Eguneko Titularrak

zetak mitoaroa pello reparaz
2026/06/20 - 09:46

Zetakek erresistentziaren, oroimenaren eta irudimenaren gotorleku bilakatu du San Mames

2084an kokatutako distopia futurista baten bidez, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea uztartu zituen bart Zetak taldeak San Mamesen, 40.000 ikusleren aurrean. Une hunkigarrienetakoa Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak estadioko pasabide nagusia zeharkatu zutenekoa izan zen, ikurrina eta Nafarroako bandera eskuetan hartuta, 1976ko Atotxako desobedientzia-ekintza gogora ekarriz. 

2026/06/10 - 20:34

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen. 

idurerre eskisabel
2026/06/08 - 12:38

Eskisabel: "Norbanakoen esku utzita, nekez egingo du aurrera euskarak; baldintza politikoak behar dira"

Larunbatean Iruñean egingo den Euskaltzaleen Martxaren atarian, Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia itxaropentsu mintzatu da, eta ekitaldi jendetsua izatea aurreikusten dutela ziurtatu du. Herritarren inplikazioa eskatzeko ez ezik, agintariei mezu zuzena helarazteko ere baliatuko dute hitzordua. Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko, baldintza sozialak, politikoak, kulturalak eta materialak behar direla aldarrikatuko dute.

mikel torres
2026/06/08 - 11:32

Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea 

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du. 

« 6 7 8 ... 20 »

Asteko irakurriena