Eguneko Titularrak
Espainiako Gobernuak preskripzio epea zabaltzeko legea blokeatu duela salatu dute Elizaren abusuen biktimek
Reparacion Integral Ya (RIYA) elkarteak Leon XIV.a aita santuari eskatu dio pederastia delituen preskripzio epeak luzatzearen alde egiteko. Halaber, Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroak Kongresuan agerraldia egin dezala eskatzeko galdegin die talde parlamentarioei.
Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.
Ukrainan su-etena ezartzearen aurka egin du Putinek: "Bakea negoziatzeko ez dira zertan eraso militarrak eten behar"
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gutun irekia igorri dio gaur Putini, proposamen zehatz batekin. Bi mandatariak aurrez aurre elkartzea nahi du buruzagi ukrainarrak, gerrari amaiera emango dion bake-akordioa adosteko.
Errenteriako alkateak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean lekukotasuna emango du bihar Xenpelar auziaren inguruan
Errenteriako Udalak Polizia Judizialaren eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen atzo sexu-eraso salaketen inguruan duen informazio guztia, eta eduki hori egiaztatzeko deitu dute alkatea.
PPk berriro jeltzaleei mezua, Tubos Reunidosen miaketaren ondoren: "Azalpenak eman beharko ditu EAJk"
Guardia Zibilak Tubos Reunidosen egoitzan egindako miaketaren ondoren, Alderdi Popularrak, beste behin, EAJri begiratu dio, ustelkeriaren aurrean zein jarrera duen argitu dezan eskatzeko. Alma Ezcurra PPren Koordinazio Sektorialeko idazkariordeak esan du Euskal Herriko enpresa erreferenteetako bat ustelkeriak zipriztindu ondoren, jeltzaleek euren iritzia eman behar dutela eta herritarrei azalpenak eskaini. "Ustelkeriarekin bat egiten duten edo aurka dauden azaldu behar dute", adierazi du.
David Sanchezek ukatu egin du kontratazioetan eragin izana: "Ez daukat horretarako ahalmenik"
Badajozko Lurralde Auzitegian egiten ari diren epaiketan, David Sanchezek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak, ukatu egin du kontratazioetan eragin izana; ez Badajozko kontserbatorioko koordinatzaile gisa berak lortu zuen lanpostuan, ezta Luis Carrero lagunari esleitu ziotenean ere. "Ez dut horretarako ahalmenik, ezta informazio administratiborik ere", esan du.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Egia auzoan izandako sexu-erasoaren egilea delakoan
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederreko lorategietan.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Arabako Aldundiak izango du Bernedoko Euskal Udalekuak egiten diren ala ez erabakitzeko azken hitza, Berriozabalen arabera
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Jone Berriozabal EAJren Araba Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, "kezkagarria" da Bernedoko udalekuen harira izandako salaketen ondotik 200 familiak beraien haurrak kanpamentu horretara eraman nahi izatea.
28 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioa amaitu da, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Albiste izango dira: Samina Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainengatik, Esteban eta Anduezaren prentsaurrekoa eta Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2027ko aurrekontuak aurkezteko izapideak abiatu ditu Espainiako Gobernuak
Elkarrizketarako "eskuzabaltasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" eskatu dizkie Espainiako gobernuburuak Kongresuko taldeei, eta bereziki zuzendu zaie Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi independentistei eta nazionalistei.
PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik ondorioztatu dute ez zela ustelkeriarik egon Nafarroako lan publikoen esleipenetan
UPNren iritziz, aldiz, Foru Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordeak are ageriagoan utzi du ustelkeria zantzuak badaudela. Talde guztiek gaur aurkeztu dituzte ondorioak.
Ukrainak 350 drone baino gehiago jaurti ditu Errusiara; tartean, Mosku eta San Petersburgora
Bezperan, Errusiako Armadak Ukrainako hainbat hiriren kontra egindako erasoetan gutxienez 21 pertsona hil eta ehun lagun baino gehiago zauritu ziren.
Feijooren zentsura mozio proposamenak ez duela biderik egingo dio Pradales lehendakariak
Imanol Pradalesen arabera, PPren proposamenak Vox ekuazioan sartzea dakar, eta horrek ezinezko egiten du EAJk babesa ematea.
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"
Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntaren presidenteekin batera, mahai-inguru batean hartu du parte gaur lehendakariak, Bartzelonan. Ohartarazi du Voxek autonomien estatua desagerrarazi egin nahi duela.
Arrigorriagako Udalak zinegotzi baten aurkako eraso transfoboa salatu du
EH Bilduk ere salatu du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio biktimari. Joan den larunbatean izan zen eraso transfoboa.
Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"
Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko Gobernuaren buruak, baina nabarmendu du aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar.
2027ko aurrekontuen ildo nagusiak onartu ditu Jaurlaritzak, hazkundea % 1,6koa izango dela aurreikusita
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzea izango da lehentasuna; osasuna, hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta gizarte zerbitzuak izango omen dira kontuen ardatzak.