Frantzia
2025/01/24 - 19:11
Frantziako hainbat hirigunetan sartzeko beharrezkoa da dagoeneko eranskailu ekologikoa
Urte hasieratik Crit’Air ziurtagiria eraman behar dute Frantzian nahiz atzerrian matrikulatutako ibilgailuek hirigune handietako Emisio Baxuko Eremuetan sartzeko. Zirkulazio-baimenaren arabera, koloretan sailkatuta daude bereizgarriak. Iparraldean apirilean sartuko da indarrean.
2025/01/23 - 22:13
Parisko Louvreko zuzendaritzak museoaren saturazioaz eta zaharkitzeaz ohartarazi du
Frantziako museorik bisitatuena 4 milioi bisitari jasotzeko eraiki zen eta, 2024 urtean, esaterako, 8,7 milioi pertsonak bisitatu zuten. Laurence des Cars zuzendariak uste du eraikina bere arrakastaren biktima dela eta "estrulturalki gaindituta" dagoela.
2025/01/16 - 21:16
Bayrouren Gobernuak ezkerraren zentsura-mozioa gainditu du, sozialistek babestu ez dutelako
Nolanahi ere, "edozein unetan" beste zentsura-mozio bat babestu dezakeela ohartarazi dio PSk Bayrouri. Ezkerreko hiru alderdik aurkeztutako mozioak aldeko 131 boto lortu ditu, Gobernua kentzeko beharrezkoak diren 288 botoetatik urrun.
2025/01/14 - 21:30
Pentsioen erreforma berraztertzea onartu du Frantziako Gobernuak
Hiru hilabeteko epea eman du akordio batera iristeko; halakorik lortu ezean, erreforma bere horretan mantenduko dute.
2025/01/10 - 14:40
Musk, Europako ultraeskuinaren babesle (Trumpi berari itzala eginez)
Milioidunak, Trumpen gobernuan aparteko kargua izango duenak, Alemaniarako Alternatiba (AfD) ultraeskuindarrari babesa agertu dio asteon, eta Keir Starmer lehen ministro britaniarra nola kargugabetu aztertzen ari omen da. Bruselak ez die oraindik esku-sartzeoi erantzunik eman.
2025/01/09 - 14:21
Bayrouren gobernuak ezker moderatuaren babesa lortu nahi du aurrekontuetarako, pentsioetan aldaketak eskainita
Aurrekontuak negoziatzeko asmoz, Finantza eta Ogasun ministroak sozialistekin, ekologistekin eta komunistekin batzartu dira. Hala ere, ezkerreko Fronte Popular Berriaren baitan ordezkaritza handiena duen Frantzia Intsumisoa alderdiak uko egin dio bileretan parte hartzeari.
2025/01/08 - 10:03
Milaka pertsona Pariseko kaleetara atera dira, Jean-Marie Le Penen heriotza ospatzeko
Milaka lagunek, gehienak ezkerreko mugimenduetako jarraitzaileak, Jean-Marie Le Pen ultraeskuindar frantziarraren heriotza ospatu dute astearte honetan Parisen.
2025/01/07 - 14:23
Jean-Marie Le Pen hil da, Frantziako Fronte Nazionalaren sortzailea, 96 urterekin
Eliseoak adierazi du dierazi du "eskuin muturraren figura historikoa" izan zela, "gure herrialdeko bizitza publikoan hirurogeita hamar urte inguru eman zituena eta orain Historiaren epaiketaren mende dagoena".
2025/01/07 - 14:06
Omenaldi hunkigarria Charlie Hebdoko biktimei, atentatuaren hamargarren urteurrenean
Duela hamar urte Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurka egindako atentatu jihadistaren 12 biktimen omenaldia egin da Frantzian. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan zen, Mahoma profetaren karikaturak argitaratzeagatik.
2025/01/07 - 11:46
Musk demokraziarentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Europako buruzagiek
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "nazioarteko olatu atzerakoia babestea" eta beste herrialde batzuetako hauteskundeetan, Alemanian kasu, esku hartzea leporatu dio Muski. Keir Starmer lehen ministro laboristak "gezurra esateaz eta desinformazioa zabaltzeaz" erantzule egin du.
2025/01/07 - 09:43
"10 urteren ostean, Charlie Hebdok bizirik jarraitzen du", adierazi du aldizkariak ale berezian
10 urte dira aldizkari satirikoaren aurka atentatua egin zutenetik. 12 langile hil zituzten eta Frantzia astindu zuen erasoak.
2025/01/06 - 11:10
Hasi da 'Charlie Hebdo'ren antzinako egoitzaren aurkako bigarren atentatuaren epaiketa
Erasoa 2020ko irailaren 25ean gertatu zen, hain justu bost urte aurretik 'Charlie Hebdo' aldizkariaren kontrako atentatu terroristaren inguruko epaiketa hasi eta egun gutxira. Bigarren eraso horretan bi pertsona larri zauritu ziren.
2025/01/03 - 14:12
François Bayrou Frantziako lehen ministroak bere lehen Ministro Kontseilua egin du
François Bayrou Frantziako lehen ministroak bere lehen Ministro Kontseilua egin du. Beste alderdien babesa bilatzea izango du erronka, balizko zentsura-mozio batean baztertua ez izateko, Ganberan ez baitu gehiengorik.
2025/01/01 - 10:30
Horrela egin diote ongietorria 2025ari munduko hainbat herrialdetan
Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Grezia, AEB, Siria, Arabiar Emirerri Batuak, Ipar Korea edo Brasil. Planetako hainbat herrialdetan 2024ari agur esan eta 2025ean nola sartu diren ikusteko ibilaldia egin dugu. Hemen irudirik onenak.
2024/12/30 - 12:27
Dominique Pelicotek ez du bere epaia errekurrituko, baina apelazio epaiketa bat egongo da
Dozenaka gizonek Gisele Pelicot emazteaz abusatu zuten, eta auzitegiak 3 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie. 15 akusatuk baino gehiagok errekurritu dute zigorra.
2024/12/24 - 19:53
240 eskiatzaile erreskatatu behar izan dituzte Frantzian, teleaulki bat matxuratu ostean
Gertakaria Superdevoluy eski-estazioan jazo da, Alpeetako departamenduan. Ez da zauriturik izan. Agintariek uste dute erreskateak hainbat ordu iraungo duela, batzuk helikopteroz erreskatatu behar izan baitituzte.
2024/12/23 - 20:42
Bayrouk eskuineko eta macronismoko politikariak dituen Gobernua izendatu du, tartean Manuel Valls
Elisabeth Borne lehen ministro macronista ohia eta Gerarld Darmanin Barne Ministerioko ministro ohia Gobernura itzuliko dira. Ekonomia Ministerioa Eric Lombard enpresaburuaren ardura izango da.
2024/12/20 - 21:40
16 urte arteko kartzela-zigorrak Samuel Paty irakasle frantsesari burua mozteagatik egindako epaiketan
Hilketaren egilea, 18 urteko Abdoullakh Anzorov, atxilotu zutenean hil zuen poliziak.
2024/12/19 - 15:09
20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo
Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea. Halaber, gainerako 50 auzipetuak 3 eta 15 urte arteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gisèle Pelicotek epaia errespetatzen duela adierazi du.
2024/12/19 - 14:51
Gisèle Pelicotek epaia "errespetatzen" duela adierazi du: "Ez naiz damutzen aurpegia eman izanaz"
Senar ohiari 20 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, eta kargu guztiengatik errudun jo. Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea.