Grebak
2025/05/12 - 15:53
Steilasek dio akordioak "argi-ilunak" izan arren irakasleen baldintzak nabarmen hobetzen dituela
Sindikatuak azaldu duenez, borroka ez da "hemen amaitzen" eta jarraituko du "Euskal Eskola Publikoak dituen beste hainbat erronkari eta arazori konponbideak bilatzen".
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/10 - 22:23
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua: ''Atzokoa herri akordioa da, historikoa''
Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko akordioaren biharamunean, ETB Begoña Pedrosarekin izan da. Sailburuak azaldu duenez, atzo adostutakoa "herri akordioa" da, "historikoa". Pedrosaren aburuz, ituna ixteko denbora behar izan den arren, datozen urteetarako bide-orria adostea lortu dute.
2025/05/10 - 09:50
Akordioa Hezkuntza Sailak, Steilasek, LABek, Interinok Taldeak, CCOOk eta UGTk lan-gatazka desblokeatzeko
Greba deialdiak, ondorioz, bertan behera geratu dira. Akordioaren arabera, eskola-orduak 21era murriztu behar dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Gainera, hezkuntza publikoaren sektorean 800 behargin gehiago jarriko dira lanean. ELAk ez du akordioa babestu.
2025/05/09 - 09:47
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 18:35
Bridgestonek 45 kaleratze gutxiago eta 57 urtetik aurretiko erretiroak eskaini ditu Basauriko plantarako
Halaber, urteko 45 eguneko kalte-ordaina eskaini die kalean geratuko diren beharginei.
2025/05/08 - 15:47
ELAk greba deitu du Euskotrenen maiatzaren 21erako
Lan-hitzarmen berriaren negoziazioan "aurrerapausorik ez" dagoela ikusita deitu du lanuztea sindikatu abertzaleak. Europa Ligako finala San Mamesen jokatuko den egunean deitu dute greba, eta trenen, tranbien eta funikularren zerbitzuan izango du eragina.
2025/05/08 - 09:44
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazio mahaia, Manchester - Athletic eta konklabearen bigarren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 07:00
Hezkuntza Saila eta sindikatuak berriro bilduko dira gaur, beste bost greba egun deitu berritan
Bilera 15:00etan hastekoa da, baina azken negoziazio mahaiaren hasiera asko atzeratu zen. Lehentxeago, hezkuntzako sindikatuek (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, 11:30ean.
2025/05/07 - 10:45
Hezkuntzako sindikatuak mesfidati, Sailak egin asmo dien proposamen berriaren aurrean
Steilas, LAB eta ELA sindikatuak estu hartu dute Jaurlaritza bileraren deialdia eta proposamenaren gakoak hedabideen bitartez jakinarazteagatik. Are gehiago, LABek aztertuko du negoziazio mahaian parte hartuko duen.
2025/05/06 - 16:05
Beste hiru greba egun deitu dituzte Basauriko Bridgestonen, maiatzaren 8, 10 eta 12rako
Langileek ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea, negoziazioen bilakaeraren arabera.
2025/05/05 - 14:58
Sindikatuek beste bost greba erregistratu dituzte EAEko hezkuntza publikoan, maiatzaren 12tik 16ra
Berriro ere grebara deitu dituzte EAEko hezkuntza publikoko 27.000 irakasleak, Hezkuntza Saila beren aldarrikapenei erantzuten ari ez zaiela iritzita.
2025/05/04 - 22:24
Gasteizko lorezainek sei aste daramatzate greban, eta irtenbidea ez da gertu ikusten
Gasteizko belarguneak baso itxura hartzen ari dira; izan ere, Udalak kontratatutako Enviser enpresako lorezainek ia 40 egun daramatzate greban. Lan-hitzarmen propioa eta baldintzak hobetzea eskatzen dute. Enpresak ez die hitzordurik jartzen, baina Udalarekin bilera egingo dute asteartean.
2025/05/04 - 19:38
Sindikatuek irakasle publikoen lanuzte berriak erregistratu eta kontzentrazioa egingo dute astelehenean Bilbon
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra grebarako deia egin dute. Apirilean iragarri zuten protestekin jarraitzeko asmoa zutela, Hezkuntza Saila beren aldarrikapenei erantzuten ari ez dela iritzita.
2025/05/01 - 12:39
Marea laranja joan da Basauritik Bilbora, Bridgestoneren 335 kaleratzeen aurka
Bridgestone Basauriko langileak, senide eta lagunekin batera, Bilboko Moyua plazara joan dira, errepidetik. Enpresa-batzordeak azaldu duenez, atzo zuzendaritzarekin egindako bileran ez zen aurrerapausorik izan.
2025/04/30 - 22:49
Arriaga Antzokiak Jesus Guridiren ''Mari Eli'' zarzuela aurkeztuko du, BOSekin
BOSeko musikariek greba bertan behera utzi zuten atzo, eta zuzendaritzak beste erakunde batzuk negoziazioan inplikatzeko konpromisoa hartu du. Honi esker, Jesus Guridiren "Mari Eli" zarzuela entzun da gaur arratsaldean Bilboko Arriaga Antzokian.
2025/04/30 - 09:34
Albiste izango dira: Itzalaldiaren ikerketa; BOSeko greba, bertan behera eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/29 - 22:20
BOSek lanuzteak bertan behera utzi ditu, erakundeak negoziazioan inplikatzeko konpromisoa lortu baitu
Adiskidetze-saioan itxi da akordioa, Bilboko Lan Arloko epaitegian. Epaitegian elkar ikusi aurretik, zuzendaritzak eta langile-batzordeak bilera izan dute LHKn, baina ez dira elkarrengana hurbildu.
2025/04/24 - 16:16
Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote
Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
2025/04/16 - 11:47
Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen
Aste Santu betean, apirilaren 16tik 22ra zeuden lanuzteak deituta, baina jakinarazpenean atzerapenak izan dira eta enpresak legez kanpokotzat jo du deialdia. Langileen ordezkariek ohartarazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta laster deituko dituztela mobilizazio gehiago.