Indarkeria matxista
Sanferminetan ere indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko aldarria ozen entzun da Iruñeko kaleetan
Itaia emakumeen mugimendu sozialistak deituta, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Nafarroako hiriburuan. La Manada auziaren 10. urtemugan eta matxismoa gogortzen ari den honetan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute ehunka gaztek.
La Manadaren bortxaketak 10 urte: dena aldatu zuen auzia
Bi auzitegik ez zuten ez larderiarik ez indarkeriarik ikusi 2016ko uztailaren 7an bost gizonek emakume bati egindako talde-erasoan, eta 2018an abusuagatiko zigorra eman zuten. Bitartean, kaleetan, Iruñean aurrena eta estatu osoan gero, oihu bat zabaldu zen: "Ez da abusua, bortxaketa da". Azkenean, aldarri zena, epai irmo batean islatu zen.
Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Hilketa matxistak Alacanten eta Malagan: hiru emakume hil dituzte
Gizon bat atxilotu dute gaur emaztea eta alabetako bat hiltzea eta beste bat larri zauritzea egotzita. Asteazkenean, emakume baten gorpuatopatu zuten Malagan; martxotik desagertuta zegoen. Hilketaren ustezko egilea, bikotekide ohia, espetxeratu berri dute.
Donostiako gozoki-denda bateko jabea espetxera bidali dute, bere dendan neskato bati sexu-erasoa egiteagatik
Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, atxilotuak bi aldiz egin zion eraso adingabeari, ekainaren 25ean eta 26an; gainera, aurrekariak ditu antzeko delituengatik. Ostegun honetan epailearen esku utzi dute, eta hark espetxeratzea agindu du.
Bernedoko amak: "Ez dugu ideologia bat salatu, gertakizun batzuk baizik; gure alabei entzutea eskatzen dugu"
Bernedoko udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren neskatoen amek neurriak eskatu dituzte gertatutakoa berriz gerta ez dadin.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Errenteriako abusu kasuen erabilera politikoa salatu du Oreretako Asanblada Feministak
Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du ostiral arratsalde honetarako, azken hilabetean ezagutu diren bi sexu-abusu kasuen instrumentalizazioa salatzeko. Errenteriako Udalak egindako kudeaketa eskertu, eta salatu dute legelari, kazetari eta alderdi politiko batzuek etekin politikoa bilatzeko erabili dituztela kasu horiek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du adingabeei sexu-hurbilketa egiteagatik Irungo irakasle bati ezarritako zigorra
Epaimahaiak atzera bota du irakasleak Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta 4 urte eta erdiko kartzela-zigorra bete beharko du, eta, behin irtenda, lau urtez egongo da zaintzapean aske. Ebazpena ez da irmoa, eta errekurritu egin daiteke, Auzitegi Nagusian bertan.
"Kidetasunagatik" Errenteriako eraso matxistak ezkutatu izana egotzi dio Aitor Estebanek EH Bilduri
EBBko presidentearen arabera, "gertakariak modu pribatuan kudeatzeko, alegia, erasoak estaltzeko" proposatu zien ezker abertzaleak erasoen biktima izan diren emakumeei. "Elizak hainbat hamarkadatan erabili duen sistema bera da Errenteriakoa, eta Elizak egindakoa gaizki badago, eta badago, EH Bildurena ere bai", gaineratu du Estebanek.
Igorren adingabe bati egindako sexu erasoa salatu eta epaitu dute
Biktimaren familiak umeentzako zerbitzua eskaintzen duen zentro bateko langile baten aurka salaketa aurkeztu zuen, eta auzia judizializatuta dago; laster aterako omen da epaia. Igorreko Udalak gertatutakoa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu du.
Errenteriako alkateak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean lekukotasuna emango du bihar Xenpelar auziaren inguruan
Errenteriako Udalak Polizia Judizialaren eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen atzo sexu-eraso salaketen inguruan duen informazio guztia, eta eduki hori egiaztatzeko deitu dute alkatea.
Hiru pertsona ikertu dituzte Bizkaian, genero-indarkeriaren biktima baten datuak lortzeko guardia zibilena egiteagatik
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Egia auzoan izandako sexu-erasoaren egilea delakoan
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederreko lorategietan.
Ehunka lagun bildu dira Errenterian, “Inpunitateari Stop, erasoen aurrean autodefentsa feminista” lelopean
Errenteriako eta Oiartzungo herritarrek bat egin dute Mugimendu Feministak egindako deiarekin, eta irmo salatu dute Xenpelar Bertso Eskolako irakasle batek, "ardi larruz jantzitako erasotzaile" gisa definitu dutenak, ustez hainbat urtez egindako erasoak.
Emakume batek bortxaketa salatu du Baionan
Asteazkenean jazo zen erasoa, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean. Epaileak behin-behinean espetxera bidali du 42 urteko akusatua.