Ekialde Hurbila
Israelek dio bahituak askatzeko "akordio integral" bat nahi duela; Hamas, ordea, erantzunaren zain
Hamasek onartutako azken proposamenak erantzunik gabe jarraitzen du, eta AEBk iragarri du "bilera handia" egingo dela, Etxe Zurian.
Zortzi palestinar gosez hil dira Gazan, eskasiak markatutako beste egun batean
Horiek ere zenbatuta, 289 dira urritik desnutrizioak eta ur faltak eragindako hildakoak, 115 haur tartean. Gainera, gutxienez 45 pertsona hil dira azken orduetan Israelek egindako erasoetan.
Israelek bonbardaketekin jarraitu du, NBEri entzungor eginez
Bonbardaketek Zerrenda jotzen jarraitzen dute, ospitaleak gainezka dauden bitartean, eta guztia, ONUk gosete egoera deklaratu ostean.
Israelek hastear du Gaza Hiria okupatzeko operazioa
Lehen pausoa eman du jada, Israelgo Armadako iturriek baieztatu baitute tropak zabaldu dituztela hiri inguruan. Gainera, Netanyahuren gobernuak 60.000 erreserbista gehiago aktibatu nahi ditu irailetik aurrera. Antonio Guterresek, bien bitartean, ekintza militar horrek Gazan sor lezakeen heriotza eta suntsipenaz ohartarazi du.
Israelgo bahituen senideek borroka areagotu dute grebekin eta manifestazioekin
Milaka pertsonak hainbat autobide blokeatu dituzte bart Israelen, Bahituen eta Desagertuen Familien Foroak deitutako greba egunean. Manifestariek "su-eten akordio bat" eskatu dute, "Gazan bahitutakoak askatu eta gerrari amaiera emateko". Protestaren parte gisa, Israel eta Palestinaren arteko mugan kanpaldi bat egingo dutela iragarri dute senideek.
320 hildako baino gehiago Pakistanen, eurite bortitzek sortutako uholdeetan
Gutxienez 320 pertsona hil dira Pakistaneko iparraldean, euriteek bat-batean uholdeak eraginda. Khyber Pakhtunkhwa probintzia kolpatuena izan da, biktima gehienak eta dozenaka desagertu baitaude. Agintariek erreskate lanetan jarraitzen dute, milaka kaltetuk laguntzaren zain dauden bitartean.
Netanyahuren aurkako epaiketari azaroaren 2an helduko diote berriro, hainbat saio bertan behera geratu ostean
Israelgo lehen ministroak, funtzionario-eroskeria, iruzur eta konfiantza-abusu delituak leporatuta, astean hiru aldiz agerraldia beharko du data horretatik aurrera. Netanyahu Israelen historian jardunean dagoela epaitzen duten lehen gobernuburua da.
Mugarik Gabeko Medikuek eskatu dute Gazako Fundazio Humanitarioaren banaketa-guneak desegiteko: "Tranpa hilgarriak dira"
Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, Gazarako Fundazio Humanitario estatubatuarraren elikagaiak banatzeko zentroak "hilketa orkestratuak eta deshumanizazioa" egiteko lekuak dira, eta horiek ixteko deia egin du. Israelek horren esku utzi zuen Gazan laguntza humanitarioa banatzeko ardura, hainbat hilabetez erabat blokeatuta egon ondoren.
Gaza inbaditzeko plana "berehala gelditzeko" eskatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak salatu duenez, Netanyahuren erabakia Nazioarteko Justizia Gortearen irizpenaren kontrakoa da.
Gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte Israelen, Gazako inbasioaren aurkako protestetan
Israelgo agintariek gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan Gazako Zerrendan inbasio militarraren aurka egindako manifestazioetan, eta zalditeria eta ur-kanoiak erabili dituzte protesta jendetsuak sakabanatzeko.
Jerusalemen, bizirik atera direnen eta bahituta daudenen senideak izan dira protestetan, eta akordio bat eskatu dute horiek askatzeko eta Israelek Palestinako enklabearen kontra egindako erasoaldia amaitzeko, besteak beste.
Gaza Hiria okupatzeko Netanyahuren plan militarra onartu du Israelgo Gobernuak
Gainera, inbasioa amaitzeko bost printzipio proposatu ditu: besteak beste, zerrenda desmilitarizatzea eta "administrazio zibil alternatibo" baten gobernua ezartzea.
Hamas: "Netanyahu gerra kriminalak nahi duena genozidio estrategiarekin aurrera jarraitzea da"
"Netanyahuk erasoa zabaltzeko dituen asmoek, zalantzarik gabe, gatibuak gainetik kendu eta sakrifikatu nahi dituela berresten dute, bere interes pertsonalak eta muturreko agenda ideologikoa asetzeko", ohartarazi du erakunde palestinarrak.
Netanyahuk esan du ez dutela Gaza anexionatuko, baina lurralde palestinarraren erabateko kontrola bereganatuko dutela
Israelgo lehen ministroaren esanetan, "segurtasunagatik" egiten dute, eta "geroago" gobernua "indar arabiarren" esku utziko luketela.
Netanyahuk Gaza osorik bereganatu eta milioi bat palestinar inguru lekualdatu nahi ditu bost hilabetean
Israelgo lehen ministroak Segurtasun kabinetea bilduko du gaur arratsaldean, Gaza erabat okupatzeko duen asmoaz jarduteko, eta Jerusalem egunkariak dagoeneko xehetu du bileran aztertuko duten proposamenetako bat.
Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak Gaza "erabat okupatzea" eskatu du
Horren aurrean, Benjamin Netanyahuk azpimarratu du statu quo erlijiosoa ez dela aldatuko, eta Hamasek eta Jordaniak "probokazioak" leporatu dizkiote Israeli.
Gazako haurren heriotzak "aurrekaririk gabe" hazi direla ohartarazi du UNICEFek
Gazatarren aurkako bonbardaketak ez du etenik: gutxienez 22 palestinar hil dira bart Israelen beste eraso batzuetan.
Albiste izango dira: Tsunami alerta, Boiseko Jaialdia eta elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Israelek gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazan, Armadak iragarritako "etenaldi taktikoan"
Bitartean, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatutako bi estatuen konponbiderako nazioarteko biltzarra hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken. AEBko Gobernuaren ustez, konferentzia "ez da emankorra eta ez da egokia".
Albiste izango dira: AEB eta EBren arteko merkataritza akordioa, NBEren konferentzia eta Donostiako Aste Nagusiaren programazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.