Euskal Autonomia Erkidegoa
Osasun sailburuaren arabera, iraungitako txertoen kasuak "ESI batean edo bitan izan dira, Donostialdekoan tartean"
Alberto Martinezek ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, pertsona batek "bere lana egin beharko lukeen modura egin ez duela ondorioztatzen bada, horren ardura hartu beharko luke, zalantzarik gabe". Sailburu gisa, ahal den neurrian, horrelako akatsak ez direla berriro jazoko bermatu behar duela nabarmendu du, hori baita bere "ardura".
Osakidetzak iaz jarritako 168.000 txerto berrikusiko ditu, balizko gorabeheren bila
Gripeari eta COVID-19ari aurre egitekoak izan ezik (seguru dakite horiek ez zeudela iraungita), 2025ean inokulatutako guztiak aztertuko dituzte, badaezpada.
Elurrak eta izotzak zirkulazioa zaildu dute zenbait mendatetan larunbat honetan
Bernedoko mendatea itxita dago, errepidean elurra pilatu baita. Azazetan, Kurtzetan, Herreran edo Urduñako mendatean arreta handiz ibili behar da, eta Opakuan eta Izaban kateak behar dira.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
Eusko Jaurlaritzak iraungitako beste bi txerto atzeman ditu, 78 kalteturekin
Zehazki, tetrabalenteari (49 pazienteri eragin diezaiekeena) eta txerto hirukoitz birikoari (29 kasu potentzialekin) dagozkie intzidentzia berri horiek. Azkenik, 30 pertsona baino gutxiago txertatu beharko dira berriro hexabalentearen harira.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.
Abisu horia ezarri dute EAEko kostaldean, bost metrorainoko olatuak altxatu eta 100 km/h-ko haize-ufadak egingo dituelako
Abisua ostegun gauetik larunbatera arte egongo da indarrean; orduan, itsasgorarekin batera, baliteke bost metroko olatuak altxatzea.
Lan-istripu kopurua % 6,4 jaitsi da Euskadin 2025ean, baina behargin gehiago hil dira ezbeharretan
Iaz 36.011 istripu izan ziren EAEn, 2024an baino ia 2.500 gutxiago, baina 30 langile hil ziren; aurreko urtean 27 behargin hil ziren.
Chemsex praktikaren arrisku bikoitzaren aurrean "prebentzio konbinatua" gomendatu du Osasun Sailak
Drogen kontsumoa eta sexu harremanak uztartzen ditu, eta horren aurrean "prebentzioa giltzarri da", "STIak gero eta ugariagoak" direlako, gainera.
Osakidetzak martxoan irekiko du hurrengo EPEan izena emateko epea, eta 5.425 plaza izango ditu
Azterketak 2026an zehar egingo dira, eta uda baino lehen hasiko dira hautagai gehien dituzten kategorietako probak.
Susan Sarandon aktoreak jasoko du 2026ko Nazioarteko Goya saria
Bere "aparteko filmografia eta interpretazio ahaztezinek" zinemaren aurpegi nabarmenetako bat bihurtu dute, mundu osoko zinemazaleek mirestua.
Arabako laborariek traktorada-protesta egin dute Lakuan, Mercosurrekiko akordioaren aurka
UAGA eta ATACA elkarteek deituta, mobilizazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino, Lakuan, Gasteizen. Gainera, Arabako nekazaritza eremuetan eguzki-parkeak egiteko proiektuen aurka ere protesta egin dute.
Pepsico enpresak iragarri du LEEa egingo duela bere merkataritza sarean, eta horrek hiru euskal etxeri eragingo die
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko taberna, jatetxe, supermerkatu txiki eta janari-dendak zuzenean hornitzen duen sarean izango du eragina.
Zupiriak "Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko elkarlana" azpimarratu du 2025ean delitu kopuruak egonkortzeko gako gisa
Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Polizien arteko lankidetzari, epaiketa azkar gehiago egiteari eta Polizia Nazionalarekin partekatutako informazioari egotzi die 2025ean Euskadin delituen kopurua egonkortu izana.
EAEko udalekuak gainbegiratzeko hiru ikuskatzaile kontratatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko du eta oraingoz hiru kide izango ditu, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Mendiko Eskolako ikasleak ostiralean itzuliko dira eskolara, haize bortitzak teilatua bota ostean
Denboralearen ondorioz, Mendiko Eskolako (Amurrio) eraikin nagusiko teilatuaren zati bat erori zen. Zorionez, ez zen zauriturik izan. Horrenbestez, eskolak datorren ostiralean hasiko dira normaltasunez.
260 pertsonak dute Kawasaki gaixotasuna EAEn, gehienak 5 urtetik beherakoak
Gaitzak odol-hodi txiki eta ertainak hantzea eragiten du, eta haurtzaroan garatzen da nagusiki. Ez da oso ohikoa, baina larria izan daiteke; izan ere, garaiz diagnostikatzen eta tratatzen ez bada, bihotzeko ondorioak eragin ditzake.
Podemos Euskadik "hautagaitza zabalak eraikitzearen" alde egin du, "euskal ezker indartsua" lortzeko
"Autogobernua birdefinitzeko garaia" dela adierazi du alderdi moreak, erabakitzeko eskubidearen alde dagoela, "baina benetan premiazkoa, dauzkagun tresnak erabiltzea" dela, "gure hizkuntza bezain baliotsua den zerbait barne, euskara, gizartea batzeko, eta ez zatitzeko", adierazi dute.