Baiona
2025/01/06 - 16:10
59 urteko emakume bat hil da goizean Baionan, Trambusak harrapatuta
59 urteko emakume bat hil da goizean Baionan, Trambusak harrapatuta. Hiriaren erdigunean gertatu da istripua, eta trafikoa etenda egon da bertan hainbat orduz.
2024/12/30 - 21:01
29 urteko emakume batek ostegun gauean Baionan jasandako eraso arrazista salatu du
Emakumeak salatu duenez, leihatilatik zigarro bat erori ondoren, auto bat haien atzetik segika hasi zen. Semaforo batean gelditu eta autotik jaitsi zirenean, beste gidariari bere jarrera aurpegiratzeko, jo egin zituzten eta piperbeltz gasa bota zieten, "ixo, beltz zikina" oihukatuz.
2024/12/30 - 19:41
Afrikar jatorriko bi emakumek eraso arrazista jasan izana salatu dute Baionan
Salaketaren arabera, hiru gizonek jipoitu egin zituzten eta piper gasa jaurti zieten. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak astearte honetan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.
2024/12/25 - 17:23
Zazpi pertsona ebakuatu behar izan dituzte Baionako hotel batean, sute baten ondorioz
Sua eraikinaren bigarren eta azken solairuan izan da eta, beraz, kalte material handienak teilatuan izan. Guztira, 20 suhiltzailek hartu dute parte sua itzaltzeko lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu ezbeharrean.
2024/12/23 - 13:42
Baionako Euskal Museoa itxi dute aldi baterako, pipiak jota dagoelako
Urtarrilaren 6tik martxoaren 21era arte egongo da itxita, museoaren bildumetan kalte nabarmenak eragin ditzaketen intsektu horien aurkako tratamendua egiteko.
2024/12/21 - 22:33
Olentzero eta Mari Domingi Baionara iritsi dira larunbat honetan
Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Baionan, Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egiteko. Urtero legez, itsasontziz heldu dira Lapurdiko hiriburura, eta "argia eta euskara" hedatu dituzte bertan.
2024/12/14 - 12:27
12 eta 14 urte arteko zigorra ezarri diete hiru errugbi jokalariri 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik
Denis Coulson, Loick Jammes eta Rory Grice Grenobleko errubgi jokalari ohiak zigortu ditu Bordeleko epaitegi batek, eta espetxean daude jada. Beste bi taldekideri 2 eta 4 urteko zigorra ezarri diete.
2024/12/07 - 14:18
Ipar Euskal Herrian eragin nabarmena izango du Darragh ekaitzak, kostaldean zein Pirinioetan
Abisu hori eta laranjak indarrean izango dira larunbatean hasi eta, gutxienez, igande gauerdira arte, euri, haize, uholde eta elur arriskuagatik. Baionako Udalak, esaterako, gabon jaietako egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu, prebentzio-neurri gisa.
2024/12/06 - 15:52
Bukatu dira goizean AP-8an, Biriatun, sortu diren auto ilara luzeak
Autobideko puntu horretan izan diren trafiko arazoek eragina izan dute GI-636 errepidean ere.
2024/12/03 - 20:59
Baionako urrezko domina jaso du Xarles Videgain euskaltzainak
Euskaltzain baionarrak euskararen atlasa osatu zuen, besteak beste, herriz herri milaka elkarrizketa eginda.
2024/11/29 - 21:24
Baionak ongietorria eman die Gabonei
Aurten ez da argitxorik aireratuko, baina hala ere hainbat ikuskizun berezi izango dira: argien festibala, musika eta piroteknia ikuskizun bat, su artifizialak eta argiztatutako desfileak, besteak beste.
2024/11/26 - 20:38
Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemugan, euskara gizarte kohesiorako elementu gisa aldarrikatu dute
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
2024/11/25 - 22:35
Milaka lagunek indarkeria matxistaren eta borroka feministaren aldeko aldarria egin dute Euskal Herrian
Azaroak 25 duen honetan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azken urteotan bezala, aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.
2024/11/25 - 21:35
Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
Manifestazio jendetsua izan da gaur arratsaldean Lapurdiko hiriburuan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 08:36
Indarrean da Ipar Euskal Herria alokairuak mugatzeko neurria
Eremu tentsionatu izendatutako Lapurdiko 24 udalerritan ezarriko dute neurria. Hiru eremu zehaztu dituzte, eta horietako bakoitzean, batez besteko alokairu prezio zehatza ezarri dute.
2024/11/15 - 22:02
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak euskal hiriburuetan?
Bilbon, milioi eta erdi LED argi jarri dituzte, eta Areatzako izotz-pista jartzen hasi dira. Gainera, bi argi instalazio handi jarriko dituzte, horietako bat Moyua plazan. Donostian, Alderdi Ederreko noria erraldoia martxan da jada.
2024/10/22 - 12:49
Ipar Euskal Herrian azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairuak mugatzeko neurria
Eremu tentsionatu izendatutako Lapurdiko 24 udalerritan ezarriko dute neurria. Hiru eremu zehaztu dituzte, eta horietako bakoitzean, batez besteko alokairu prezio bat ezarri dute.
2024/10/21 - 15:50
Baiona natur hondamendi eremu izendatzea eskatu diote Frantziako Gobernuari
Joan den osteguneko euriteei itsasgora batu zitzaien ostiralean, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan zioten eutsi emariari. Ondorioz, urak hartu zituen Baionako erdiguneko toki ugari, kalte handiak eraginez.
2024/10/19 - 16:35
Ferianteek protesta egin dute Baionan, bestak aurretik erabakitako egunetan egitea eskatzeko
Baionako ferianteek protesta egin dute gaur, larunbata, hiriburuko trafikoa oztopatuz, 2025eko bestak aurretik erabakitako egunetan egitea eskatzeko. Uztailaren 9tik 13ra egingo dira, eta ferianteek salatu dutenez, ez dituzte kontuan hartu datak aukeratzeko orduan.
2024/10/18 - 22:52
Itsasgorak ibai bihurtu ditu Baionako kaleak
Osteguneko euriteei itsasgora batu zaie, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan diote eutsi emariari. Ondorioz, urak bigarren egunez jarraian hartu ditu Baionako erdiguneko toki ugari, baita normalean ura iristen ez den eremuak ere.