Eusko Jaurlaritza
Lehendakariak migrazioaren, euskararen eta autogobernuaren aldeko konpromiso partekatua eskatu du urte amaierako mezuan
Lehendakariak itxaropenaren aldeko deia egin du egungo nazioarteko testuinguru politiko "kezkagarriaren" aurrean, eta ohartarazi du "pazientzia agortzen" ari dela autogobernuaren inguruko konpromisoak ez direlako betetzen ari.
Imanol Pradales lehendakariaren urte amaierako mezua
Lehendakariak ohartarazi du testuinguru "kezkagarria" dela nazioartean eta politikan, eta itxaropenerako deia egin du. Gainera, autogobernuan aurrerapen eraginkorrak eskatu ditu, Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioak bete ez direlako.
Hauxe esaten zuen Agirre lehendakariak 50eko hamarkadaren amaierako migrazio-fenomenoari buruz
Imanol Pradales lehendakariak bere aurrekoaren 1957ko diskurtsoari egin dio erreferentzia gaurko agerraldian.
"Itxaropena", Garaikoetxea lehendakariak telebistan eman zuen Gabonetako lehen mezuan gehien errepikatu zuen hitza
1982ko abenduaren 31n, ETBk Carlos Garaikotxea lehendakariaren mezu batekin hasi zituen emisioak. Mezu horretan lehendakariak itxaropen mezu bat bidali nahi izan zion indarkeriaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz une zailak bizi zituen euskal gizarteari.
Pradales migratzaileei: "Euskadin hanka bat jarri duzue. Bestea ere jartzera animatzen zaituztet"
"Euskadi, gure etxearen oinarriak errespetatzen eta sendotzen laguntzen duzuen guztiena da, edonondik zatoztela ere", azpimarratu du lehendakariak urte amaierako mezuan. Osorik ikusi ahal izango da orain.eus webgunean 14:00etatik aurrera.
Elgoibarko eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua publikoa izango da urtarrilaren 7tik aurrera
Gipuzkoako anbulantzietako langileek, orduan, aukera izango dute Osasun Sistema Publikoan subrogatuak izateko ordura arteko baldintza berberetan "dagozkien plazak EPE bidez egonkortu bitartean"; enpresan jarraitzeko aukera ere izango daute, baina beste lantoki batean.
Albiste izango dira: Ayesaren erosketa gauzatzeko azken orduak, lehendakariaren urte amaierako mezua eta urtezahar eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gripe-kasuak % 41,5 jaitsi dira Euskadin azken astean, eta intzidentzia 667,88 kasukoa da 100.000 biztanleko
Gripearen bilakaeraren ondorioz, Osakidetzak ondorioztatu du kanpainaren gailurra igaro dela, baina birusaren bilakaerari "arreta handia" jarri behar zaiola azpimarratu du, batez ere urte amaierako jaiegunekin lotutako interakzio sozialak areagotu direlako.
Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Eremu tentsionatu izendatzeak etxebizitza eskuratzen laguntzeko hainbat neurri zabaltzeko aukera ematen du. Azpimarragarriena da alokairuak Etxebizitza Ministerioak eremu bakoitzera egokitutako erreferentzia-indize baten arabera ezarritako prezio-tartearen arabera mugatzeko aukera. Hala ere, izendapena ez da ofizialki indarrean sartuko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
Ayesa erosteko akordioa gaur eta bihar artean ixtea espero du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak baieztatu duenez, Vital operazioan parte hartzeko aukera aztertzen ari da, baina oraindik ez du erabakirik hartu. "Ordu erabakigarriak" direla azpimarratu du.
Ubarretxenaren esanetan, Espainiako Gobernuan "azken orduko beldurrak" piztu dira eskumenen tranferentziak direla eta
Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, Estatuari zenbait eskumen askatzeak kezkak eragin dizkio, eta orain arte mahai gainean ez zeuden oztopoak agertu dira. Pedro Sanchezi hitza betetzeko eskatu dio eta 16an eskumenen transferentzia egikaritzen ez bada, abisu eman du, Jaurlaritzak ez duela ezer sinatuko.
Osakidetzako Segurtasun arduraduna kargutik kendu eta titulazioa faltsutzeagatik salatu dute
2023tik egon da karguan ustezko iruzurgilea. Unibertsitateko titulu faltsu bat aurkeztu zuen lanpostua lortzeko, orain aitortu duen bezala. Ertzaina da akusatua.
Osasun Ituneko neurrien ia erdia 2026an ezarriko direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak
Alberto Martinez buru duen Sailak nabarmendu du, datorren urtea gako izango dela Itunean adostutako neurriak garatzeko.
Martinez sailburuaren esanetan, gripea erritmo "onean" doa beheraka Euskadin, nahiz eta Gabonetako jaien ostean gorakada "puntuala" egon daitekeen
Osasun sailburuak baieztatu du kasua kopurua hirugarren astez jarraian ari dela jaisten, eta hala jarraituko duela espero du, baina ohartarazi du oraindik "data arriskutsuak" direla. Martinez pozik agertu da, halaber, herritarrek eta osasun-profesionalek txertaketari emandako "ezohiko erantzunagatik".
Gaurko aurreikusita zegoen Aldebiko Batzordearen bilera atzeratu dute, eskumenak transferitzeko berme nahikorik ez zegoelako
Batzarra ostiralean utzi zuten bertan behera, uztailean hitzartutako "gutxieneko baldintza tekniko, ekonomiko eta juridikoak" betetzen ez zirela ikusita. Urtarrilaren 16rako egin dute berriro hitzordua bi aldeek.
Eusko Jaurlaritzak EAEko behi guztiak dermatosi nodularraren aurka txertatzeko eskatuko du
Albaitaritzako Alerta Sanitarioaren Sarearen bilera dute astelehenean erkidegoek, eta bertan egingo du eskaera Jaurlaritzak. Argudiatuko duenez, azken kasuak EAEtik gertu dauden Frantziako lau eskualdetan atzeman dituzte.
Honakoak izan dira aurten politika arloko albiste nagusiak
Aldaketaren aldarriaren bidetik, berezko nortasuna erakusten saiatu da aurten Imanol Pradales lehendakaria. Espainian, ordea, gatazka politikoak goia jo du legegintzaldiaren erdian, Pedro Sanchezen agintea kolokan jartzeraino.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du erantzukizunez jokatu duela transferitu gabe dauden eskumenen aurrean
"Pentsatzen dugu hobe dela transferentzia horiek erabaki genuen bezala eta nahi dugun moduan gauzatu arte itxarotea", esan du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.
Transferentzien asteleheneko bilera urtarrilaren 16ra atzeratu dute, ez daudelako “beharrezko baldintzak” bermeekin egiteko
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin behar zuten bilera egiteko beharrezko baldintzak ez daudenez, bi aldeek atzeratzea adostu dute. Autogobernu Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, finantzaketa-sistemari buruzko gaiak konpontzeke daude oraindik.
Honela ordainduko dizkie Jaurlaritzak langile publikoei 2025eko atzerapenak
90.000 langile publiko inguruk jasoko dute igoera, eta 150 milioi euroko aurrekontu-inpaktua izango du.