Araba
2025/04/08 - 13:49
2026ko lan-egutegiak 12 jaiegun, lau zubi eta hiru asteburu luze izango ditu
Aurtengoarekin alderatuta, martxoaren 19a eta uztailaren 25a jaiegunak izango dira, eta Aste Santua garaiz helduko da datorren urtean, apirilaren 2tik 6ra izango baita.
2025/04/07 - 14:36
Suteak kaltetutako Salburuako zubia bota eta berriren berri egingo dute; milioi bat euro kostako da
Martxoaren 18an Gasteizko auzo horretan piztutako suteak kalte larriak eragin ditu zubian, eta, Udalaren arabera, eraistea da segurtasuna bermatzeko "aukera bakarra".
2025/04/07 - 14:13
Laudioko alkatea: ''Aiaraldean desindustrializazio-prozesu oso arriskutsua ari gara izaten''
Ainize Gastakak nabarmendu duenez, Guardian enpresa ixteak eta 171 langile kaleratzeak "herriari eta eskualde osoari" kalte egin dietela. Hori dela eta, gaineratu du "Aiaraldea suspertzeko proiektu berritzaileak" funtsezkoak direla.
2025/04/07 - 13:41
''Guardianeko beira, lehengaiak eta lursailak salduz, enpresak dirutza aterako du''
Aitor Peral LABen ordezkari eta langile-batzordearen presidenteak salatu duenez, kaleratuko dituzten 171 langileen indemnizazioak "merke" atera zaizkio enpresari, behin dena likidatuta, "lauzpabost milioiko irabaziak" izango dituelako.
2025/04/07 - 11:46
Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Burgu artean parke eoliko bat egiteko prozedura ireki du
Premier Espf Ipaz Haizea 11 enpresak aurkeztutako proiektua hautatu du Eusko Jaurlaritzak, bi aerosorgailu dituena. Konpainia horrek berak baimena eskatu du Arratzuan, Burgun eta Gasteizen zazpi sorgailuko parke eolikoa eraikitzeko.
2025/04/07 - 10:58
Pertsona bat larri zauritu da furgoneta AP-1ean geldirik zuela kamioi batek kontra jota, Argantzonen
Goizaldeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Gasteizerako noranzkoan.
2025/04/07 - 10:58
Guardianeko langileek ez dute borrokarekin jarraituko eta kalera joango dira, indemnizazioak hartuta
Langileek eskatuta, bozketa egin zuten larunbatean eta gehienek, bi botoko aldearekin, enpresaren azken eskaintza onartzearen alde egin dute. Astelehenean bertan hasiko dira kaleratzeak.
2025/04/05 - 13:52
21 pertsona atxilotu dituzte 'maitasunaren iruzurra'ren bitartez 1,5 milioi euro lapurtzeagatik
Guztira 21 pertsona atxilotu dituzte Espainiako Estatu osoan, eta Nafarroako bi udalerritan miaketak egin dituzte. Iruzurraren biktimak daude Araban, Bizkaian eta Nafarroan.
2025/04/05 - 12:03
Trafiko etenaldiak Itzuliagatik astelehen honetan, Gasteizen
Erlojuaren aurkako proba egingo dute 14:15etik 17:45era, baina trafikoa 11:30etik aurrera geldituko dute zenbait puntutan.
2025/04/04 - 15:16
Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen jarrerak urrun daude, baina negoziatzen jarraituko dute
Langileen ordezkarien aburuz, Jaurlaritzak ez du proposamenik aurkeztu, eta bilera "itxurakeria besterik ez da izan". Hezkuntza Sailaren esanetan, "albiste onena" da negoziatzen jarraituko dutela.
2025/04/04 - 13:52
Hezkuntza eta sindikatuak gaur bildu dira negoziazioei berriz ekiteko
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak apirila baliatu nahi du akordioak lortzeko abagune gisa.
2025/04/03 - 18:54
Baliogabetu egin dute Ikasbidea ikastolako menu batean larbak egoteagatik Serunioni jarritako isuna
Horrela, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak baliogabetu egin du Hezkuntza Sailak enpresari ezarri zion 40.000 euroko isuna. Gainera, prozesuaren eragindako kostuak (3.000 euro) ordaintzera zigortu du Administrazioa.
2025/04/03 - 15:59
Noiz, nola eta non egin errenta aitorpena Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan?
Lau lurraldeetako Ogasunek jakinarazi dituzte dagoeneko errenta aitorpena aurkezteko datak eta prozedura. Hona hemen eskura ditugun datu guztiak.
2025/04/03 - 15:52
Gasteizko Amarika Aretoak kulturgunea izaten jarraituko du
Aretoa berrikuntza zentro bat hartzeko espazio egokia izan zitekeela pentsatu ondoren, atzera egin du Aldundiak eta kulturgune izaerari eutsiko dio aretoak, "biziberrituta".
2025/04/03 - 13:53
Ostiralean abiatuko da betetzeko zailak diren Lehen Arretako lanpostuen Eskaintza Publikoan izena emateko epea
Guztira 143 lanpostu eskainiko dira; Familia Mediku izateko 108 plaza, Pediatriako 18, Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza eta ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5. Izena emateko epea datorren apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
2025/04/03 - 12:54
Hezkuntza eta sindikatuak ostiralean bilduko dira negoziazioei berriz ekiteko
Hala baieztatu du Jaurlaritzak atzo, asteazkena, bederatzi greba-egunei amaiera eman ondotik. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak apirila baliatu nahi du akordioak lortzeko abagune gisa.
2025/04/02 - 19:03
Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea "ustekabekoa" izan da
Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
2025/04/02 - 14:21
Haizeagatik ezarritako abisu horia ostegunera luzatu dute, eta baso-sute arriskuagatik beste bat erantsi
Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du eta toki haizetsuetan 100 km/h-tik gorako boladak neurtuko dira. EAEn abisu horia 18:00etatik 09:00etara egongo da indarrean. Foru Erkidegoan, aldiz, 12:00etatik osteguneko eguerdira arte.

2025/04/02 - 11:02
Martxoan 139 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn; 220 gutxiago izan dira Nafarroan
Guztira, 108.314 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 30.458, berriz, Nafarroan. Halaber, afiliatuen kopuruak gora egin du bietan.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.