Ekialde Hurbila
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.
Ekialde Hurbila Estatu Batuen "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Trumpek esan du Ormuzkoa istripua barik "eraistea" izan dela, eta agindu du Iranen "erasoari" erantzun egingo diola
Bi pilotuak onik erreskatatu dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, ordea, ez du gertatutakoaren zergatiei buruzko xehetasunik eman.
AEBk petrolio-ontzi bati tiro egin dio Omanen, Irani ezarritako blokeoa urratzeagatik
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Grossik (IAEA) elkarrizketarako deia egin dio Irani, tentsioak gora egin ostean
Teheranek "partzialtasun deliberatua" leporatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, gatazkari errotik ez heltzeagatik: AEBk eta Israelek Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoak.
Ormuzko blokeoak 200 milioi euroko kostu energetikoa ekarriko dio Euskadiri, Jaurlaritzaren arabera
Mikel Jauregi Industria sailburuak adierazi du industria dela "energia krisiaren ondorioak gehien jasaten ari den sektorea".
Israelek eta Iranek elkarri eraso egin diote berriro
Israelgo Armadak Irango "helburu militarrei" eraso egin die, Trumpek Netanyahuri horrelakorik ez egiteko eskatu arren. Iranek misilak jaurti ditu Israelen kontra eta sirena hotsak entzun dira berriro Tel Aviven eta Jerusalemen.
Albiste izango dira: EITB Data, aita santua sexu abusuen biktimekin bilduko da eta Iran-Israel gatazka
Israelek Beiruti eraso dio berriro, Trumpek ez egiteko exijitu zion arren, eta Iranek Israelen aurka misilak jaurtiz erantzun du
Gutxienez bi pertsona hil eta 20 zauritu dira Israelen erasoan. Erantzun gisa, Iranek misilak jaurti ditu gaur gauean Israelen aurka. Irango Armadak dio Israelek erasoei erantzuten badie "erantzun suntsitzailea" emango dutela. Trumpek iragarri du Netanyahuri deituko diola erantzun ez dezan.
Israelek eta Libanok su-etena adostu dute, Hezbollahk erasoak etetea baldintza jarrita, baina taldeak "umiliagarritzat" jo eta erasoekin jarraituko du
Apirilaren 14az geroztiko negoziazioek pixkanaka su-etena onartu eta zabaltzeko balio izan dute. Israelek, ordea, tregoa hautsi eta areagotu egin du Libanoko inbasioa, dioenez, Hezbollahk botatako jaurtigaiei erantzuteko, hura negoziazioen aurka dagoelakoan.
Israelek Beauforteko gaztelua bereganatu du eta Libano hegoaldeko erasoak areagotu ditu
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi duenez, Beauforteko gaztelua okupatzea "mugarri erabakigarria" da, baita Israelek Libanoren aurrean duen "politikaren erabateko aldaketa" ere.
Iranek bake akordiorako adostasunak onartu ditu, eta AEBri egotzi dio beti atzera botatzea
Reza Zabib Iranek Espainiako Estatuan duen enbaxadoreak negoziazioak nahasten aritzea egotzi dio Donald Trump AEBko presidenteari. Era berean, Israelek bakea oztopatzeko ahaleginetan jarduten duela salatu du, eta Ormuzko itsasartearen kontrola Irani aitortu behar zaiola.
Akordiorik gabe amaitu da Trumpek Iranekin Etxe Zurian egin duen bilera
AEBko presidenteak esan du Irango Islamiar Errepublikak uko egin behar diola arma nuklearrak garatzeari, eta berehala ireki behar duela Ormuzko itsasartea.
AEBk dio Iranekin aurreakordioa lortu duela, baina honek ukatu egin du itxita dagoela
Axios hedabideak aurreratutako informazioaren arabera, Iranek “murrizketarik gabe” ahalbidetuko luke nabigazioa Ormuzeko itsasartean. Tasnim agentzia irandarrak ukatu egin du elkar ulertze batera iritsi izana, eta testua oraindik amaitu gabe dagoela gaineratu du.
Israelek Libano bonbardatu du berriro eta gutxienez 17 hildako utzi ditu
Era berean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazako Zerrendaren % 70 kontrolatzeko agindua eman dio Israelgo Armadari.
Petrolioaren prezioa % 5 jaitsi da, 98 dolar ingururaino, AEBren eta Iranen arteko elkarrizketen traza ona dela eta
Brenta 98,1 dolarretan kotizatzen da gaur goizean, joan den ostiralean Europan burtsak ixtean kotizatzen zen 103 dolarretatik behera, % 5,2 gutxiago, zehazki. Ekialde hurbileko gerra laster bukatuko den itxaropenak bultzatuta, Asiako Burtsak igoerekin ekin diote egunari eta Burtsa europarren gerorako inbertsioek ere % 1 egin dute gora.
Gutxienez 14 pertsona hil ditu Israelek Libano hegoaldean, ebakuazio aginduen ondotik
Azken 24 orduetan 31 ontzik Ormuz zeharkatu dutela adierazi du Iranek, Guardia Iraultzailearen "koordinazioarekin"
Ameriketako Estatu Batuek ziurtatu dute 94 ontzi birbideratu dituztela Irango portuetara ezarritako blokeoa betetzeko.
Israelek eta Libanok su-etena 45 egunez luzatzea adostu dute
Israelen erasoek ez dute etenik izan azken orduotan Libano hegoaldean, eta hainbat hildako eta dozenaka zauritu izan dira. Negoziazioek su-etena finkatzea eta bake itun baten oinarriak finkatzea dute helburu. Ildo horretatik, Beirutek tropa israeldarrak erretiratzea eskatzen du, eta Israelek Hezbollah taldearen desarmea.
Europar Batasunak, Ormuz babesteko, Itsaso Gorriko misioa eta Libanon beste bat zabaltzea planteatu du
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkari Kaja Kallasen ustez, bi misio horiekin, alde batetik, itsasarteko garraioa babestuko litzateke, eta, bestetik, Libanoko Armada indartu.