Irun
Asteburu honetan eta hurrengoan ez da trenik ibiliko Andoain eta Irun artean
Astigarraga-Irun tartean hirugarren trenbidea jartzeko lanek eragin dute tren zerbitzuaren etena. Renfek autobus zerbitzua eskainiko du bidaiarien joan-etorriak bermatzeko. Gainera, Loiolako geltokia itxita egongo da apirilaren erdialdera arte.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Gizon bat atxilotu dute Irunen edukiontzi bat erretzeagatik, eta azken hilabeteetako gertakarien atzean ote dagoen ikertzen ari dira
Ertzaintzak ikerketa zabalik du, atxilotuak azken bi hilabeteetan izan diren antzeko ekintzetan parte hartu ote duen jakiteko. Eraso horiek hainbat kalte eragin dituzte ibilgailuetan eta hiri-altzarietan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Irungo eta Hondarribiko bizilagunei Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun-iruzur baten berri eman dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.
Korrika baliatuz 36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi ekintzaileak errugabe jo dituzte
2024ko martxoan 36 migratzailek Irungo Santiago zubia zeharkatu zuten, Korrikarekin batera eta hainbat ekintzaileren laguntzarekin. Frantziako Justiziak horietako zazpi auzipetu zituen, eta 10 urterainoko zigorra eta 250.000 euroko isuna eskatu zuen haientzat.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz
Inbertitzaileen euskal partzuergoak Uvesco erosteko prozesua amaitu du
Uvesco Taldeak, BM eta Super Amara marken matrizeak, 344 establezimendu eta 7.000 langile baino gehiago ditu gaur egun. Banaketa taldeak Hego Euskal Herrian, Madrilgo Erkidegoan, Avilan, Kantabrian eta Errioxan jarduten du une honetan.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortu dira Errenteriarako noranzkoan.
Irungo nazioarteko geltoki berriak lehen bidaiariak jasoko ditu gaur
Ez da osorik irekiko, hamar nasetatik hiru jarriko dira martxan, abiadura handiko trenaren "hirugarren hariaren" obrak hasi aurretiko aldiriko zerbitzuen % 67 berreskuratuta.
Mendizale baten gorpua aurkitu dute Aiako Harrian
Igandean hasi ziren 54 urteko gizonaren bilaketa lanak, eta gaur goizean aurkitu dute iristeko zaila den gune batean, bilaketa dispositibo handi baten ostean.
Eneko Arrastua Panticosan hildako mendizalearen hileta egin dute Irunen
Astelehenean hil zen 48 urteko irundarra, Panticosan, elur-jausi batek harrapatuta. Familia, lagun eta herritar andana bildu da Irungo elizan, Arrastuari azken agurra emateko.
Gaur egingo da Irunen Eneko Arrastuaren aldeko hileta-elizkizuna
48 urteko mendizalea joan den astelehenean hil zen Panticosan, elur-jausi batek harrapatuta.
ONCEren Gabonetako sari bereziak 2 milioi euro banatu ditu Euskadin
Bost kupoi saritu dituzte lehen sariarekin. Horietako lau Bilbon saldu ditu Elvis Samuel Cruceta Piña saltzaileak, eta 1,6 milioi euroko saria izan dute. Irunen, Yon Viega Rodriguezek 400.000 euroko sari bat eman du.
Eneko Arrastuari azken agurra Irunen
Mendizalearen gorpua atzo gauean heldu zen Irunera. Hil-kapera Arasoko Enalta beilatokian dago, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta hileta-elizkizuna larunbatean izango da, Santa Maria del Juncal elizan.
Eneko Arrastua noiz iritsiko zain daude Irunen, Huescan autopsia lanak amaitu ostean
Sallent de Gallegoko Udalak dolu-eguna ezarri du elur-jausian hildako hiru pertsonen omenez.
Eneko Arrastuaren heriotzak samina eta atsekabea eragin ditu Irunen
Irun lur jota esnatu da gaur. Alkateak, errespetua eta doluminak plazaratu ditu familiarentzat eta, Eneko kide zen Erlaitz mendi elkarteko burua sinistu ezinik dago hainbesteko eskarmentua zuen mendizaleari horrelakorik gertatu izana.
Sendagiria jaso du Panticosako elur-jausian zauritutako emakume ordiziarrak
Astelehen honetan Panticosan (Huesca) elur-jausi batek harrapatuta zauritu zen emakumeari alta eman diote gaur goizean, Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez. Hipotermiak jota eraman zuten Huescako San Jorge Ospitalera. Istripu horretan bertan hiru pertsona hil ziren.
Albiste izango dira: Dolua Irunen Panticosako mendi istripuagatik, etxebizitzari buruzko premiazko neurrien legea eta Chiviteren urte amaierako hitzaldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.