Israel
Pedro Sanchezek eskatu du Israelek ez dezala inolako kirol lehiaketatan parte hartu "basakeriak irauten duen bitartean"
Diputatuen Kongresuan parlamentu arteko batzordearen bileran, diputatu, senatari eta europarlamentari sozialisten aurrean, Sanchezek ezinegona erakutsi du lehen Ukrainaren inbasioaren ostean Errusia kanporatu zen gisan, ez delako orain gauza bera egiten Israelekin. Diazen iritziz, "Israelek ezin du ez Eurovisionen ez beste edozein lekutan normaltasunez parte hartu Palestinan genozidio bat betikotzen ari den bitartean".
La Vueltak lasterketarekiko eta txirrindulariekiko "errespetua" eskatu du: "Manifestazioak eta kirola uztargarriak ziren"
Javier Guillen La Vueltako zuzendariak "La Vueltak atzo emandako irudia" deitoratu du, azken etapa Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestengatik bertan behera gelditu ostean. Are gehiago, atzo gertatutakoa "onartezina" dela eta "ez litzatekeela errepikatu behar" uste du.
Javier Guillen: "Bateragarriak ziren manifestazioak eta Vuelta, ezin da horrelakorik errepikatu"
Lasterketako zuzendariak nabarmendu du bere helburu bakarra Vueltak aurrera egitea zela, eta UCIk soilik erabaki dezakeela zein talde sartu eta baztertu.
Otegik uste du herritarren erreakzioa "osasuntsua" dela eta horrek "Euskal Herriari duintasuna" ematen diola
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Herri Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, Israel Premier Tech taldeak Vueltan parte hartzearen aurkako protestek Euskal Herria gailurrean jarri dute, bakea eta subiranotasuna lortu nahi duten eta sufritzen ari diren herriekiko nazioarteko elkartasunaren gailurrean.
Feijook La Vueltako "indarkeria ekintzen arduraduna" izatea leporatu dio Sanchezi
PPko buruzagiaren ustez, "ezin da gobernu demokratiko baten buru izan herrikideen arteko indarkeria goraipatzen duen presidente arduragabea". "Gure herriaz arduratzen den edonor lotsarazi beharko luketen ekintzak izan dira", gaineratu du.
Qatar AEBren "aliatu handia" dela esan du Trumpek, eta Israeli bere ekintzekin "kontu handiz" jokatzeko eskatu dio
Doha Gazako gatazkarako bitartekarietako bat da, eta bertan dago Estatu Batuek Ekialde Hurbilean duten base militar handiena. AEBetako Gobernuak ziurtatu zuen Qatarreko agintariei Israelen planaren berri eman ziela, baina, Dohak ukatu egin zuen abisua jaso izana.
Vueltako antolatzaileek prentsaurrekoa deitu dute gaur eguerdirako Madrilen
Vueltako azken etaparen azken kilometroan, Madrilgo erdigunean, poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak sortu ziren, ibilbideko hesiak bota zituztenean. Guztira, bi pertsona atxilotu zituzten eta 22 agente zauritu.
Ontzidiak azken etapari ekingo dio Gazara bidean, segurtasunagatik aldaketa batzuk egin ostean
"Tunisian porturatutako ontzien aurka droneekin egindako bi erasoek, oztopo logistikoek eta erregai eskasiak" ontzidiaren irteera atzeratu dute.
Israelek Sanchezi leporatu dio Palestinaren aldeko protestak hauspotzea eta lotsagarritzat jo du azken etapa bertan behera geratu izana
Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroaren iritziz, Sanchezek eta bere gobernuak Espainia lotsarazten dute.
Albiste izango da: Gertakariak Vueltan, Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen eta txertoak jarri ez zituen erizainaren aurkako epaiketa
Netanyahu Rubiorekin Erosten Harresian: "Aliantza hau ez da inoiz hain indartsua izan"
"Donald Trumpen eta Rubio idazkariaren presidentetzapean, aliantza hau sendotzea lortu dugu, eta biziki eskertzen dugu", esan du Israelgo lehen ministroak.
Israelek Dohan egindako bonbardaketa aztertzeko goi-bilera, Qatarren
Hamasen ordezkaritzaren aurka egindako bonbardaketa, Gazako Zerrendarako azken su-eten proposamenari heltzeko bilduta zegoenean, "estatu-terrorismoa" dela esan du Qatarko lehen ministroak.
6.000 gazatarrek etxea galdu dute azken orduetan, eta Israelek Gazako hiriaren setioa areagotu du
Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Tel Aviveko aireportura heldu da igande honetan, bi eguneko bisita ofiziala egiteko.
Espainiako Vuelta aldarrikatzaileena arratsaldean iritsiko da helmugara, aurrekaririk gabeko segurtasun dispositibo batekin
Madrilen bukatuko da gaurko etapa, eta manifestazio ugari deitu dituztela ikusita, dispositibo berezi bat antolatu dute. Protesta horietara Palestinako banderak eramateko deia egin dute antolatzaileek.
Israelgo Armadak Basel Adra "No other Land" filmagatik Oscar saria irabazi zuen zinemagile palestinarraren etxea okupatu du
Filmeko beste zuzendarietako batek salatu duenez, Adraren etxea okupatu dute, kolono taldeek Zisjordania hegoaldeko Al Tuwani herrixkari eraso ostean.
Manifestazioak Sestaon eta Baionan, Israel zuritzearen eta Gazako genozidioaren kontra
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Espainiako Vueltako txirrindulariei bidea itxi diete, errepidean eserialdia eginez
Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestan, 100 manifestarik Vueltako ibilgailuen karabana geldiarazi dute helmugatik 18 kilometrora. Ziklistek, baina, errepidearen hegaletatik egin dute bidea, manifestariak erdian utzita.
Oscar Guerrero, Israel-Premier Tech taldeko zuzendaria, bere etxean dago jada Espainiako Vuelta utzi ostean
Orain egun batzuk esan zuen ez zuela lasterketa utziko. Atzoko etapan, baina, ez zen bere taldearen autoan joan, eta, dirudienez, Nafarroara itzuli da.
Palestinako estatua sortzearen alde egin du NBEren Batzar Nagusiak gehiengo zabalaz
Bozketa ez da loteslea, baina estatu palestinarra sortzeak duen babesa neurtzeko balio du. AEBri gero eta gehiago kostatzen zaio horren kontrako jarrera babestuko duten herrialdeak aurkitzea.
Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.