Eguneko Titularrak
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Gizarte Segurantzako afiliazioak beste mugarri bat ezarri du Hego Euskal Herrian: 1.042.680 afiliatu, EAEn; eta 322.358, Nafarroan
Bestalde, langabeziak apur bat behera egin du EAEn eta Nafarroan, apirilarekin eta iazko maiatzarekin alderatuta. Nafarroaren kasuan, 2008tik maiatzean izandako daturik onena da.
Trumpek Netanyahuren aurka egin du Libanoren kontrako erasoengatik: "Zoratuta zaude"
AEBko presidentearen arabera, Irango gerrari amaiera ematea eta Ormuzko itsasartea irekitzea ahalbidetzeko akordiorako aukera egon daiteke datorren astean. Aitzitik, Teheranek iragarri du Washingtonekiko elkarrizketak eten egin dituela.
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Zizur Nagusian, sute baten ondorioz
Gaur arratsaldeko lehen orduan piztu da sua Zizur Nagusiko etxebitza batean, eta, ondorioz, auzoko 14 familiak atera egin behar izan dituzte; kanpoan igaro beharko dute gaua. Ez da inor zauritu.
Medikuen sindikatuek ekainaren 15etik 19rako lanuzteari eutsi diote
Goizean bildu dira Osasun Ministerioko arduradunekin, baina ez dute akordioa ixtea lortu. Sindikatuek gaitzetsi egin dute Monica Garciak zuzentzen duen ministerioak ez duela akordiorako borondaterik.
Iranek adierazi du Libano su-eten akordioaren parte dela, eta Israelen erasoek ondorioak izango dituztela ohartarazi du
Su-etena ezarrita dagoen arren, Israelek erasoak areagotu ditu Libanon. Azken orduotan, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak Armadari agindu dio Beirut inguruan dagoen Dahieh eskualdea bonbardatzeko, Hezbollahren gotorleku delakoan.
Donostia ez dagoela FIFAren zerbitzura ohartarazi du Jon Insausti alkateak
Jon Insausti alkateak azaldu duenez, 2030eko Munduko Futbol Txapelketa Donostian egiten bada, bateragarria izan beharko du donostiarren eguneroko jardun normalarekin, eta adierazi du urteroko hitzorduekin ere uztargarria izan beharko duela, Donosti Cup eta Jazzaldiarekin, besteak beste.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Gasteizen, gazte bat hiltzen saiatzea egotzita
Erasoa Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da. Biktima (25 urtekoa) konorterik gabe aurkitu dute kalean, bizkarrean bi labankada zituela.
Santos Cerdan, Leire auzian inputatu ostean: "Ez zen xantaiarik egin, ezta antzerakorik ere"
Auzitegi Nazionalak hainbat pertsona inputatu ditu, tartean, PSOEren Antolakuntza idazkaria izandakoa, PSOEren eta Espainiako Gobernuaren inguruko auzibideak neutralizatzearen truke Diezi legez kanpoko ordainketak egitea leporatuta.
38 urteko gizon bat hil da Burgin, auto-istripuz
Ezbeharra goizaldean gertatu da. Autoa bidetik atera da eta eraikin baten kontra jo du; oraindik ez da argitu zergatik.
San Mamesko tuneletako Bilborako sarbidea blokeatuta daukate Udaleko langileek
Bilboko Udal zerbitzuetako garbitzaileek bidea itxi dute 08:00etan.
Albiste izango dira: Medikuen grebari buruzko bilera erabakigarria, hondartza denboraldia hastear eta Errenteriako Udalaren agerraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Koalizio gobernuaren aurkako "ofentsiba" argia da, Lander Martinezen arabera, baina informazio "larria" ere atera dela onartu du
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Lander Martinez Sumarreko Bizkaiko diputatuak zalantzan jarri du EAJk hauteskunde orokorrak aurreratzeko egin duen eskaera Aitor Esteban EBBko presidenteak planteatutakoa bezain "gogorra eta zuzena" den.
Euskararen biziberritzeak behar duen "paradigma gaurkotua elkarrekin" eraikitzeko deia egin du Pradalesek
Euskararen Aholku Batzordearen bilera zuzendu du gaur arratsaldean Imanol Pradales lehendakariak, Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariorde eta Hizkuntza eta Politikako sailburuarekin batera. "Euskararen etorkizunak kohesio soziala, aliantza berriak eta adostasun zabalak" behar dituela nabarmendu du.
Euskaldunon Kontseiluaren erronka: 300.000 euskaldun gehiago 2036rako
'Pizkunderako Erronka 2036. Larrialditik indarraldirako jauzia' txostena aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak: orain arteko euskalduntze erritmoa bikoiztea eta urtero 30.000 hiztun irabaztea proposatzen da. Modu horretan, erabileran % 20ko langa gainditzea aurreikusten dute.
Bilboko Pagasarribide eskolako beste adin txikiko bat ospitalera eraman dute, bero kolpeak jota
Astebetean beroagatik ikastetxe horretan artatu behar izan duten laugarren ikaslea da.
Bilboko hainbat ikastetxe publikotako guraso elkarteek beroari aurre egiteko erakundeen "utzikeria" salatu dute
Bilboko hainbat eskola publikotako guraso elkarteek salatu dutenez, beroaren ondorioz ikasgeletan gertatu diren lipotimia edo gastroenteritis kasuak onartezinak dira, eta esku hartzeko eskatu diete erakundeei. Are gehiago, berehalako neurriak hartzea eskatu dute.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.