Indarkeria matxista
Arartekoak dei egin du "emakumeak eta neskak kosifikatzea eta merkantilizatzea" galaraz dezagun
Astearte honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Mundu Eguna dela eta egindako adierazpen instituzionalean, EAEko Defentsa Erakundeak salatu du indarkeria matxistak "urtero errugabeen bizitzak kentzen" jarraitzen duela, eta "indarkeria hori zuzenean nozitzen duten emakumeen osotasun fisiko eta moralaren eta duintasunaren kontra eraso egiten" duela.
Miren Elgarresta (Emakunde): "Salaketak icebergaren punta dira, horren azpian badago indarkeria matxista normalizatu bat, oso orokortua"
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunaren bezperan, Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak urteko lehen 10 hilabeteetako salaketen gainean hitz egin du, Euskadi Irratian. Horren esanetan, Ertzaintzak argitaratutako datuak bat datoz emakumeen aurkako indarkeriari buruzko inkestan Emakundek bildutako emaitzekin.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, emazteari eraso egiteagatik
Biktima osasun-zentro batean artatu dute, eta atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko izapideak betetakoan.
Indarkeria matxistarekin lotutako ia 6.000 salaketa jaso ditu Ertzaintzak urtarriletik eta urrira bitartean
Gaur egun 6.223 emakume babesten ditu Ertziantzak indarkeria matxistatik. Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, talde espezializatua martxan dagoela jada, eta sei emakumek osatzen dutela. Bestalde, salaketek gora egin dute aurten.
Ultraeskuinak tratu txarren zerbitzura dagoen diskurtsoa duela esan du PSE-EEko presidenteak
Cristina Gonzalez PSE-EEko presidenteak esan du ultraeskuinak "erantzukizuna" duela indarkeria matxistan, hori gauzatzen dutenen zerbitzura jartzen den "giro politikoa" sortzen duelako.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak herrian izandako eraso matxista gaitzetsi dute
Bi erakundeek "irmo" gaitzetsi dute emakume batek jasan duen erasoa, eta ostegunean, 12:00etan, Udaletxe plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Gizon bat atxilotu dute Angelun bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik
Atxilotuak igandean harrapatu zituen bere ibilgailuarekin emakumea eta haren anaia. Biktimak Baionako ospitalera eraman zituzten.
Indarkeria matxista eta hori eusten duten sareak salatuko ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean
Elkarte feministak ari dira emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguneko mobilizazioak prestatzen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan 19:00etan eta Baionan 18:30ean.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
Epaileak auzipetu egin du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaa aktoreari ustez egindako sexu-erasoagatik
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia. Hilabeteotan deklarazioa hartu die Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei. Epaileak "koherente" ikusi du Mouliaaren lekukotza; Errejonek, berriz, ukatu egin du leporatzen zaion erasoa egin izana.
Gizon bati 10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Iruñean 13 urteko neskato bat bortxatzeagatik
Erasoa 2022ko urrian gertatu ziren, Iruñean. Auzitegiak, halaber, zigortua herrialdetik kanporatzea erabaki du, hirugarren gradua edo behin-behineko askatasuna lortzen duenean.
Berdintasun Ministerioak babes-protokoloa aktibatu behar izan du eskumuturrekoen sistemak huts egin ondoren
Ana Redondo ministroaren esanetan, indarkeria matxista jasan eta sistema hori erabiltzen duen "biktima bakar bat ere ez da babesik gabe egon" eta "datuak garaiz eta behar bezala iristen ari dira".
"Indarkeria isilak" eta mikromatxismoak ditu ardatz azaroaren 25eko Nafarroako erakundeen kanpainak
‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’, izango da Nafarroako leloa A25aren aurrean, emakumeen edozein kontrol, diskriminazio eta desbalorizazio moduren aurkako kanpainan. Taberna lehendakariordeak Foru Gobernuaren kanpaina bat aurkeztu du, emakume askok beren egunerokoan jasaten duten indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa salatzeko
Indarkeria matxista denon ardura dela azpimarratuko du aurten azaroaren 25eko kanpainak
Albiste izango dira: Memoriaren eguna, COP30 goi bilera Brasilen eta azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Artxibatu egin dute Nafarroako neska adingabe bat ustez "saldu" zutenen aurkako auzia
Epaileak auzia behin-behinean artxibatzeko agindu du, instrukzioa berriro irekitzea ahalbidetzen duten elementu berriak aurkezten ez diren bitartean, adingabearen lekukotza gainerako zantzuak baino garrantzitsuagotzat jota.
Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote
Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.
Bingen Zupiria: "Batzuek kanpotarrak estigmatizatzeko helburua dute, eta diagnostiko zehatza egin behar da"
Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Gasteizen izan da, eta, esan duenez, kezka berezia sortzen diote 2025eko lehen hiruhilekoan homizidioek eta indarkeria matxistako kasu-kopuruak izan duen igoerak. "Aurten, 11 homizidio izan ditugu. Aspaldian ez dugu horrenbeste homizidio izan", adierazi du Zupiriak.
Gizon batek bikotekidea hil du Zaragozan
Auzokideek Polizia Nazionalari deitu diote, bikotearen etxean liskar gogor bat izan dela jakinarazteko. Patruila bat bertaratu da, eta emakumearen gorpua aurkitu dute, labankadak dituela. Ustezko hiltzailea dagoeneko atxilotu dute.