Bilboko Aste Nagusia 2025
Bilboko Udalaren bertsioa gezurtatuz, Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorrek ziurtatu dute soilik lehenari egin ziotela agertoki alternatiboaren eskaintza
Itziar Urtasun zinegotziak esan du plaza Biribilean aritzea proposatu ziela, eta artistak izan zirela eskaintzari "uko" egin ziotenak.
Bilboko Udalak dio Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorri eskaini ziela plaza Biribilean aritzea, baina haiek "ezetz" esan zutela
Montaketak, Abandoibarreko agertokia muntatzeaz arduratzen den enpresa, zigortuko dute kontratuaren % 10arekin (8.250 euro), ez diote emakida 2026rako luzatuko eta kalte-galerak eskatuko dituzte.
Marijaia erreta, amaitu egin da Aste Nagusia
Bederatzi egin luzeren ostean, bukatu egin da 2025eko Bilboko Aste Nagusia. Tradizioari jarraiturik, Marijaia erre eta Bilbok agur esan die jaiei, Francis Diez pregoilariaren abestiekin batera.
Bilboko kaleak bizi-bizirik dira jaiak amaitzeko ordu gutxiren faltan
Bilbotarrak ahalik eta gehien aprobetxatzen ari dira Aste Nagusiko azken orduak, Marijaia erre aurretik. Erraldoiak, lehiaketa gastronomikoa... eta apar festa izan dituzte gaur. Pregoilariak eta txupinerak ere ez dituzte azken eguneko hitzorduak galdu nahi izan. Bilboko kaleak bizi-bizirik daude Aste Nagusia amaitzeko ordu gutxiren faltan.
Milioi eta erdi parte-hartzaile eta "160 atxiloketa baino gehiago", Bilboko Aste Nagusiaren balantzea
Alkateak egindako lana eskertu die garbiketa, mantentze eta lorezaintzako udal zerbitzuei.
Aurtengo Aste Nagusiaren "oso balantze ona" egin, eta "errespetua" nagusitu dela esan du Aburtok
Agur Marijaia
Bilboko Aste Nagusiaren amaiera zuzenean.
Marijaiak bederatzi eguneko "festa dionisiakoari" agur esango dio gaur
Bilboko Aste Nagusiko erregina sugar artean desagertuko da gaur gauean, ETB1ek eta orain.eus-ek 22:00etatik aurrera eskainiko duten ekitaldian.
Sei gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik Bilboko Aste Nagusiko azken gauean
Horietako hiru jai-esparruan ukituak egiteagatik atxilotu dituzte.
Dozenaka lagun protestan atera dira Bilboko Martzana kaian, "atsedenerako eskubidea" aldarrikatzeko
Kaltetutako bizilagunak 21:00etan bildu dira kaian. Berriki 100 sinadura baino gehiago eraman dituzte udaletxera, zarata amaitu dadin euren atsedena bermatzeko.
Ehunka lagun batu dira Bilbon giza-kate batean, Aste Nagusian izandako eraso sexistak salatzeko
Larunbat honetan, 19:00etan, Bilboko konpartsetako ordezkariak Udaletxe parean elkartu dira eta giza-kate bat osatu dute, deialdiari erantzun dioten ehunka herritarrekin batera, eraso sexistengatik eta arrazistengatik protesta egiteko eta inolako "erasorik gabeko" jaiak eskatzeko.
Giro bikaina Aste Nagusiko bigarren larunbatean
Giro bikaina sortu da Bilboko kaleetan Aste Nagusiko bigarren larunbatean. Ohikoa den bezala, asteburuak izaten dira jaietako egunik jendetsuenak.
Herbehereetako Caffero pirotekniak irabazi du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketa
Lehiaketa honek Publikoaren Saria ere ematen du, baina irailean emango dute ezagutzera.
Osasun kontrolik gabeko 180 kilo janari konfiskatu dizkiete kale-saltzaileei Bilboko Aste Nagusian
Iazko Aste Nagusian atzemandakoaren bikoitza da, eta oraindik ez dira jaiak amaitu.
Arazo tekniko batek 15 minutuko etenaldia eragin du bart Bilboko su artifizialetan
22:40 aldera eten zen ikuskizuna, eta 22:55 zirenean eman zuen amaitutzat azken traka indartsu batek.
Atxiloketak bikoiztu egin dira Bilboko Aste Nagusian: 24 atxiloketa, 5 indarkeria matxistagatik
Lau atxiloketa jai-eremuan egin dituzte, ukituak egotzita. Beste bi atxiloketa, berriz, urruntze-agindua urratzea egotzita egin dituzte.
PACMAk elkarretaratzea egin du Bilbon tauromakiaren aurka
Dozenaka pertsona bildu dira gaur arratsaldean Bilboko Vista Alegre zezen-plazaren aurrean, Aste Nagusian antolatutako zezenketen aurka. PACMAk "tratu txarrik eta heriotzarik gabeko jai herrikoiak" egitearen aldeko apustua egin du, "kultura eta tradizioa animalien sufrimendurik gabe ospa daitezen".
Erasoen aurkako protokoloaren bigarren fasea aktibatu dute Bilboko Konpartsek
Lapiko jotzea egingo dute txosnetan ostiraletik larunbaterako gauean, eta larunbatean, abuztuak 23, giza kate batean parte hartzeko deia egin dute.
ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sarek Bilbon, "gatazkaren ondorioak" gainditzeko
Urtero bezala, ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sare mugimenduak Bilboko Aste Nagusian, “badelako garaia sufrimendua gainditu eta elkarbizitzarako zubiak eraikitzeko, indarkeria guztietako biktimak gogoan izanda”.
Aburtok orain arteko Aste Nagusiaren balantze positiboa egin du
Bilboko Aste Nagusia azken txanpan sartuta dagoenean, asteburuari begira, poza eta alaitasuna nagusi izatea eta bestelakoez hitz egin behar ez izatea espero duela esan du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.