Eguneko Titularrak
Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio osasun profesionalek botako dute sanferminetako txupinazoa
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako kideak dira biak: Fernandez zerbitzu horren zuzendaria da, eta Sergio, erizaina, Tafallako ZIU Mugikorreko lantaldean.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro ordaindu beharko ditu, Aroztegiko protestetan kalteak ez eragozteagatik
Javier Remirez Foru Gobernuaren bozeramaileak iragarri duenez, helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean.
17 eta 24 urteko bi gizon atxilotu dituzte hilketa saiakera leporatuta, Beasainen adingabe bat larri zauritu ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktima ospitalean dago, buruan kolpe handi bat jaso ondoren.
Bilboko Federico Moyua plazak Plaza Eliptikoa izena hartuko du
Udalak asteazken honetan jarriko ditu izen berria daramaten lau plaka plazan. Metro Bilbaok, berriz, pixkanaka egokituko ditu seinaleak eta kartelak.
"Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto" egin duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak
USaP proban euskara azterketarekin gertatu dena eta ondoren etorri diren erabakiak salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak datorren ostegunerako, EAEko hiru campusetan, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
EHUk plaza kopurua handituko du, berdintasun printzipioa bermatzeko eta ebazpen judizialak betetzeko
Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak baimena emango duela plaza kopurua handitzeko, Euskara azterketan ateratako zeroen inguruan epaileek hartutako erabakiak gainerako ikasleei kalterik eragin ez diezaien.
4.000 euroko isuna jarri diete zazpi ekintzaileri, Portugalete eta Leioa lotuko dituen ibai azpiko tunelaren aurkako protesta batengatik
Protesta iazko urrian egin zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitza nagusian. Ekintzaileek pankarta bat erakutsi zuten eta horietako bat eraikinaren barruan kateatu zen. Desordena publikoak eragitea egotzita jarri diete isuna, mozal legearen 36.3 artikulua aintzat hartuta.
Justiziak EHUri eskatu dio ez ditzala kontuan hartu USaPeko Euskara azterketako zeroak batez besteko notan
EHUk dagoeneko iragarri du erabakia errekurritu egingo duela, honako bi arrazoiengatik: "USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran" uzten ditu eta "berdintasun printzipioa" urratzen du.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Adin txikikoei zezen-ikuskizunetan parte hartzeko aukera emango dien legea onartu du Legebiltzarrak
Ganaduzaleek araua txalotu duten bitartean, talde animalistek esan dute "atzerapausoa" dela eta aurreratu dute auzitara joko dutela.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
90 urteko gizon bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpeak jota
Ekaineko tenperaturan errekor historikoak neurtu dira: 43,6 ºC Laudion eta 42,9 ºC Baztanen
Beroak ez du atsedenik emango, gutxienez, bihar iluntzera arte. EAE osoan alarma gorria egongo da ezarrita barrualdean, eta laranja, kostaldean. Nafarroan ere, abisu laranjapean egongo dira bihar egun osoan.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
'Mitoaroa III' ikuskizunarekin San Mames lehertu ondoren, hurrengo proiektuari begira jarri da Zetak: 'Km0'
Ekaitzak emanaldiaren hasiera ordubete atzeratu arren, Mitoaroa III ikuskizunak, bigarren egunez jarraian, aho zabalik utzi ditu bart 40.000 zale San Mamesen. Erresistentziaren eta herri nortasunaren aldeko aldarrikapenekin, amaitutzat eman du trilogia Pello Reparazek. Ikuskizuna osorik dago ikusgai ETB ONen.