Eusko Jaurlaritza
B1 maila lau urtean eta 120 euroren truke lortzeko Euskara Bonua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak laburbildu duenez, doakotasun politika horren jauzia "hirukoitza" da; izan ere, "burokrazia murrizten du" izapide bakar batera; ikaskuntzaren kostu osoa "nabarmen murrizten du", "% 95eraino"; eta, azkenik, "lau urteko aukera" edukitzea "pizgarria" da, ikasleek B1 maila lortu arte jarrai dezaten.
Eusko Jaurlaritzak eta Osasun ministroak elkarri eskatu diote medikuen gatazkan pausoak emateko
Maria Ubarretxenak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, uste du Osasun ministroarentzat "lehentasuna" izan beharko litzatekeela greba amaitzea. Monica Garciaren ustez, ordea, Eusko Jaurlaritzak neurri batzuk har ditzake eta hartu behar lituzke, eta galdetu du ea "eskumenak inbaditu" behar dituen.
Mugikortasun iraunkorrari eta elikagaien industriari lotutako LHko bi titulu berri onartu ditu Eusko Jaurlaritzak
Onartutako curriculumak honako hauek dira: Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako Goi-mailako Teknikaria eta Oliba-oliogintzako eta Ardogintzako Teknikaria.
EAEk diskoteketako atezainen gaineko kontrola gogortu du, araudian "hobetu daitezkeen alderdiak" zuzentzeko
Erregelamendua erreformatuta, errazagoa izango da gaikuntzak baliogabetzea eta arau-hausteengatik jarduerak berehala etetea.
"Izan nahi duguna" kantarekin, Euskal Euskola Publikoaren aurtengo jaian parte hartzera deitu dute
Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur, EITBren Bilboko egoitzan egindako aurkezpenean. Izan nahi duguna goiburua duen abestia Mikel Inuntziagak sortu du, eta Onintza Enbeitak jarri dio letra. Erritmoa, umorea eta freskotasuna uztartu dituzte. Bideoklipean, hainbat aurpegi ezagun agertzen dira, besteak beste, Jone Laspiur, Itziar Ituño, Roberto Moso eta Porrotx. Santurtzin egingo da aurtengo ospakizuna, ekainaren 7an.
23 urtetik gorakoek maiatzaren 12tik aurrera eskatu ahal izango dute Emantzipa dirulaguntza
Hala, zabaldu egingo du adin tartea. Orain arte 25 urtetik gorakoek eska zezaketen, baina, aurrerantzean, 23 eta 29 urte arteko gazteek izango dute aukera laguntza hori eskatzeko.
EH Bilduk "zuhur, baina baikor" hartu du Lemoizerako Jaurlaritzak iragarri duen akuikultura-proiektua
Proiektuari buruzko informazio osoa izan arte iritzia emango ez badu ere, EH Bilduk "egoki" jo du Eusko Jaurlaritzak Lemoizerako egindako iragarpena. "EH Bilduren aldarrikapen historikoa izan da, ingurua modu integralean ulertzea. Beharrezkoa eta egokia da ingurune horretara beste jarduera batzuk erakartzea", esan du Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak.
Lemoizko akuikultura proiektua atzera botatzea eskatu du Greepeacek, itsasoari "kalte" egingo diolakoan
Talde ekologistaren arabera, mihi-arrainaren kasua "bereziki kezkagarria da", ez bakarrik itsas uren kalitatean izan dezakeen eraginagatik, baizik eta espezie arrainjalea izanda, beste arrain espezieentzat arriskutsua izan daitekeelako.
39 milioiko eskaintza egin du Cristian Layk Papresa erosteko
Enpresaren bi industria-jarduerei eustsiko lieke CLk, paperarena eta enbalajearena, eta plantillaren bi heren mantenduko lituzke. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du operazioa eta parte hartzeko borondatea du. Papresa hartzekodunen konkurtsoan dago, eta zabalik da hura erosteko eskaintzak aurkezteko epea.
