio fiskalik gabe utzi du Harvard, eta NPR eta PBS hedabideen finantziaizo federala eten du
Harvardek auzitara eraman du jada Trumpek agindutako funts federalen etena. NPR eta PBS hedabide publikoen finantziazioa Kongresuaren eskumena, eta, beraz, handi-mandiaren aginduak legea urratu dezake.
2025/05/02 - 18:58
Mazoni Valentziara ez itzultzeko eskatu diote Times Squareko pantaila erraldoi batean
Compromis Valentziako ezkerreko koalizioaren ekimena izan da, Mazonek New Yorkera egindako bidaiarekin bat eginez. "228 arrazoi ditugu zu ez itzultzeko", irakur daiteke mezuan.
2025/05/01 - 22:36
Donald Trumpek kargutik kendu du Mike Waltz Segurtasun Nazionaleko kontseilaria
Signalgate auziko protagonistetako bat izan zen, informazio "delikatua" partekatu baitzuen helbide elektroniko pertsonal batetik. Horretaz gain, desadostasunak izan zituen Trumpekin Txinarekin eta Ukrainarekin lotutako gaietan.
2025/05/01 - 09:47
AEBk eta Ukrainak akordioa itxi dute baliabide mineralak ustiatzeko
Bi herrialdeek Ukraina berreraikitzeko inbertsio funtsa sortuko dute, eta erdi bana banatuko dituzte Ukrainako baliabide mineralen truke lortutako irabaziak, batez ere mineral arraroak salduta lortutakoak. Azken horiek gako dira industria teknologikoarentzat.
2025/04/30 - 22:17
Ukrainak AEBrekin bere baliabide naturalei buruzko akordioa sinatzea espero du datozen orduetan
Ukrainako lehen ministroaren hitzetan, akordioaren azken bertsioa "bidezkoa" eta "positiboa" da bi aldeentzat. Hala ere, funts bateratua Washingtonek kontrolatuko du eta, CNNren arabera, akordioak ez du segurtasun berme zehatzik aurreikusten.
2025/04/30 - 11:54
Trump, agintaldiko 100 egunen ondoren: "Hau hasi baino ez da egin. Oraindik ez duzue ezer ikusi"
Presidente errepublikanoaren arabera, joan den urtarrilean bigarren aldiz agintea hartu zuenetik, azken mendeko "aldaketa sakonena" gertatu da AEBn.
2025/04/29 - 12:32
Liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak, baina ez dute gehiengorik lortu
Aurreikuspenak bete dira, eta Donald Trump AEBko presidentearen mehatxuek olatu liberala hauspotu dute. Mark Carneyk lehen ministro izaten jarraituko du, 164 eserlekurekin. Kontserbadoreek, berriz, 149 izango dituzte.
2025/04/27 - 21:14
Trump da azken zazpi hamarkadetan onespen baxuena jaso duen presidentea, inkesten arabera
Hainbat inkestak erakusten dutenez, balorazio positiboak jaitsi eta negatiboak igo egin dira. AEBko herritarren % 45ek erabat gaitzesten dute Trumpen kudeaketa.
2025/04/26 - 19:40
Zerga berriak ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek Putini, "agian" gerra amaitu nahi ez duela iritzita
"Putinek, azken egunotan, ez zeukan ezelako arrazoirik zibilen eta herrien aurka misilak jaurtitzeko. Iruditzen zait beharbada ez duela gerra bukatu nahi (...), eta horrela bada desberdin tratatu behar dugu. Jende asko ari da hiltzen!!!", esan du Truth Social sare sozialean.
2025/04/26 - 14:01
Trumpek eta Zelenskik bilera "oso emankorra" egin dute Erroman, Frantzisko aita santuaren hiletaren aurretik
Ukrainako presidenteak "historikotzat" jo du batzarra. Zelenskik Trumpek planteatutako bake baldintzak onartzeko orduan duen erreparoa dela eta, bi herrialdeen arteko harremanak tirabiratsu izaten ari diren une batean gertatu da.
2025/04/25 - 20:53
FBIk epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzeagatik
Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan.
2025/04/25 - 20:08
Putinek eta Witkoffek uste dute azken bilerak "jarrerak gehiago hurbiltzeko" balio izan duela
Donald Trump AEBko presidentearen ordezkaria eta Errusiako agintaria hiru orduz izan dira aurrez aurre Moskun, azken bilera egin eta bi astera. Gaurkoa bien arteko laugarren batzarra izan da.
2025/04/25 - 14:05
Kieveko alkateak uste du "lurraldeak lagatzea" gerraren amaierarako "irtenbidea" izan daitekeela
Steve Witkoff AEBko agintaria Moskura iritsi da Kremlinekin Etxe Zuriaren bake planari buruz hitz egiteko.
2025/04/25 - 13:33
AEBn saltzen dituen iPhone gailuen muntaia prozesua Indiara eraman lezake Applek
Multinazionalaren helburua litzateke Estatu Batuetan urtean saltzen dituen 60 milioi iPhone telefonoen muntaia Indian egitea 2026 amaierarako.
2025/04/25 - 10:24
Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko "akordiorako prest" dagoela Kremlina
Bide beretik, Donald Trump atzo "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela.

2025/04/24 - 19:16
Trump: "Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Vladimir, ASKI DA!"
Agintari estatubatuarrak gaitzetsi egin du Errusiak Kieven aurka misilekin eta droneekin egindako erasoa. "Astean 5.000 soldadu hiltzen dira. Lor dezagun bake akordioa!", gaineratu du handi-mandiak Truth Social sarean.
2025/04/23 - 22:22
Trumpek akordioa oztopatzea egotzi dio Zelenskiri, ez duelako onartu Krimea Errusiaren lurralde izatea
"Inork ez dio eskatu Zelenskiri Krimea Errusiako lurralde gisa onar dezala, baina nahi badu, zergatik ez zuten borrokatu duela hamaika urte, Errusiaren esku utzi zutenean?", adierazi du buruzagi errepublikanoak bere sare sozialean.
2025/04/23 - 15:38
Trumpek atzera egin eta Txinari ezarritako muga-zergak "nabarmen" murriztuko dituela adierazi du
Txinako gobernua AEBrekin elkarrizketak abiatzeko prest agertu da, muga-zergak guztien kalterako direla iritzita, baina xantaia eta mehatxuak albo batera uzteko eskatu dio Washingtoni.