Epaiketak
2025/01/14 - 08:47
Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2025/01/14 - 08:13
Sute batean bi euskal herritar hil ziren Madrilgo jatetxearen jabeak ez du deklaratu nahi
23:00ak pasatxo zirenean piztu zen sua Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxean, 2023ko apirilaren 21ean. Hildakoetako bat Getxoko lagun bat zen, eta Madrilen zegoen egun batzuk pasatzen. Beste emakume euskal herritar bat ere larri zauritu zen, eta maiatzean zendu zen, ZIUn hiru aste eman ostean.
2025/01/12 - 20:41
Asteartetik aurrera epaituko dute Mario Lopez entrenatzaile ohia adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
Fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Lopezentzat; akusazio partikularrak, berriz, 18 urtekoa. Gernikako mugimendu feministak mobilizazioa deitu du astearterako. Epaitegi aurrean egingo dute protesta, Lopez epaitzen duten bitartean.
2025/01/12 - 19:18
Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo jatetxe bateko jabeak
Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen, Madrilen zegoena egun batzuk pasatzen. Beste emakume euskaldun bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, ZIUn hiru aste eman ostean. Jatetxeko 25 urteko langile bat ere hil zen sutean.
2025/01/10 - 13:46
PSOEk lege bat proposatu du herri akusazioa mugatzeko eta irain erlijiosoen delitua kentzeko
Halaber, errekusazio-arrazoi berri bat ere jasotzen du, alderdien aldeko edo kontrako adierazpenak egin dituzten magistratuek parte hartzen duten prozesuetan parte hartu ezin izateko, eta prentsa-zatietan oinarritutako kereilarik ez onartzeko.
2025/01/10 - 13:12
PSOEk lege bat proposatu du ultra taldeen jazarpen judiziala geldiarazteko eta epaileen errekusazioa errazteko
Patxi Lopez Talde Sozialistako bozeramaileak azaldu duenez, lau frontetan jardungo dute oinarrizko eskubideak babesteko, hala nola, adierazpen askatasuna, sorkuntza eskubidea, ohore eskubidea, intimitate eskubidea eta babes judizial eraginkorrerako eskubidea.
2025/01/08 - 22:03
74 urtetik gorako zigorrak, Samuel Luizen hilketaren errudun jotako lau lagunentzat
Epaileak 10 urtetik 24 urtera bitarteko gartzela-zigorrak jarri dizkie haietako bakoitzari. Lau zigortuetako hiruren abokatuek jakinarazi dute helegitea jarriko dutela.
2024/12/30 - 22:01
Akusazio partikularrak Mario Lopezi 18 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatuko du
18 urteko kartzela-zigorraz gain, 150.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du kalte moral eta sozialagatik. Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia urtarrilaren 14an eseriko da epaile aurrean.
2024/12/20 - 21:26
Hildako bikotekidearen espermarekin intseminatzeko aukera ukatu diote emakume bati, haren baimenik ez zuelako
Espainiako ordenamendu juridikoak post mortem lagundutako ugalketa baimentzen du, bi baldintzaren mende: baimena ematea eta 12 hilabeteko epean erabiltzea.
2024/12/19 - 15:09
20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo
Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea. Halaber, gainerako 50 auzipetuak 3 eta 15 urte arteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gisèle Pelicotek epaia errespetatzen duela adierazi du.
2024/12/19 - 06:00
Pelicot auziko epaia gaur jakinaraziko dute, eta 20 urterainoko espetxealdiak ezartzea espero da
Fiskaltzak 650 urtera arteko kartzelaldia eskatu zuen, 72 urteko biktimaren aurkako bortxaketengatik eta sexu-erasoengatik. Gisele Pelicot ikur feminista bilakatu da epaiketa publikoa izatea erabakitzeagatik, "lotsa aldez alda dadin".

2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/16 - 18:36
Dominique Pelicotek gainerako akusatuak seinalatu ditu, eta epaileek ostegunean hartuko dute erabakia
51 akusatuek azken hitza hartzeko aukera izan dute, eta Avignongo Auzitegiko presidenteak amaitu du eztabaida hasteko saio laburra. Epai historikoa ostegunean ematea espero da.
2024/12/16 - 18:02
Errugabe jo dituzte ikaskide bati eskola-jazarpena egiteagatik epaitutako Zumarragako 11 adingabeak
Epailearen arabera, ez da frogatuta geratu epaitutako adingabeek jazarpena egin ziotenik ikaskideari eta, ondorioz, haren osotasun morala kaltetu zutenik. Epaia ez da behin betikoa, eta helegitea jartzeko aukera dago.
2024/12/16 - 12:43
De Aldama enpresaburua Auzitegi Gorenean da 'Koldo auzia'n deklaratzeko
Daniel Esteve Desokuparen buruarekin batera iritsi da epaitegira, eta ikertu gisa deklaratuko dute Leopoldo Puente epailearen aurrean. Asteartean, Koldo Garciaren txanda izango da.
2024/12/16 - 11:18
3 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Santi Coca hil zuen gizonari
Epaimahaiak erruduntzat jo ondoren, zuhurtziagabekeria larriaren ondoriozko giza hilketaren delitua egotzi dio magistratu presidenteak, eta, kartzela zigorraz gain, 7.200 euroko isuna ezarri dio.
2024/12/16 - 08:45
Albiste izango dira: Bi transferentziaren eskualdatzea, De Aldamaren deklarazioa Gorenean eta Pelicot auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/15 - 21:11
Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen
Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Dominique Pelicot eta beste 50 gizonentzat, lehenaren emazte ohi Gisele Pelicot somniferoekin konorterik gabe utzi eta hamar urtez bortxatzeagatik. Epaia ostegunerako prest izan liteke.
2024/12/14 - 22:07
Manifestazioa Gernikan, Mario Lopez entrenatzaile ohia sexu-erasoengatik salatu zuen emakumeari babesa emateko
Akusatuen aulkian eseriko da Lopez hilabete barru, Bilboko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Gernikako saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat, "adingabe baten aurkako sexu-eraso delitu jarraitua" egotzita.
2024/12/09 - 15:15
Epai zain gelditu da Glovo enpresaren aurkako makroepaiketa Gipuzkoan
Gizarte Segurantzak 410.587 euro eskatzen dizkio Glovo banaketa enpresari, langileak autonomo faltsuak direlakoan. Enpresak, bere aldetik, bere kontrako akusazio guztiak ukatu ditu.