Donald Trump
Su-etena indarrean da Gazan, argi-itzalez betea den arren
Petro "narkotrafikoaren lider" izendatuta, Kolonbia ez duela diruz lagunduko aurreratu du Trumpek
Kolonbiako presidenteak erantzun dio bere burua "engainatzen" ari dela, bere ibilbide politikoan drogen mafiak salatzea izan duelako eginbehar.
Milaka pertsona bildu dira Trumpen aurka protestatzeko, AEBko hainbat hiritan
Milaka pertsona bildu dira Trumpen aurka protestatzeko, AEBko hainbat hiritan
Milaka pertsona kalera atera dira larunbat honetan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hiritan, Donald Trump presidentearen autoritarismo gero eta handiagoaren aurka protesta egiteko, "No Kings" ("Ez dugu erregerik nahi") lelopean. Hirien artea, New York, Washington eta Miami izan dira.
Ukrainako gerra Kievi Tomahawk misilik eman gabe amaitzea espero du Trumpek
Putinek AEBko presidenteari ohartarazi dionez, mota horretako misilak Ukrainari hornitzea Errusiaren aurkako eskalada gisa hartuko luke.
Zer da Israel Gazatik erretiratzeko lehen fasea markatzen duen "marra horia”?
Aste honetan, Israelek lerro imajinario hori igaro duten 20 gazatar baino gehiago hil ditu, denak etxera itzuli nahian ari zirenean.
Maduroren Gobernuak "alarma handiz" hartu du AEBk CIA Venezuelaren aurkako "mehatxu" gisa erabiltzea
Donald Trump AEBko presidenteak asteazkenean baieztatu zuen Venezuelan ezkutuko operazioak egiteko baimena eman diola Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia agentziari.
Trump eta Putin Budapesten bilduko dira Ukrainako gerraren amaiera negoziatzeko
Hala iragarri du AEBko presidenteak bere homologo errusiarrarekin telefonoz hitz egin ostean, baina ez du data zehaztu.
Gazako bake akordioa kolokan egon daiteke Hamasek bahituen gorpuak entregatzeko dituen zailtasunak direla eta
Hamasek bizirik dauden 20 bahitu israeldarrak askatu ditu, eta hildako 28 bahituetatik 9ren hilotzak entregatu ditu. Halaber, aurkitu dituzten "gorpu guztiak" entregatu dituela ziurtatu du, eta adierazi du hondakinen azpian daudenak ateratzeko ekipamendu astuna behar dela.
AEBko Gobernuak sei atzerritarri herrialdera sartzea debekatu die, Charlie Kirki buruzko "mespretxuzko iruzkinak" egiteagatik
AEBko Estatu Departamentuak hartu du sei pertsonari bisatua ukatzeko erabakia, sare sozialetan Charlie Kirk ekintzaile kontserbadorea zena kritikatzen zuten iruzkinak aurkitu dituelako.
Hirugarren Mundu Gerra saihestu zuen bakegilea legez aurkeztu da Trump munduaren aurrean
Munduko liderrak Egipton izan ziren atzo, Donald Trumpen planaren bigarren fasearen lehen urratsak emateko. Gaza berreraikitzeko konferentzia iragarri du Egiptoko presidenteak, eta bi estatuen konponbidea aldarrikatu du Trumpen aurrean.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Trump Sanchezekin txantxetan, Espainiako defentsa gastua dela eta
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak txantxetan hitz egin du Egipton egindako goi-bileran, defentsa gastuari buruz Espainiarekin izandako desadostasunen inguruan. "Lanean ari al zarete BPGaz (% 5eko defentsa gastuari dagokionez)? Hurbilduko gara, lan zoragarria egiten ari zarete eta", esan du Trumpek, eta Espainiako ordezkaritza non zegoen galdetu du ("Espainia? Non dago?"), Sanchezi begira.
Donald Trump: "Poztasun eta itxaropen handiko eguna da"
Donald Trump AEBko presidenteak Israelgo Parlamentuan azpimarratu duenez, "hau ez da soilik gerra baten amaiera, beldurra eta heriotza nagusi izan diren aro baten amaiera da, eta fede, itxaropen eta Jainkoaren aro baten hasiera". "Israelentzat eta laster eskualde benetan bikaina izango den harmonia iraunkorraren hasiera da", gaineratu du.
Trump: "Denak daude zoriontsu: juduak, musulmanak eta arabiarrak. Eta 3.000 urtean ez da horrelakorik gertatu"
Israelen eta Hamasen arteko preso eta bahituen trukerako Tel Avivera iritsi da AEBko presidentea. Pozik agertu da gaur Egipton sinatuko den bake-akordioa dela eta.
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Trump, Machadok irabazitako Bakearen Nobel sariaren inguruan: "Berak deitu dit, eta nire omenez onartzen duela esan dit"
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Maria Corina Machadok, 2025eko Bakearen Nobel saria jaso duen venezuelarrak, dei egin diola ostiral honetan, saria bere omenez onartu duela esateko. Trump txantxetan aritu da horren inguruan.
Trump Israelera eta Egiptora joango da, Hamasek eta Israelek sinatutako akordioarekin lotuta
Dirudienez, AEBko presidenteak Gazari buruzko goi-bilera moduko bat egiteko asmoa du Egipton, eta datorren astearen hasieran buruzagi europarrak eta arabiarrak elkartu nahi ditu bertan. Sanchezek jakinarazi du bertan izango dela.
Trumpek adierazi du "gizatasunagatik" bultzatu duela Gazako akordioa, ez Bakearen Nobelagatik
Bakearen Nobel saria nork irabazi duen ostiral honetan jakinaraziko du Suediako Akademiak, eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentea hautagaien artean dago.
Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.