Donostiako Aste Nagusia 2025
Irri artean eman diote amaiera Piratek Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako Aste Nagusia amaitu da ofizialki, baina Piratek bukaera propioa eman diote. 20 urte dira Irrikitaldia antolatzen dutela, parodiaz jositako desfilearekin festak agurtzeko. Belle Epoque-eko jantzi dotoreekin, urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Ikuskizun piromusikal berezi batek amaiera borobila eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Izaro, Janus Lester eta Joselontxos txaranga zuzenean aritu dira Kontxako hondartzan bart, su artifizialen lehiaketaren 60. urteurrena ospatzeko. Ikuskizunak su artifizialak, argiak eta musika uztartu ditu.
Hiru atxilotu eta zauritu bat Donostiako taberna batean izandako liskar batean
Gertaera igande goizaldean izan da, hirigunearen erdialdeko lokal batean.
Eneko Goia: "Aste Nagusi borobila izan dugu"
Su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.
Sarek "salbuespeneko espetxe-politikak" amaitzeko eskatu du Donostian
Urtero legez, Sarek manifestazioa egin du Donostiako Aste Nagusian, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea" eskatzeko. Azken urtean lortu diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte bertan, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. Sarek espetxe-legeak eta -politikak aldatzeko eskatu du "benetako bizikidetza" lortze aldera.
Pirotecnia Valencianak eskuratu du aurtengo Urrezko Maskorra Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan
"Festara" tradizionalak donostiarrak hunkitu ditu aurten ere
Bart, gauerdia baino lehentxeago, Donostiako Parte Zaharreko Gaztelubide elkartearen atarian, jendetza bildu da "Festara" tradizionala gertutik ikusi eta entzuteko. Donostiako Aste Nagusiko ezinbesteko hitzorduetako bat bihurtu da.
40 urte bete dira su artifizialen segurtasun-protokoloetan mugarri izan zen istripua gertatu zenetik
1985eko abuztuaren 14an, milaka pertsona su artifizialez gozatzera joan ziren Donostiara Aste Nagusiko egun handiaren bezperan. "Bonba japoniar" baten karkasa bateko espoleta batek huts egin zuen eta, gorantz atera beharrean, jendearen artean eztanda egin zuen. 6 urteko haur bat hil eta 130 pertsona zauritu ziren ezbeharrean.
Eneko Goiak jaien lehen egunen "balantze positiboa" egin du eta Aste Nagusiaz gozatzen jarraitzeko deia egin die herritarrei eta bisitariei
Donostiako alkateak azpimarratu duenez, ez da "gertakari aipagarririk" izan, eta hori "albiste ona" dela uste du. Aste nagusia alaitasunez, giro onean eta umorez gozatzen jarraitzeko deia egin du Eneko Goiak.
Bero handiak ez ditu kikildu ehunka pirata Donostian
17:00etan 225 ontzitan zihoazen 1000 pirata inguru Donostiako portutik abiatu dira Kontxako hondartzara bidean. Beroa gorabehera, giro ona nagusitu da zeharkaldian zehar.
Kanoikadaren eztandarekin, lehertu da Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Elkartasun kanoikada batek piztuko du gaur arratsaldean Donostiako Aste Nagusiaren metxa
Udaletxetik jaurti ohi duten kanoikadak Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea izango ditu protagonista aurten. Donostia Festak elkarteko ordezkariek Aste Nagusiaren hasierari buruzko xehetasunak eman dituzte.
Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko
Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, profesionalek aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute. Era berean, Emakumeen Etxea eta Berdintasun Sailaren telefonoa ere erabilgarri egongo dira, beste baliabide batzuekin batera.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).
20.000 sinadura, txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosnen batzordeek adierazi dute jaigune horiek "arriskuan" daudela, eta ondare inmaterial izendatzeko eskaera sinatzen eta zabaltzen jarraitzeko deia egin dute.
380 ekitalditik gora, Donostiako Aste Nagusiaz gozatzeko
Uliako Mintegien parkean Dantz Point jaialdia egingo dute, eta, gainera, castellersak izango dira Alderdi Ederren, hilaren 15ean. Su artifizialek 60 urte betetzen dituztela ospatzeko, parte-hartzaile guztiak aurreko urteetan saritutako pirotekniak izango dira.
Albiste izango dira: AEB eta EBren arteko merkataritza akordioa, NBEren konferentzia eta Donostiako Aste Nagusiaren programazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiak atzera bota du, EAJ, PSE eta PPren botoekin, Illunbeko zezenketei amaiera emateko mozioa
Podemos Euskadik deitoratu du Donostiak "animalien tortura eta animalien eskubideak urratzen" jarraituko duela. Victor Lasa zinegotziak gogorarazi duenez, "tauromakiak ukiezina badirudi ere, ez da ukiezina, Estatuko hainbat hiritan lortu baitute zezenketetatik libratzea".
Donostiako Piratek Aste Nagusi herrikoi eta anitza prestatu dute, musika, joko eta abordatze tradizionalarekin
Donostiako Piratek omenaldia egingo diote Donostiako Pentsiodunen Mugimenduari, haiek izango dira abuztuaren 9tik 17ra jaietako astea ofizialki irekiko duen txupinazoa botako dutenak.
“Elkartasun zapia”, Gazako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina
Gernika-Palestina herri ekimenak “Elkartasun zapia” udako kanpaina aurkeztu du gaur Gasteizen. Zapia jaietan erabiltzeko proposatu dute, Gazako herriari elkartasuna adierazteko.
Hiri eta herrietako jai eragile askorekin elkarlanean, Gernika-Palestinak gazatarren aldeko aldarrikapena jai guztietan presente egotea nahi du.