Segregazioaren aurkako mahaiak 9 proiektu xedatuko ditu ikasle zaurgarrientzat datorren ikasturtera begira
Datorren ikasturteari begira, Eskola Bikaina Denontzat elkarteak hainbat ekimen aztertu ditu ("eskola-motxila", berbarako), ikastetxe itunduetan kalteberatasun-egoeran dauden ikasleei oinarrizko zerbitzuak (jantokia, garraioa eta materiala) eskaintzen zaizkiela bermatzeko.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua datorren astean hasiko dira Gizarte Segurantzaren eskumenaz negoziatzen
Lehendakariak adierazi duenez, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak "bilera hitzorduak ditu ministerioekin".
Imanol Pradalesek demokraziaren eta bakearen erreferente globala izateko eskatu dio Europari, Gernikako bonbardaketaren urteurrenean
Lehendakariak “historiak erakusten duela dena berriz gerta daitekeela” eta mundu “neoinperial” baten arriskuaz ohartarazi du, gaur egungo nazioarteko testuinguruan.
Medikuen Greba Batzordeak “gezurretan” aritzea eta negoziazioen “kontakizuna manipulatzea” egotzi dio Osasun Ministerioari
Ministerioak bertan behera utzi zuen ostegunean Greba Batzordearekin eta autonomia-erkidegoekin Esparru Estatutuaren gatazkari heltzeko egitekoak ziren bilera, aldeetako batek bere zatia “ez zuela bete” iritzita. Sindikatuek adierazi dute erkidegoetan mahai espezifikoak sortzeko Ministerioak egindako proposamena juridikoki "biderezina" dela Estatuko-arauak aldatu gabe eta horregatik egin diotela uko bide horri.
133 ikastaro eta 29 tailer eskainiko ditu EHUk Udako Ikastaroen 45. edizioan
Zaintza izango da aurtengo gai nagusia, eta, bereziki, zaintzatik eraikitako etorkizun inklusibo eta berritzailea. Matrikulazio epea zabalik da, eta ikastaro bakoitza hasi arte egongo da izena emateko aukera.
Erregai berriztagarrien hub bat bultzatuko du Euskadik: 250 milioi euro eta 1.200 lanpostu hiru urtean
Industria Planaren proiektu eraldatzaileetako bat da, eta Petronorrek gidatuko du. Guztira, 51 enpresa bilduko ditu, horietatik 23 enpresa txiki eta ertainak.
ELA, UGT, LAB eta ESK sindikatuek Tubos Reunidosen erregulazioko espedientearen aurkako helegiteak jarri dituzte
Sindikatu bakoitzak bere aldetik jarri du helegitea EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. 242 kaleratze aurreikusten dituen enplegu erregulazioko espedientea bertan behera gera dadila eskatu dute, neurriz kanpokoa eta ondo arrazoitu gabe dela esanez. Gaur berriro atera dira kalera langileak, Bilbon.
Iparragirrek eta Azpiazuk eragindako mina aitortzen duten gutunak egin ditu publiko Auzitegi Nazionalak, auto banatan
Biktimei zuzendutako hiru gutun dira publiko egin direnak, Iparragirreren bat eta Aspiazuren bi. Eragindako mina aitortzen dute ETAko buruzagi izandakoek.
Torres beldur da Tubos Reunidosen edo Tubacexen bezala ez ote duen Irango gerrak beste batzuengan ere eragingo
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, Iranen gatazkak bere horretan jarraitzen badu, eragina izango du "ziurrenik" euskal industrian; Tubos Reunidosko EEEa eta Tubacexen etor litekeen aldi baterako erregulazioko espedientea, kasu. Izan ere, Torresen hitzetan, "euskal industria sektorea oso lotuta dago nazioarteko merkataritza horrekin eta egoera energetikoarekin".
Marisol Iparragirreri erdi-askatasuneko erregimena ukatu dio epaileak
100.2 artikulua aplikatuta, joan den martxotik, lo egitera joaten zen espetxera, aste barruan eta asteburuetan. Erabaki horren ondorioz, espetxean gelditu beharko du. Iparragirreren abokatuak EITBri aurreratu dio helegitea aurkeztuko dutela.
Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.