Eguneko Titularrak
Nafarroan bizi den gizon bat atxilotu dute Errioxan gazte bat hiltzea egotzita
Erasoa Fuenmayorren gertatu da, Logroñotik 14 kilometrora. Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitaleratu egin dute.
Albiste izango dira: EiTB Focus inkesta udal eta foru hauteskundeetako boto-asmoaren inguruan, alerta laranja beroagatik eta krisia PSOEn
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Guardia Zibilak amaitu du Leire Diez kasuari buruzko dokumentazio bilketa PSOEren egoitzan, 12 ordu eta gero
Militante sozialistaren aurka irekita zuen auzia zabaldu egin du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Espainiako Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria gertatu ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.
119 pertsona identifikatu dituzte Gasteizko URSSA eta EGA fabriketan, eta beren gauzak aterarazi dizkiete
Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoak dispositibo bat jarri dute abian Adurtza auzoan abandonatuta dauden bi lantegietan, "osasungarritasun" arrazoiengatik. Operatiboan hainbat objektu aurkitu dituzte, eta nondik datozen ikertzen ari dira.
Zer da Leire Diez auzia eta zer egozten dio orain Pedraz epaileak PSOEri?
Militante sozialistaren aurka irekita zegoen auzia zabaldu egin du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria gertatu ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.
Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreforma azken txanpan sartu da
Gazteria Legea moldatzeko irizpena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta ekainean osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu egingo da.
Alerta laranja ezarri dute beroagatik, baina kostaldean brisa sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Barnealdean tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira. Ostegunean berriro alerta laranja aktibatuko da eta ostiralean maximoak nabarmen jaitsiko dira.
Senegalen hildako arrantzale lekeitiarraren familiak laguntza eskatu du gorpua aberriratzeko
Lekeitioko 45 urteko arrantzale bat hil zen duela sei egun Senegalen, Dakar inguruko uretan. Ordutik, haren familia zain dago gorpua aberriratzeko; izapide burokratikoen eta Senegalgo portuetako traben ondorioz, itsasontzian jarraitzen du gorpuak. Bermeoko ATUNSA enpresako langile bat zen.
Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzen salerosketan "bitartekari lanak" egingo ditu, ezkutuko gainprezioak saihesteko
Esleipena ez da egongo partikularren arteko "akordio pribatuen mende", eta Etxebideren bidez bideratutako prozedura baten bidez egingo da. "Guk esango diogu nork erosiko dion", azaldu du Itxasok.
Rufian: "Beti esan izan da legealdiek EAJk dioena irauten dutela"
EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hauteskunde orokorrak ez aurreratzea "arduragabea" litzatekeela esan ostean, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du beti esan izan dela EAJk erabakitzen duela legealdien iraupena. Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, buruzagi kataluniarrak azaldu du bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatuko lukeela PSOEren finantziazio irregularra frogatuko balitz.
Lau urteko ume bat ospitalera eman dute, Bilboko Pagasarribide eskolan bero-kolpe izan ondoren
Ikastetxeko Guraso Elkarteak salatu du azpiegiturak zaharkituta daudela eta ez daudela prestatuta bero sapa hauei aurre egiteko. Esan dutenez, arazoa orokorra da Bilboko sare publikoko eskoletan.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaiketa aurreko entzunaldi batera deitu du, ekainaren 9an
Epaile instruktoreak ikertuei —Begoña Gomez, Cristina Alvarez eta Juan Carlos Barrabes—ohartarazi die epaitegira agertu beharko dutela eta saio horretan kautelazko neurriak hartu daitezkeela.
Nazionalisten arteko "elkar hartzeaz" eta "euskal prozesuaren" arriskuaz ohartarazi du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, EAJk eta PSE-EEk hizkuntza eskakizunen inguruan landutako adostasunetik atera dira jeltzaleak eta hori dago azken asteetako tentsioaren atzean.
Bilboko metroko tren batean izandako matxurak atzerapenak eragin zituen astelehen gauean
Zerbitzua betiko moduan dabil astearte goizean. Abandoko eta Alde Zaharreko geltokien artean geratu zen tren bat ez atzera ez aurrera, 21:15 inguruan, eta ondorioz, sare osoan atzerapenak izaten ziren.
Ikertzaileek uste dute Zapaterok etxetik ematen zituela "jarraibide" nagusiak
Espainiako presidente ohiak Madrilgo Las Rozas auzoan duen bizitokia ustezko ustelkeria sarearen gune garrantzitsua zela dio UDEFen txostenak, nahiz eta epaileak ez zuen eman hura miatzeko baimenik.
Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko
Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu Athleticen elastikoaren aurkako bi ekimen
Adierazpen instituzionalerako bi proposamenetan, UPNk eta Voxek Parlamentuari eskatu diote Athleticek ekipazio berrian Nafarroa Euskal Herriko mapan sartu izana salatzeko.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Polemika Laga hondartzan, aparkaleku bat itxi eta duna artifiziala eraiki nahi dutelako
Pasa den azaroan, Kostako zuzendaritzak hondartzatik gertuen dagoen aparkalekua itxi zuen bertan duna artifiziala eraikitzeko asmoz. Geroztik itxita egon da, baina igandean sarrerako kablea hautsi eta berriro aparkalekua ibilgailuz bete zen.