Getxo
2025/05/02 - 16:45
Zeramikazko pitxer bat izan daiteke Getxoko familia bat berunez larri intoxikatu izanaren jatorria
Getxoko familia bati berun-maila oso altuak atzeman dizkiote odolean. Medikuntza- eta osasun-ikerketaren arabera, zeramika esmaltatuzko pitxer bat da kutsadura-iturri nagusia.
2025/05/02 - 15:07
Orain 15 urte Andaluzian erositako pitxer bat, Getxoko familia bat berunez intoxikatu izanaren arrazoia
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Andaluziako Juntari jakinarazi dio, baina ez du beste ekintzarik aurreikusten. Izan ere, pitxer hori ez dago merkatuan.
2025/04/15 - 22:36
Bizkaiko suhiltzaileek egitura kolapsatu batean erreskate-simulazioa egin dute Getxon
Simulazioak toki publiko baten erorketa partziala eta hainbat lagunen erreskatea islatu ditu. Ariketan 60 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute, suhiltzaileak, hainbat kategoriatako agintariak eta lurraldeko parke desberdinak barne.
2025/04/06 - 13:54
2040rako EAEko herritarren bizi-itxaropena sei urtez luzatuko da, Osasun sailburuaren arabera
Alberto Martinez Osasun sailburuak igande honetan izandako "Getxotik Oinez Bizi" ekimenaren X. edizioan parte hartu du. Esan duenez, EAEko bizi-itxaropena Europako altuenetakoa da, Italiakoarekin batera. Osasun sistema indartsu baten eta aktibo mantentzearen garrantzia nabarmendu du bertan.
2025/03/24 - 14:29
Bertan behera utzi dituzte Getxoko uretan pertsona bat bilatzeko lanak
Astelehen goizean berrekin diete bilaketa lanei, ustez Arrigunaga hondartzaren parean flotatzen ikusi zuten gorpua aurkitzeko asmoz.
2025/03/18 - 17:22
Bilboko Portuak 90 gurutzaontzi eta 150.000 bisitari inguru jasoko ditu 2025ean, inoiz baino gehiago
Horrela, 2024ko 81 gurutzaontziren eta 137.477 bidaiariren langa gaindituko du Bilboko Portuak. Maiatza, 19 gurutzaontzirekin, eta abuztua, 15 gurutzaontzirekin, izango dira jarduera handiena izango duten hilabeteak.
2025/02/15 - 10:39
Gizon bat atxilotu dute Getxon edukiontzi bat erretzen saiatzeagatik
Ostiral gauean, Algortan, zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek gizon bat sutan zegoen paper bat edukiontzi batera botatzen ikusi du.
2025/02/13 - 11:13
Lau edukiontzik su hartu dute Getxon, eta bi ibilgailutan kalteak eragin ditu
Sua 03:20 aldera piztu da Gobela kaleko lau edukiontzitan, eta erabat kiskali dira, baina ez da zauriturik izan.
2025/02/08 - 12:33
Sute batek furgoneta bat kiskali du Getxon, eta beste lau ibilgailu kaltetu dira
Sutea bere kasa piztu da, ostiraleko 22:30 aldera, Aldapa kalean. Ez da inor zauritu.
2025/02/08 - 10:08
Furgoneta batek su hartu du Getxon, eta beste lau auto kaltetu dira
Sutea bart gertatu da, Aldapa kalean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, badirudi bere kasa piztutako sutea izan dela. Zorionez, inor ez da zauritu.
2025/01/27 - 20:15
Artxibatu egin dute Getxoko Europa ikastetxeko irakasle baten kontra-sexu erasoengatik zabaldutako auzia
Epailearen arabera "ez dago froga nahikorik" ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Lau urteko lau neskaren familiek jarri zuten salaketa iazko maiatzean.
2025/01/26 - 12:12
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
2025/01/26 - 09:58
Jaime Lafita getxotarraren bidaia ausarta pantaila handira iritsi da
Jaime Lafitak, alboko esklerosi amiotrofikoa duen getxotarrak, 9 egunez Kaliforniako basamortuan bizikletaz egindako bidaiaren dokumentala estreinatu dute bart Euskalduna Jauregian: "Death Valley".
2025/01/25 - 17:29
Bizkaia Zubian autoak pasatzeko zerbitzua eten dute, 18 kableetako bat hautsi delako
Zerbitzua kudeatzen duen enpresak ostiral arratsaldean hauteman zuen kaltea, autoak pasatzeko ontzixkari eusten dioten 18 kableetatik bat hautsi zen, ustez haizeagatik. Oinezkoentzat zabalik da zerbitzua.
2025/01/13 - 20:14
Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo pizzeria baten jabeak
Madrilgo 46. Instrukzioko epailearen aurrean deklaratuko du asteartean, hilaren 14an, Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxearen jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren sute horretan, bi euskal herritar, tartean.
2025/01/05 - 17:50
Bilboko metroak Bidezabal eta Larrabasterra arteko zerbitzua berrezarri du, arazo teknikoak konpondu ostean
Dirudienez, elektrizitate horniduran izandako matxura batengatik eten behar izan dute bi geltoki horien arteko zerbitzua.
2025/01/01 - 10:54
Ertzain bat erietxera eraman dute, Getxon izandako sute batean kea arnastu ondoren
Goizaldean beste sute bat izan da Plentzian, etxe bateko teilatuan, baina goizeko 09:00ak alderako itzali dute suhiltzaileek.
2024/12/30 - 18:48
Javi Amezagak eta Borja Peñeñorik ''Big Wave Basque Country'' liburua aurkeztu dute
Bertan, euskal kostaldeko olatu handiaren historia eta munduko onenetarikoa izateagatik lortu duen nazioarteko ospea azaltzen dute.
2024/12/22 - 17:46
Sari potoloak ez du Euskal Herria bisitatu nahi izan, baina beste sariek 43 milioi euro utzi dituzte gurean
Hirugarren sariak (11840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilbon, Miribilla auzoan, eta 11 Laudion (Araba). Bigarren sariak (40014) 3,750 milioi partitu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia). Beasainera ere joan da sari polit bat, 5 milioi euro utzi baititu 5. sarietako batek.
2024/12/16 - 22:04
Getxon labankadaz eraso egiteagatik atxilotutako 20 urteko gaztea espetxeratu dute
Gaztea epailearen esku utzi dute gaur, eta epaileak behin-behinean espetxeratzea agindu du arratsaldeko azken orduan.