Donald Trump
2025/04/06 - 20:26
Muga-zergak, bahituak, Iran eta Zigor Auzitegia izango dituzte hizpide Trumpek eta Netanyahuk astelehenean
Trumpek muga-zerga orokorrak iragarri zituenetik Etxe Zurian hartu duen lehen agintaria izango da. Bestalde, 50.000tik gora dira jada Israelek Gazan hildako pertsonak, eta greba deitu dute astelehenerako Zisjordanian.
2025/04/06 - 16:00
''Mercosur osatzen duten herrialdeek abenduan Europarekin itxitako akordioan sakondu nahi izango dute''
Trumpek AEBko inportazio guztiei % 10eko muga-zerga globala ezarri eta gero, ziurgabetasuna da nagusi Mercosurreko bloke ekonomikoa osatzen duten herrialdeen artean. Oro har, Europarekiko harremanak sendotzea bilatuko dutela uste dute ekonomialariek.
2025/04/06 - 15:00
Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''
Trumpek AEBko inportazio guztiei ezarritako % 10eko muga-zerga globalak euskal ekonomiari nola eragingo dion azaldu du Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak. Batez ere, automobilgintzak, altzairuaren eta aluminioaren industriak, metalurgiak eta ardogintzak nabarituko dute.
2025/04/06 - 14:54
EBko merkataritza ministroak astelehen honetan bilduko dira Trumpen muga-zergez eta Txinaz hitz egiteko
Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
2025/04/06 - 14:00
Elon Muskek espero du AEBk eta Europak beren muga-zergak kentzea etorkizunean
Italiako Liga alderdi ultraeskuindarrak Florentzian egindako ekitaldi batean hitz egin du Muskek. Europarren eta estatubatuarren artean mugitzeko eta bi eremuetan lan egiteko "askatasun handiagoa" egon dadin proposatu du.
2025/04/06 - 00:57
Milaka lagun bildu dira AEBn Trumpen eta Musken murrizketen aurka protesta egiteko
'Hands off!' leloa nagusitu da 150 elkartek baino gehiagok deitutako 1.200 manifestazioetan. Besteak beste, sindikatuak, talde ekologistak zein LGTB eskubideen aldeko plataformak izan dira deitzaileen artean.
2025/04/05 - 23:26
Trumpen eta Musken aurka protesta egin dute milaka manifestarik AEBn
Milaka pertsonak parte hartu dute Estatu Batuetako hiri nagusietan, Washingtonen eta New Yorken, besteak beste, Donald Trump presidentearen murrizketen eta politiken aurka deitutako protestetan.
2025/04/05 - 22:53
Trump Etxe Zurira bultzatu zuten handiki teknologikoek dirutza galdu dute haren neurri ekonomikoen ondorioz
Mark Zuckerbergek (Meta), Jeff Bezosek (Amazon), Sundar Pichaik (Google) eta Elon Muskek (Tesla) odolustea izan dute, aste honetan, bereziki, Trumpek iragarritako muga-zergek areagotu egin baitituzte galerak.
2025/04/05 - 19:19
Trumpen zergen ondorioz, prezioek gora egingo dutela eta AEBko ekonomia moteldu egingo dela uste du Cermellik
Massimo Cermelli ekonomistaren iritziz, Trumpen estrategia da bere hauteskunde diskurtsoa betetzea eta zikloa "estutzea", hurrengo hauteskundeak iristen direnean egindako guztia justifikatuta gera dadin.
2025/04/05 - 16:51
''Jada nabaritzen ari gara muga-zergen eragina, iragarpen hutsarekin hasi ziren enpresetan erabakiak hartzen''
Indarrean sartu da AEBk agindutako % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena. Mikel Jauregi Industria sailburua elkarrizketatu du ETBk, gerra komertzial horri buruzko analisia egiteko eta Euskadiko ekonomian izango duen eragina ezagutzeko.
2025/04/05 - 11:05
Indarrean sartu da Trumpen % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena
Zerga gehigarriak, EBren kasuan % 20koa, asteazkenean iritsiko dira. Burtsetan segituan nabaritu da eragina, eta beherakada nabarmenak izan dira mundu osoan.
2025/04/04 - 22:09
Trumpek beste ultimatum bat eman dio Txinari, 75 eguneko epean ByteDancek TikTok utz dezan
"Txinarekin fede onez" lanean jarraitzea espero duela esan du AEBko presidenteak: "Ez dugu TikTok desagertzea nahi. TikTok eta Txinarekin lan egitea espero dugu akordioa ixteko".
2025/04/04 - 17:06
Europako burtsek eta Wall Streetek berriro egin dute behera, nabarmen, gerra komertziala gogortu ostean
Espainiako burtsek bost urteko beherakadarik handiena izan dute, % 5,83 egin baitu behera. Milan % 6,53 jaitsi da, Londres eta Frankfurt % 4,95, eta Paris % 4,26. Era berean, Asia hego-ekialdeko indize nagusiek ere % 1 eta % 3 bitarteko galerekin itxi dute eguna.
2025/04/04 - 15:24
Txinak Trumpi erantzun dio, apirilaren 10etik aurrera AEBko produktu guztiei % 34ko muga-zergak ezarrita
Txinako Finantza Ministerioak nabarmendu duenez, Trumpek Txinatik AEBra egiten diren esportazioen inguruan iragarritako neurriak "nazioarteko merkataritzaren arauekin bateraezinak" dira.
2025/04/04 - 14:58
Trumpek bizileku baimena emango die 5 milioi dolar ordaintzen duten atzerritarrei
Presidente estatubatuarrak Trump izena jarri dio bere aurpegia eta sinadura dituen urre koloreko txartelari.
2025/04/04 - 14:19
Trumpek AEBn bizitzeko baimena lortzeko 'urrezko txartela' aurkeztu du: '5 milioiren truke zurea izan daiteke'
Migrazio-baimena da, eta migratzaile milioidunak ditu hartzaile. 5 milioi dolar balio du, eta urre kolorea izateaz gain, bere irudia du.
2025/04/04 - 14:18
Trump muga-zergen inguruan akordioak lortzeko prest dago "proposamen bikain bat egiten digun edonorekin"
Trumpen esanetan, "muga-zergek negoziatzeko ahalmen handia ematen digute; izan ere, emaitza onak lortu ditugu beti muga-zergekin, eta oso ondo erabili nituen aurreneko agintaldian".
2025/04/04 - 11:17
Trumpen muga-zergak negoziatzeko bilera egingo du gaur EBko Merkataritza komisarioak AEBko ordezkariekin
"Negoziazioetarako behar den denbora" hartuko dutela azpimarratu du Maros Sefcovic komisarioak, baina ohartarazi du Europar Batasuna ez dela "besoak gurutzatuta" geratuko bidezko akordio bat lortzen ez bada.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/03 - 23:02
Trumpen muga-zergek ez dakarte onurarik inorentzat, aditu eta ekonomialarien iritziz
Adituek ez daukate zalantzarik. Trumpen muga zergek nazioarteko merkataritza hankaz gora jartzeaz gain inflazioa, prezioen igoera ekarriko dute eta hori guk, kontsumitzaileok igarriko dugu zuzen-zuzenean.