Gazteak
2025/04/12 - 22:54
Ehunka manifestarik 'Zaragozako 6ak' berehala aske uzteko eskatu dute
Datorren apirilaren 16an urtebete egingo dute Zuerako kartzelan 2017an eskuin muturraren gorroto diskurtsoen aurkako manifestazio batean izandako istiluengatik atxilotutako sei gazteetatik lauk. Atxiloketa ausazkoa izan zela eta epaiketa bermerik gabe egin zela salatu dute.
2025/04/11 - 15:08
Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian
Adingabeetan espezialitatutako unitatea urtarrilaren 29tik dabil lanean. Zupiriak jakinarazi du 2023ko urtarrila eta 2024ko abendua bitartean 195 adingabe atxilotu zituela Ertzaintzak.
2025/04/07 - 23:23
EHUren unibertsitate-festa mitikoa Leioako campusera itzuliko da
Garai batean oso ezaguna zen Medikuntza Fakultateko festa. Urte askoan horrelakorik ospatu gabe egon ondoren, komunikazio taldeak jakinarazi du bueltan izango dela. Maiatzaren 9an unibertsitate-jaia izango da Leioan, kontzertu, lehiaketa eta abarrekin.
2025/04/05 - 16:20
Milaka lagun bildu dira Donostian etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea "ez da higiezinen negozioaren finantziazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik" eta "higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik".
2025/04/05 - 13:48
Errekaldeko gaztetxea husteko istiluetan gazte bat nola zauritu zen argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak
Gaztetxearen sustatzaileek ohar baten bidez adierazi dutenez, ertzain batek foam-balaz tiro eginda zauritu zuen. Gizon gaztea Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, eta larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten.
2025/04/04 - 22:06
Ehunka gazte atera dira Errekalden Etxarri II gaztetxea hustu izana salatzeko manifestazioan
Ertzaintzak ostiral honetan Errekaldeko gaztetxea itxi ondoren gaztetxeko kideek adierazi dutenez, lanean eta borrokan jarraituko dute "Errekaldeko gazteentzako eta gazteria langilearen interesei eta beharrei eratzungo dien espazioa" lortzeko.
2025/04/04 - 10:04
Protestak eta istiluak Errekaldeko gaztetxearen kanpoaldean
Istiluak izan dira bart Etxarri gaztetxea hustea geldiarazteko mobilizazioan parte hartu duten pertsonen eta Ertzaintzaren artean.
2025/03/27 - 22:41
Sare sozialak eta nerabeen arteko indarkeria hizpide, 'Adolescence' telesailari esker
Netflixeko telesailak hizpidea jarri du mundu osoko gurasoen artean. Ana Isabel Brezmes psikologoaren esanetan, gazteek erraz bereganatzen dituzte sareetako mezu biolentoak. Haiei begiratu, entzun eta hitz egitea gomendatzen die gurasoei.
2025/03/26 - 14:49
Adingabe bat atxilotu dute Elgoibarren, pertsona baten irudi intimoak zabaltzearekin mehatxatzeagatik
Xantaia jasan zuen pertsonak Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gaztearekin harremanetan jarri zela kontaktu-plataforma baten bidez, eta, argazki intimoak elkarrekin trukatu omen zituzten. Horren ondoren, xantaia hasi zen. 2.000 euro eskatzen zizkion bere irudiak ez zabaltzearen truke.

2025/03/25 - 12:59
17 urtetik gorako gazteek Europar Batasunean gidatu ahal izango dute, eskarmentua duen heldu batek lagunduta
Europar Kontseiluak (27 estatuen buru guztien batzarra) eta Europako Parlamentuak akordioa lortu dute gidabaimenaren gaineko arauak berritzeko. Horren arabera, kamioilari izan nahi dutenek 17 urterekin atera ahal izango dute baimena, eta gidatzen hasi, lehen urtean, heldu batek lagunduta.
2025/03/25 - 11:32
Emantzipa laguntzak jasotzeko gehieneko diru-sarrera kopurua igo du Eusko Jaurlaritzak
Laguntza jasotzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekiko da. Baldintzak betetzen dituzten 25 eta 29 urte arteko gazteek hilean 300 euroko laguntza jasoko dute, bi urtez, alokairua ordaintzeko edo etxea erosteko.
2025/03/21 - 12:57
Espainiako Gobernuak apirilaren lehen hamabostaldian hasiko du migratzaile adingabeen banaketa
Torresek azaldu du erkidegoek martxoaren 31ra arteko epea dutela artatzen ari diren adingabeen kopurua zehazteko, eta, hortik aurrera, asmo horrekin deituko duten biltzar sektorialean egingo dutela banaketa.
2025/03/21 - 06:00
Arrastiketaren arrakasta: gaupasarik gabeko festa
Ohiko gaueko festaren alternatiba gisa hasi zen eta benetako fenomeno sozial bilakatu da. Arrasiketaren gorakadaren gakoak ulertzeko, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen kudeatzaile Hector Sanchezekin eta Bilboleoko arduradun Pablo Jose Miguelekin hitz egin dugu.
2025/03/20 - 15:00
''Euskal flota mantendu nahi izanez gero, gazteei ekonomikoki lagundu behar zaie''
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
2025/03/05 - 13:02
'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa' jaio da, gazteen talentu musikala bultzatzeko
Kanpusa doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzenduta dago. Aukeratutako 20 ikasleek lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute apirilaren 21etik 26ra, Lauaxeta ikastolan.
2025/03/04 - 15:50
''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga
Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.
2025/02/26 - 12:21
Plentziako institutu bateko ikasleek salatu dute mezu "iraingarri, matxista eta homofoboak" jaso dituztela
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu dutenez, ikaskide batzuek eta irakasle batek jaso dituzte mezuak. Itxuraz, ikasle batzuen ordenagailuak erabili dituzte, identitatea ordezkatuta, bidalketak egiteko. Salatzaileek zuzendaritzaren jarrera salatu dute, neurriak garaiz ez hartzeagatik.
2025/02/25 - 08:49
Albiste izango dira: Ukrainako gerrari buruzko negoziazioak, M8ko manifestazioak eta Zurrunbiloa proiektua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/21 - 21:52
Gipuzkoako gazteen ia % 40k uste dute feminismoa gizonak diskriminatzen ari dela
Lupak behatokiak egindako azterlan baten ondorio nagusietako bat da hori. 500 gazteri baino gehiagori hainbat gai sozial eta politikori buruz galdetu diete.

2025/02/18 - 18:10
DBHko eta Batxilergoko gaitasun handiko 125 ikaslek parte hartuko dute ZUR-EKIN programan
Programak aukera ematen die ikasle horiei 14 aholkularik gida ditzaten, eta hainbat gaitako adituekin harremanetan jartzeko aukera ematen die, beren potentzial guztia garatu dezaten.