Ingurumena
2025/03/28 - 08:43
Albiste izango dira: Unibertsitate tituluen homologazioa, pinu-beldarra eta Chill Mafiaren agur kontzertua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/22 - 22:45
Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen
Lurraren defentsan Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsona bildu dira Gasteizen. Elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
2025/03/14 - 09:26
Emisio gutxiko eremuan etiketarik gabe sartzen diren ibilgailuei isuna jarriko die Donostiako Udalak gaurdanik
Trafikoa % 10 arinduko du neurri horrek. 200 euroko isuna jasoko dute araudia betetzen ez duten ibilgailuek, eta 260 eurokoa bigarrenez araua urratzen dutenek.
2025/03/11 - 11:44
Zamaontziaren aireko irudiak, Ipar itsasoan petrolio-ontzi batekin talka egin ondoren
Talkak ingurumen-alarma piztu du. Petrolio-ontziak hegazkinetarako 220.000 erregai-upel garraiatzen zituen, 16 tanketan, eta zamaontziak sodio zianuroa zuten edukiontziak; azken horrek, urarekin nahastuz gero, gas kaltegarria sor dezake.
2025/03/10 - 17:23
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute Ipar itsasoan, eta lehena erregaia isurtzen ari da
Stena Bulk Suediako konpainia armadorearekin batera petrolio-ontzia kudeatzen duen Crowley enpresa estatubatuarrak azaldu duenez, talkak "Jet-A1 erregaia zuen tanke bat hautsi du", eta horrek erregai-ihesa eragin du. Beraz, itsasora erregaia isurtzen ari da.
2025/02/24 - 14:46
AHTaren EAE-Nafarroa lotura "Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", PSNren arabera
Ramon Alzorriz sozialista nafarren bozeramaileak esan du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".
2025/02/09 - 18:28
'Trail building'a, auzolanean mendi-bizikletan aritzeko pistak prestatzeko ekimena, indartzen ari da gurean
Dozenaka boluntario batzen dira hilero Aizarotzen (Nafarroa), pala, aizkora eta bestelako tresnak hartuta, Basaburua inguruko mendi-bideak atontzeko. AEBn oso errotuta daude horrelako ekimenak, eta jasangarritasuna, auzolana, aisia eta kirola uztartzen dituzte.
2025/02/09 - 14:31
Duela bost urte Zaldibarko zabortegian hildako Joaquin eta Alberto omendu dituzte ekitaldi batean
Eitzaga auzoko zabortegian, 500.000 tona hondakin behera etorri ziren eta luiziak bi langile harrapatu zituen: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Senideek eta lagunek bi beharginak gogoratu dituzte han bertan gaur egindako ekitaldi hunkigarri batean.
2025/02/08 - 22:14
Ehunka lagunek eskatu dute Bilbon itsasadarraren azpiko bidearen proiektua bertan behera uzteko
Subflubiala Ez! plataformak deituta, eta berrogeita hamar bat erakunderen babesarekin, manifestariek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote "atzera egiteko", bi aldeak itsasadarraren azpitik lotzeko tunelaren proiektua bertan behera uzteko eta inbertsioak garraio publikora bideratzeko.
2025/02/06 - 12:58
''Nire aita eta Joaquin ez dira itzuliko; espero dut, behintzat, horrelakorik berriro ez gertatzea''
Bost urte dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Bertako bi langile harrapatu zituen luiziak: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Nahia Sololuze, Albertoren alabak, azaldu du nola bizi izan dituen familiak urte hauek.
2025/02/06 - 10:03
Zaldibargo hondamendiak, bost urte: Ingurumen delitua ikertzeko auzia argitzeke dago oraindik epaitegietan
Bi langile hil ziren ezbeharrean: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Bien heriotzagatik ireki zuten auzia itxita dago, baina instrukzio fasean daude oraindik ingurumen arduragatik zabaldutakoa eta Verter Recycling enpresari zabortegia ziligatzeko lanak ordainaraztekoa.
2025/02/02 - 18:05
Greenpeacek performance bat egin du Guggenheim museoaren barruan, Urdaibairen proiektua salatzeko
Esparru babestu horretako espezie zaurgarriak edo desagertzeko bidean daudenak irudikatu dituzte. Greenpeace elkarte ekologistak azaldu duenez, "ekintza hau ez da museoaren aurkakoa, espezie horiek arriskuan jarriko lukeen Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkakoa baizik".
2025/02/02 - 10:36
Krisi klimatikoa, urbanizazioa eta nekazaritza intentsiboa dira hezeguneen mehatxu nagusiak
1970 eta 2015 artean planetaren hezeguneen % 35 inguru desagertu da, Seo Bird Life erakunde ekologistaren arabera. EAEn 6 hezegune daude, eta Nafarroan 2.
2025/02/01 - 20:21
Jende oldea Iruñean, Lekarozko Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatu eta auzipetuei babesa adierazteko
Baztanen egin nahi den etxegintza proiektu erraldoiaren kontra aritzeagatik, 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen diete zazpi baztandarri, talde kriminaleko kide izatea leporatuta. 139 eragile sozial, politiko eta ekologistek bat egin dute deialdiarekin.
2025/01/24 - 19:11
Frantziako hainbat hirigunetan sartzeko beharrezkoa da dagoeneko eranskailu ekologikoa
Urte hasieratik Crit’Air ziurtagiria eraman behar dute Frantzian nahiz atzerrian matrikulatutako ibilgailuek hirigune handietako Emisio Baxuko Eremuetan sartzeko. Zirkulazio-baimenaren arabera, koloretan sailkatuta daude bereizgarriak. Iparraldean apirilean sartuko da indarrean.
2025/01/13 - 08:38
Albiste izango dira: Lanera Gasteizko Mercedesen, Emisio Gutxiko Eremua Donostian eta "El Conquistador"
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/12 - 18:04
Ekologistek Arratzua-Ubarrundiako Udalari exijitu diote Aldundiari eska diezaiola zentrala gelditzeko
Arratzua-Ubarrundiako Proiektu Honi Ez plataformak mozioa aurkeztuko du Vitoria Solar 1 parke fotovoltaikoaren aurka hurrengo udalbatzan.
2025/01/10 - 17:18
Astelehenean abiatuko du Donostiak emisio gutxiko eremuetako kontrola neurtuko duen informazio prozesua
Martxoaren 14ra arte ez dute isunik jarriko. Ordurako guztiz bukatuta egongo da emisio gutxiko eremuen lehen fasea. Bitartean, baimenik gabe eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen oharztarapena jasoko dute.
2024/12/29 - 18:46
91 portu itxi behar izan dituzte Perun, olatu erraldoiak eragin dituen ''ezohiko'' denborale baten ondorioz
Peru iparraldeko eta erdialdeko kostaldean olatu erraldoiak jasaten ari dira asteazkenetik. Denboraleak kalte handiak eragin ditu, eta asteazkenera arte ez da etenik espero. Olatuak Limako kostalderaino ere iritsi dira, eta uholdeak izan dira Callaoko portuko plaza nagusian.
2024/12/27 - 10:59
Larunbatetik aurrera ekoitzitako gailu elektronikoek C motako USB ataka izango dute
Europako Parlamentuaren zuzentarauari jarraiki, sakelako telefono, tablet, argazki kamera digital, aurikular zein bideokontsolek izango dute kargagailu ataka unibertsala. Merkatua bateratzea eta zabor gutxiago sortzea du xede neurriak. Ordenagailu eramangarri eta erloju adimenduenei ez die eragingo.