Imanol Pradales
2025/05/26 - 15:05
''Iruzurtzat joko genuke gure eskaera Eusko Legebiltzarrean ez izapidetzea''
Gutxieneko pentsioa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea helburu duen herri-ekimen legegilea eta bildutako 145.000 sinadura baino gehiago eraman dizkio astelehen honetan Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Imanol Pradales lehendakariari.
2025/05/26 - 13:46
Industriarako potentzia gai zerrendan badago soilik joango da Pradales lehendakaria Presidenteen Biltzarrera
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, lehendakariak ekainaren 6ko Presidenteen Biltzarrean parte hartzeko baldintza gisa jarri du Euskadirentzako interesgarriak diren gaiak jorratzea.
2025/05/25 - 16:13
Pentsiodunek astelehenean eskatuko diote Pradalesi herri ekimen legegilea Legebiltzarrean eztabaidatzeko
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 145.142 sinadura bildu ditu bere ekimenaren alde, gutxienezko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko izan dadin eskatzen duena. Orain, "bultzatzen jarraitu behar da, ekimena tramiterako onartua, eztabaidatua eta bozkatua izan dadin".
2025/05/23 - 13:57
Lehendakariak migrazio politika "erantzukidea eta humanitarioa" aldarrikatu du diskurtso populisten aurrean
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituela, izan autoktonoak edo migranteak, eta kualifikazio maila ezberdina dutenak.
2025/05/23 - 13:07
Pradales: "Gobernuko bazkideen arteko desadostasunak logikoak dira, bestela alderdi bera izango ginateke"
Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan, lehendakariak esan du koalizio gobernuetan alderdi bakoitzak bere nortasuna izan ohi duela, eta horregatik sarritan behartuta daudela akordioak egitera.
2025/05/23 - 12:23
Pradalesek ez du arriskurik ikusten Talgoren operazioan, eta ekainean ixtea espero du
Imanol Pradales lehendakariak ez du arriskurik ikusten Sidenor buru duen partzuergoa Talgon sartzeko operazioan, baina erantsi du konplexua" dela, "konponbidea nahiko ondo bideratuta" dagoela eta ekainean ixtea espero duela.
2025/05/23 - 11:43
Pradales: ''Gobernuko bazkideen artean ezberdintasunak egotea normala da, garrantzitsuena batzen gaituena da''
Imanol Pradales lehendakariak egunotan PSE-EEren eta EAJren artean AHT, migrazio edo unibertsitateen dekretuaren harian izan diren desadostasunak izan ditu hizpide.
2025/05/23 - 09:41
Albiste izango dira: Gasteizko hiriburutzak 45 urte, lehendakariari elkarrizketa eta itsaspeko euskal robota
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/22 - 21:11
Pradalesen aburuz koalizio gobernua ''osasuntsu'' dago: ''Katarro txiki bat eduki dugu''
Lehendakariak hotzeriarekin alderatu du egunotan PSE-EErekin migrazioari buruz izandako ika-mika eta "defentsak indartuta aterako" direla ziurtatu du.
2025/05/22 - 20:41
Gasteizek urtero 12,5 milioi jasoko ditu hiriburutza kanon gisa, % 25 gehiago
Arabako hiriburuak 10 milioi euro jasotzen ditu kontzeptu horrengatik, baina lehendakariak eta Gasteizko alkateak elkarrekin egin dute agerraldia, 2017tik aldaketarik gabe mantentzen zen kanon hori berritzeko bi erakundeen arteko akordioaren berri emateko.
2025/05/21 - 19:30
Bi lehendakari 'fan zone' neutralean: Imanol Pradales... eta Gaizka Toquero!
Imanol Pradales Arriaga Antzokiko plazan izan da Basque Legends taldea animatzeko, UEFA Legends taldearen aurka jokatu duten lagunarteko partidan. Pradales lehendakaria Gaizka Toquero "lehendakariarekin" elkartu da bertan.
2025/05/20 - 10:42
Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta
Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
2025/05/15 - 19:59
Imanol Pradalesek Alfonso Rueda Galiziako Xuntako presidentea hartu du
Bi agintariek bilera egin dute Gasteizko Ajuria Enea jauregian. Alfonso Ruedak Donejakue Bideko lehen mugarria inauguratu du gaur goizean Bilbon.
2025/05/15 - 14:47
Pradalesek esan du Euskadiko lehen sektorea erakargarriago egin behar dela, belaunaldi-erreleboa izan dezan
Lehendakariak lan baldintzak hobetzea eta errekonozimendu ekonomikoa ematea proposatu du, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko helburuarekin.
2025/05/14 - 15:20
Pradales: ''Pepe Mujica duintasunaren, konpromisoaren eta umiltasunaren erreferentea izan zen''
"Bere bizimoduak arrasto sakona utzi digu justizia sozialean, bakean eta elkarren begietara begira egindako politikan sinesten dugunengan", esan du Pradalesek.
2025/05/12 - 23:12
Terrorismoaren biktimek eskatu dute euren testigantza euskal hezkuntza publikoan eman ahal izatea
"Euskal gazteek indarkeria terroristaren iragana ezagut dezaten beharrezkoak diren neurriak hartzeko" eskatu diote lehendakariari.
2025/05/12 - 15:34
Pradalesek esan du Mubil Centerrek Euskadi Europako berrindustrializazioaren gailurrean kokatuko duela
Mugikortasun adimentsu eta jasangarria bultzatzeko Gipuzkoako Aldundiak sustatu duen ikerketa zentroaren inaugurazioan izan da Imanol Pradales lehendakaria. Zentro berrian hiru laborategi eta zortzi enpresa arituko dira lanean.
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/09 - 12:03
Batzea eta sistema politikoak eta kultura demokratikoa indartzea eskatu du Pradalesek, Europaren Egunean
Azken batean, ekiteko ordua da, lehendakariaren hitzetan, "eta elkarrekin ekin behar dugu, interes orokorra lehenetsita, ez badugu egoera bakoitzean gailentzen diren botere hegemonikoen kolonia izan nahi". Horretarako, premiazkotzat jo du gobernantzan aurrera egitea.
2025/05/05 - 14:41
Haur transexualen aurkako eskola jazarpenak eta gorroto delituek gora egin dute, Naizenek ohartarazi duenez
Adingabe transexualen familien elkartea I. Nazioarteko Biltzarra egiten ari da gaur-biharretan, 400 adituren parte-hartzearekin. Nabarmendu dute "sexu identitatea errespetatzen duen lehen belaunaldiaren aurrean" gaudela; ifrentzuan, eskubideak ukatzeak dituen ondorio kezkagarriak dituzte hizpide.