Katalunia
Zer gertatuko da orain BBVA eta Sabadellekin? Massimo Cermelli ekonomialariak gakoak eman dizkigu
Massimo Cermelli Deustuko Unibertsitateko Ekonomia irakaslearen arabera, BBVA eta Sabadellekin gertatu denak argi utzi du erosteko eskaintza oldarkorrek ez dutela Espainiako merkatuan funtzionatzen.
Torresek ez du dimititzeko asmorik, BBVAk Sabadell erosteko ahaleginak porrot egin arren
BBVAko presidenteak azaldu duenez, administrazio kontseiluak hartu ditu erabaki guztiak, eskaintza aurkeztearena barne.
Ia % 6 igo dira BBVAren akzioak burtsan, eta ia % 7 jaitsi dira Sabadellenak
Zehazki, BBVAren akzioek % 10,6raino igo dira zenbait unetan, eta 16,65 euroan itxi dute saioa. Sabadellen tituluek, berriz, % 9,6raino egin dute behera une batzuetan, eta 3,01 euroan amaitu dute.
'Alice' depresio isolatuak alerta egoeran jarri du penintsulako Mediterraneoko kostaldea
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak euri-jasak eta uholdeak utzi ditu Mediterraneoko kostaldeko herri askotan, bereziki Valentziako Erkidegoan, Murtzian eta Balearretan. Valentziako Erkidegoa izan da kaltetuenetako bat, Gandiako (Valentzia) hainbat tokitan metro koadroko 110 litro baino gehiago pilatu baitituzte lau orduan. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta aktibatu du, eta prezipitazioak astelehenera arte izango direla iragarri du.
Alice depresioak 120 l/m2 utzi ditu Cartagenan eta 100 l/m2 Valentziako Erkidegoko toki batzuetan, baina ez du gorabehera larririk eragin
Murtziako 12 udalerritan bertan behera utzi dituzte eskolak, eta erkidegoko hainbat bide eta errepide itxi behar izan dituzte.
Valentziako larrialdi zerbitzuek Es-Alert mezua bidali dute, euri-jasa bortitzak espero direla-eta alerta gorrian daudelako
Aemetek alerta gorria ezarri du Valentziako Erkidegoan eta Katalunian, prezipitazio handiak espero direlako. Nafarroa, berriz, abisu horian dago 15:00etatik, euriagatik.
Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena
Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita.
Ibai batek eraman zuen adingabe baten gorpua aurkitu dute Bartzelonan, eta aitaren bila ari dira
Desagertuen ibilgailua sakan baten hondoan aurkitu dute, oso egoera txarrean; euri-jasa bortitzen ondorioz, ur-emaria handitu egin da, bi metro eta erdira arte.
Euriteek arazoak eragin dituzte Montserraten eta bi pertsona desagertu dira Bartzelonan
Lekuko batek larrialdi-zerbitzuei dei egin die arratsaldean, Sant Quinti de Medionan, ibaiko urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko. Ordu batzuk geroago, autoa aurkitu dute baina inor ez zegoen barruan.
27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta
Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik.
Pradalesek eta Illak migrazioaren kudeaketa eta euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna aztertu dituzte
Aipatu hiru hizkuntzak "Bruselan entzun eta erabil daitezen" hartutako konpromisoa berretsi dute gaurko bileran, eta azpimarratu dute elkarrekin lanean jarraituko dutela Europako erakundeetan "ofizialtasuna lortu arte".
Kataluniako bizikidetza ez dela "osoa" izango berretsi du Illak, Puigdemonti eta Junquerasi Amnistia Legea aplikatu arte
Kataluniako bizikidetza ez dela "osoa" izango berretsi du Salvador Illa Generalitateko presidenteak, Carles Puigdemonti Amnistia Legea aplikatu arte, Kataluniara itzultzea errazteko, eta Oriol Junquerasi hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko. "Zergatik diogu beldurra denok egongo garen etorkizun bati?", galdetu du.
Pradalesek Illa hartuko du irailaren 19an
Lehendakariak "proiektuak eta balioak partekatzen dituztenekin aliantzak" bilatu nahi ditu.
40.000 pertsonak baino gehiagok subiranotasunaren eta katalanaren alde egin dute Diadako manifestazioetan
Udaltzaingoen arabera, 41.500 pertsona inguruk parte hartu dute ANCk eta Omnium Culturalek deituta Bartzelonan, Gironan eta Tortosan egin diren manifestazioetan.
Bartzelonan euri arriskuarekin ekin diote ibilaldiari eta aurreko urteetan baino jende gutxiago irten da. Parte hartzaileek subirautasuna aldarrikatu eta hizkuntza katalanaren defentsa egin dute.
Katalunia eta Euskadi "subiranotasunaren defentsan" batuta egotea defendatu dute EAJk eta EH Bilduk
Aitor Esteban (EAJ) eta Idurre Bideguren (EH Bildu) