Bilbo
Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Eguraldiak ez du mozorroen festa zapuztu, eta askok aterpea bilatu dute inauteriez gozatzeko
Denboralearen eraginez aldaketak egin behar izan dituzte hainbat tokitan, baina herritar asko inauterietan parte hartzera atera dira kalera.
Bilboko eta Donostiako konpartsen larunbat arratsaldeko desfileak bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi baina gaueko desfileari eustea erabaki dute. Donostian, hasi eta gutxira erabaki dute desfilea bertan behera uztea.
Hiru ertzain ikerketapean daude Errekaldeko Gaztetxea hustu zutenean atxilotu zituzten pertsonei tratu txarrak ematea egotzita
Hainbat gazteren salaketen ondorioz, deklaratzera deitu dituzte. Salatzaileetako batek dio ertzainek iraindu eta kolpatu egin zutela ertzainen furgoian eskuburdinak jarrita zegoela. Istiluetan zauritu zituzten beste bi pertsonak salatu dute jipoiak jaso zituztela.
Zirkulazioa bere onera etorri da AP-8 autobidean Galdakaon, Bilborako noranzkoan
Istripu bat izan da 09:30 aldera, bi autok talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek errepidea erabat itxi behar izan dute hasiera batean. Bestalde, BI-2405 errepidea itxi dute Mendexan, bi noranzkoetan, arbola bat erori baita bertan galtzadara.
Euriak ez du ehunka ikasleren festarako gogoa desagerrarazi Bilbon
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urtero hainbat ikastetxek Bilboko kaleetan zehar egin ohi duten desfilea. Jaia Plaza Barriko arkupeetara eraman dute, eta txarangaren erritmoan dantzatu eta txokolatea hartuta berotu dira bertan.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Lau gizon atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren. Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen gizonezkoen arteko liskarra.
Bilbo, "munduan bakarra" den jaian murgilduta, Athletic eta Realaren arteko finalerdietako derbia baliatuta
Bi taldeen jarraitzaileek Sevillako finalera iristea espero dute, baina onartzen dute ez dela erraza izango. Ilusioa eta urduritasuna nabari dira, eta denak zain daude 21:00ak iritsi eta Errege Kopako finalerdiko joaneko partida hasteko.
Batman, FANT zinema jaialdiaren ikurra
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 8tik 16ra arte egingo dute aurten. Gotham Cityko superheroia Bilbori begira ageri da kartelean.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Arriagak ireki eta Fallak itxiko du Musika-Música jaialdia
Bilboko jaialdiaren 25. edizioa Arriagan hasi, eta Euskalduna jauregian egingo da martxoaren 6, 7 eta 8an.
Pertsona baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean
Gorpua 10:30ak aldera aurkitu dute, eta berehala berreskuratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Bilbo Handiko errepideak kolapsatuta egon dira, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Txorrierriko igarobidean gertatutako istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Errege Kopako finalerdien zozketa ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan streamingez, 13:00etik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Arratiako Koruak 75 urte bete ditu santa eskean
1951n sortu zen, Artea eta Areatzan zeuden abesbatza bana batu zirenean, eta ordutik ez du inoiz hutsik egin otsailaren 4an. Bizkaiko hainbat herritan abestu ondoren, hiriburuan aritzen dira kantuan, azken urteetan bezala, Caritas elkartearentzat dirua biltzen.
Bideo bat zabaldu dute Iker Aranari foam bala batekin tiro egiteagatik ikertutako ertzainaren bertsioa gezurtatzeko
Justizia Aranarentzat plataformak bideo bat argitaratu du, ertzaintzaren abokatuak auzia artxibatzea eskatu ondoren. Iker Arana gazteak salaketa jarri zuen barrabil bat galtzeagatik Bilboko Etxarri Gaztetxea utzarazteko operazioan ertzainek tiro egin ostean.
EAEko taxilariek manifestazioa egin dute Bilbon VTC plataformen "gehiegikerien" aurka
Taxien sektorean egiten dituzten azterketa berdinak eskatzen dizkiete erakundeei plataforma hauentzat. Salatu dutenez, Bizkaian ibilgailu hauentzat lizentzia berrien "jarioa etengabea" da, Foru Aldundiak baimenduta. Jakitera eman dutenez, Gipuzkoan egoera desberdina da, ez delako lizentzia berririk ematen. Araban, berriz, "erresistentzia instituzionala handiagoa" dela diote.