Eusko Jaurlaritza
Estebanek ohartarazi du EAJ ez dela "besoak gurutzatuta" egongo transferentziak itxi ezean
"Baikorrak izaten saiatuko gara, baina besoak gurutzatuta ez gara geratuko", adierazi du Estebanek. Gainera, azpimarratu du ostiralean eskualdaketak itxi ezean, EAJk Espainiako Gobernuarekiko duen jarrera "ez da berdina izango". "Espainiako Gobernua berehala ohartuko da", esan du jeltzaleen buruak.
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Lapurdira igaro nahi duten 7,5 tona baino gehiagoko kamioiei ezarritako debekua
Biriatuko muga zabal dute ibilgailu guztientzat, Ipar Euskal Herriko laborariek A-63 autobidea blokeatzeari utzi ostean.
Sumarrek uste du aste honetan eskumenen inguruan akordiorik ez egotea ez dela "hain kezkagarria"
Lander Martinez Kongresuko Sumarren diputatuak bi gobernuen artean egindako "lan guztia" baloratu du, eta EAJk hori aitortzea espero du. "Ez dut uste egoerak koalizio-gobernu aurrerakoi bat arriskuan jartzeko adinako larritasunik duenik, ondoren zer etorriko den jakinda", adierazi du.
Andueza, eskumenei buruz: "Oso baikorra naiz; Bitariko Batzordearen hurrengo bileran eskumen horiek sinatzea espero dut"
Iñaki Guridi kazetariarekin Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia "oso lasai" agertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bost eskumenen transferentziaren polemikaren harira, eta ziurtatu du ez duela zalantzarik, "gauzak ondo aterako dira". "Gauzak nahiko aurreratuta daude", adierazi du, eta adostutako bost eskumenak hurrengo egunetan transferituko direla iragarri du.
Eusko Jaurlaritzak "larritzat" jo du Espainiako Gobernuarekin adostutako bost eskumenak gauzatzeko "bermerik ez" izatea
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak EITBri egindako adierazpenetan azaldu duenez, "borondate politikoaren kontua" da akordioa ixtea. Halakorik ez balego, "beste irakurketa bat egin beharko genuke, eta egoera ezberdinean geundeke, politikoki eta instituzionalki".
Eusko Jaurlaritzak uste du Mercosurrekiko akordioa "aukera argia" dela euskal industriarentzat
Muga-zergak pixkanaka kentzeak euskal enpresei kostuak "nabarmen" murriztea ekarriko diela azpimarratu du.
Gasteizen kalean bizi diren Maliko asilo eskatzaileak Jaurlaritzak kudeatzen dituen zentroetara eraman dituzte
Gasteizko kaleetan bizi diren Maliko 30 bat errefuxiatu Eusko Jaurlaritzako hainbat zentrotara eraman dituzte aldi baterako. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio, bere "betebeharrak" betetzeko eta Maliko asilo eskatzaileen egoera administratiboa bideratzeko.
Euskadik eta Galesek bultzada eman diete proiektu ekonomiko, sozial, linguistiko eta kulturalei
Imanol Pradalesek Eluned Morgan Galesko ministro nagusia hartu du Ajuria Enea Jauregian, eta bi eskualdeek 2018an sinatu zuten lankidetza-memoranduma berritu dute, biek sinatuta, lankidetzarako aukera berriak aztertzeko asmoz.
Ubarretxena: "Amorrua ematen dit transferentzien bileretan konformatzeko esateak"
Autogobernu sailburua "Egun On" saioan izan da eta transferentzien inguruan Espainiako Gobernuak izandako jarrera kritikatu du, bileretan "honezkero asko" daukagula entzun behar izan baitute eta horrek haserrea eragiten diela azpimarratu du. Euskarari dagokionez, "euskara zalantzan jartzeak" larritzen dituela nabarmendu du.
Gaur hasiko dira Nafarroako eta Gipuzkoako abelburuak dermatosi nodularraren aurka txertatzen
Espainiako gobernuaren aginduz, Frantziako Estatutik gertuen dauden ganadutegietako animaliak izango dira txertoa jasoko duten lehenak. Arabako eta Bizkaiko ganadutegiak txertaketa planetik kanpo geratu dira.
Abian dira Eusko Jaurlaritzaren hileko 220 eurorainoko laguntzak adingabeak dituzten familia zaurgarrientzat
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Lehendakariak Galesekin eta Fukushimarekin aliantza estrategikoen sarea indartuz hasiko du 2026a
Imanol Pradalesek Galesekin eta Fukushimarekin dituen Elkar Ulertzeko Memorandumak berrituko ditu datozen egunotan Ajuria Enean, nazioarteko diplomaziak markatutako aste batean.
Euskadiko eta Nafarroako gobernuek nazioarteko legeria errespetatzeko eskatu dute
Imanol Pradales lehendakariak esan du "gertutik, etengabe eta kezkaz" jarraitzen ari direla Venezuelako egoera, "historikoki errotutako euskal komunitate ugaria baitago bertan". Chivitek, bestalde, gogor gaitzetsi du AEBren erasoa, iritzita nazioarteko eskubidea eta Venezuelaren subiranotasuna urratzen dituela.
225 eskaera baino gehiago jaso dituzte lehen egunean, guraso bakarreko familien ziurtagiri ofiziala lortzeko
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
Pregabalinarekiko mendekotasuna egonkortu egin da Erdu programak artatzen dituen gazte kalteberen artean
Gizarte-ahultasun handiko egoeran dauden adikzioak dituzten pertsonei arreta emateko programaren profil nagusia 18 eta 35 urte bitarteko gizonena da, asko etxerik gabekoak eta osasun mentaleko arazoak dituztenak.
Indarrean sartu da guraso bakarreko familien ziurtagiri digitala EAEn
Ziurtagiri horri esker, guraso bakarreko familiek euskal erakundeen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk jaso ahal izango dute akreditazio hori, horietatik % 80k emakumeek.
Ertzaintzak operazio batean konfiskatutako materiala eman dio Gambiako GKE bati
Egoera onean eta inork erreklamatu ez dituen arropak, oinetakoak eta txorrotak dira. 2020an egindako polizia-operazioan, sei pertsona atxilotu zituzten, Arabatik igarotzen ziren kamioien atoietan lapurtzea egotzita.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosteko operazioa itxi du, 480 milioi euroren truke
Operazioaren ondorioz, Ibermatica zenaren erabaki zentroa Euskadira itzuliko da. Transakzioa datozen hilabeteetan itxiko dute, agintari eskudunen onespena lortu ondoren.