Indarkeria matxista
Jose Tomek dimisioa eman du Lugoko Diputazioko presidente gisa sexu-jazarpeneko salaketen ostean, baina alkate jarraituko du
Sozialistak ukatu egin ditu akusazioak, eta aurreratu du "ekintza judizialak" hasiko dituela, eta "alderdia maite" duelako eta "defentsa erraztu" ahal izateko utzi duela kargua.
Gizon batek bikotekidea hil du, jipoia eman eta ondorioz hiru egunez ZIUn egon ondoren, Catarrojan
Erasoaren ustezko egilea atxilotu egin zuten, eta asteartean epaileak aske utzi zuen kautelazko neurriekin; erabakia hartu eta ordu batzuetara hil da emakumea, zaurien ondorioz. Asteazken goiz honetan, atxilotzeko agindua eman du epaileak, ihes egiteko arriskuagatik, eta erasotzailea berriro atxilotu dute.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, taberna bateko langile bati sexu-erasoa egitea egotzita
Iturrien arabera, emakumea bi bezerori establezimendua itxiko zela jakinaraztera terrazara irten zenean, haietako batek parteak ukitu zizkion irmotasunez eta komentario zakarra egin zion.
Gizon batek bikotekidea hil du, Bartzelonan
Krimena goizalde honetan jazo da, Hospitalet de Llobregaten. Biktimarekin batera bizi zen etxebizitzan bertan atxilotu dute gizona.
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonaren aurkako urruntze agindua zeukan indarrean, emakume horren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote adingabeen zentro bateko hezitzaile bati, Gipuzkoan tutoretzapeko neskato bati eraso egiteagatik
Erruztatuak gertaerak aitortu ditu, eta akusazioek bere zigor eskaera hamaika urtetik hirura jaistea onartu dute.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, emakume bati ukituak egiteagatik
Igande goizean, emakumea, korrika ihesi ari zela, autobus batera sartu zen, izututa eta oinutsik. Biktimak adierazi zuen bi gizonek sexu-erasoa egin ziotela, substantziaren bat erabilita beharbada, eta ukituak egin zizkiotela, baimenik gabe, inguruko etxebizitza batean. Handik ihes egitea lortu zuen, autobusean babestu zen arte.
Atxilotu egin dute Femenek Francoren omenezko meza baten aurka egindako protestan bi ekintzaileri bularrak ukitu zizkien gizona
Bi emakume gaztek bultzadak eta ukituak jasan zituzten Hamabi Apostoluak parrokian (Madril) Francoren omenez egindako meza baten aurkako protesta batean.
Yoanna Acedo genero-indarkeriaren biktima omendu eta haren familiari babesa agertu dio Zarauzko Udalak
Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak Yoannaren amak idatzitako gutuna irakurri du: "Amak eta anai-arrebek egiaren, justiziaren, memoriaren eta zure alde borrokatzen jarraituko dugu. Beti gurekin".
Milaka herritar atera dira kalera, indarkeria matxista eta konplizitate sareak salatzeko
Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaia antolakunde sozialistak deituta, dozenaka protesta-ekintza egin dira arratsaldean. Urtea hasi zenetik, Euskal Herriko zazpi emakume hil dituzte haien bikotekide gizonezkoek.
Mugimendu Feminista: "Indarkeria instituzional matxistari zentralitatea ematea da gaurko aldarrikapen nagusia"
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, dozenaka protesta ekintza egin dira herri eta hirietan, arratsaldean. Milaka herritar atera dira kalera, "indarkeria instituzional matxista" salatzeko. Naia Torrealdai EHko Mugimendu Feministako eledunak esan duenez, erakundeek behin eta berriz berbiktimizatzen dituzte emakumeak, "batez ere, egiten ez dutenagatik".
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan gizarte osoaren inplikazioa aldarrikatu dute erakundeek
Goizean erakundeek elkarretaratze isilak egin dituzte eraikin ofizialen atarietan. Arratsaldean, 19:00etan hegoaldeko hiriburuetan, eta 18:30ean Baionan elkartuko dira mugimendu zibilak, talde feministek deituta.
Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean).
Teresa Peramato, itzal handiko fiskal aurrerakoia, genero indarkerian aditua
Teresa Peramato karrerako fiskala da 35 urte daramatza fiskaltzan, eta eragile juridikoen "aho bateko onarpena" du. Ibilbide luzea du, genero indarkeriaren aurkako borrokan nagusiki. Izan ere, arlo horretako espezializazio judizialaren "bultzatzaile handienetakotzat" jotzen da.
Albiste izango dira: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa, eta Mendi Film jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Indarkeria matxistak seme-alabei ere egiten die kalte. Zeintzuk dira alerta-seinaleak?
Indarkeria matxistak ez die emakumeei soilik kalte egiten, seme-alabei zein etxean bizi diren adingabeei ere min handia ematen die. Haurren garapenean indarkeriak dituen eraginak aztertu ditu Estibaliz Zubialde Donostiako Lassai Psikologia zentroko familia-psikoterapeutak, eta zenbait gako eman ditu indarkeria hori detektatzeko eta horri aurre egiteko.
"Gertukoek biktimen testigantzak entzun eta sinetsi behar dituzte, zalantzan jarri eta berriz biktimizatu gabe”
Gaur, azaroaren 25ean, Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria matxista kasu baten aurrean gaudela uste dugunean, ingurukook nola jokatu behar dugun aztertu dugu Bizkaiko Bizitu elkartearekin.
Deiane, indarkeria bikarioaren biktima: "Egoera hau bizi duten umeak kontatzera animatzen ditut"
Gurasoak banatu ondoren, Deiane Vazquez aitaren indarkeriaren biktima izan zen 4 eta 14 urte bitartean. Ikastolako irakasleetako bat zerbait gertatzen ari zela konturatu zen, eta Deianek aitaren etxean bizitzen ari zen infernua kontatu zion. Urte batzuk geroago, psikologoarekin gogor lan egin ondoren, irainak eta gutxiespenak ez ezik, sexu-abusuak ere jasan zituela jakin du.
Zazpi euskal emakume hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz 2025ean
Biktimen artean bikotekide gizonezkoek eraildako lau emakume, aitak hildako neska adingabe bat eta semeek hildako adineko bi emakume daude.