Albiste izango dira: Gripearen aurkako txertoa jartzeko gune handia Bilbon, ganadu azokak bertan behera Euskal Herrian eta klima aldaketaren aurkako eguna
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Txertaketa gune handia Bilbon: Osakidetzak gripearen aurkako txertoa jartzeko gune handia ireki du Bilbon, Casilla pabiloian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 14 urtetik gorako pertsonak Bilboko zentroko pabiloi horretara joan ahal izango dira astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara, 15 egunez, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe.
- Ganadu azokak bertan behera Euskal Herrian: Ganadu feriak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan, behi aziendari eragiten dion Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitzaren epidemia zabal ez dadin. Euskal Herrian momentuz ez dute kasurik hauteman.
- Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien zure etxeak urtean 8 tona CO₂ kutsatzen dituela? Hona hemen ingurumean eragin sakon eta iraunkorra duten eguneroko bost ohitura.