Feminismoa
2025/04/14 - 13:44
Emakundek berdintasunerako online ikastaroen bigarren edizioa jarri du abian
Bigarren edizio honek berdintasunaren, ziberfeminismoaren, berdintasunean heztearen eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko 10 gairi buruzko 35 ikastaro dakartza. Ikastaroak doakoak dira eta Emakunderen webgunean eman daiteke izena.
2025/04/08 - 20:44
Emakume ijito eta musulmanen elkarte banak Emakunde saria jaso dute, lehendakariaren eskutik
Bi elkarteen ordezkariek nabarmendu dute emakume ijitoen eta musulmanen kolektiboak "ikusgarri izateko, ahalduntzeko eta duintzeko" lan egiten dutela.
2025/04/08 - 20:42
Teresa del Valle ikertzaile eta antropologia feministaren bultzatzailea hil da
Antropologiaren hainbat arlotan ikerketa lan ugari egin zituen, beti ere feminismoaren ikuspuntutik. Besteak beste, Berdintasunerako Emakunde Saria eta Eusko Ikaskuntza saria jaso zituen.
2025/03/29 - 14:28
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
64 urteko gizona emakumearekin harremanetan jarri zen, bere etxebizitzan garbiketa-lanak egiteko lana eskaintzeko. Etxea ikustera joan zirenean, emakumea ondoezik eta burua nahasirik sentitzen hasi zen, eta orduan egin zion eraso gizonak, biktimak behin eta berriz ezetz esan bazion ere.
2025/03/28 - 23:07
Joaquim Bosch magistratuak ez du uste Alves absolbitzeko epaiak genero-ikuspegia falta duenik
Boschen arabera, epaileek erdigunean jarri dute futbolari ohiaren errugabetasun-presuntzioa, eta akusazioak froga nahikorik ez duela aurkeztu uste dute.
2025/03/28 - 21:00
Alvesen absoluzioaren gaineko erreakzioak: "atzerapausoa", "justizia patriarkala" edo "kezkagarria"
Dani Alves absolbitzeko epaiak berehalako erreakzioak eragin ditu politika eta justizia munduan.
2025/03/28 - 18:13
Testigantza "ez fidagarria" eta froga falta: Auzitegi Nagusiak Alves absolbitzeko erabilitako argudioak
Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du futbolari ohia, salatzailearen eta haren lagunen sinesgarritasuna zalantzan jarri eta bere argudioak segurtasun-kamerek grabatutako bideoan, hatz-marketan eta DNAn oinarrituta.
2025/03/08 - 20:41
Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan
Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
2025/03/08 - 20:12
Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon, ''Faxismoaren kontra, ausardia feminista'' leloa bidelagun zutela
Jesusen Bihotza plazatik atera da protesta, euripean, eta Kale Nagusitik egindako ibilbidean zehar batu zaizkio Errekalde, Santutxu, Zurbaranbarri eta Deustu auzoetako emakumeak.
2025/03/08 - 18:03
Aldarri feministak mundu erdia mobilizatu du
Milioika emakume kalera atera dira mundu osoan martxoaren 8ko aldarrikapenetan bat egiteko, askatasuna, berdintasuna eta beren bizitza eta gorputzei buruzko erabakitzeko ahalmena eskatuz.
2025/03/08 - 15:48
Ehunka pertsonak Bilboko kaleak hartu dituzte ''Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara!'' lelopean
Bilbon, arratsaldean izango da manifestazio jendetsuena, baina goizean ere ehunka pertsonak egin dute bat Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deitutako elkarretaratzearekin.
2025/03/08 - 15:01
Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan
Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan izan dira manifestazioak gaur, eta aurten ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.
2025/03/08 - 14:58
Adin eta esparru ezberdinetako emakumeak: horien oztopoak eta bizipenak
Lau emakume elkartu ditugu. Nolako haurtzaroa izan zuten, gaur egun nola bizi diren eta oraindik ere zenbat oztopo dituzten kontatu digute.
2025/03/08 - 13:31
''Benetako berdintasun unibertsala'' aldarrikatu dute Nafarroako erakundeek
Nafarroako Gobernuko eta erakunde nagusietako ordezkariek, tartean Maria Chivite presidenteak eta Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, elkarretaratzea egin dute Iruñean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
2025/03/08 - 12:58
Irungo pospologileak lan-baldintzak hobetzeko borrokan aitzindari izan ziren
Irungo pospolo lantegian 600 bat emakumek lan egiten zuten gerra zibilaren aurretik. Lan-baldintzen alde Europan hasi zituzten borrokak ekarri zituzten Euskal Herrira, eta, besteak beste, Pospologileen Sindikatu Feminista sortu zuten.
2025/03/08 - 06:00
Martxoaren 8ko manifestazioen ordutegiak
Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunerako Euskal Herriko hiriburu guztietan.
2025/03/08 - 06:00
Ziberfeminismoa, gizartea eraldatzeko lanabes
Bortxa matxistaren biktimei ahotsa eman dieten profilak ugaritu dira sare sozialetan. Esti Linares irakasle eta adituak gogorarazi digunez, sareko aktibismoa ez da berria, eta bertatik eratorritakoak dira hainbat garaipen sozial. AAren eta eremu digitalean zaintzaren erronkez ere aritu zaigu.
2025/03/07 - 20:13
Foruzaingoa hiru mutiko ikertzen ari da Tuteran, neskato bati ukituak egiteagatik
Horrez gain, aste honetan bertan, sei gizon atxilotu edo inputatu dituzte Foru Erkidegoan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita.

2025/03/07 - 08:49
Albiste izango dira: Martxoaren 8aren bezpera, 150 urte Maurice Ravel jaio zenetik eta datuen lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/03 - 18:08
Maialen Irurita da Ziripoti bizia eman dion lehen emakumea
Lantzeko bizilagun gazte honek urteak zeramatzan Ziripoti bizia emateko asmoz, baina aurten arte ez da ausartu. Zoruaren kontrako kolpeen ondorioz lepoan agujetak dituen arren, Maialen "hunkituta" agertu da.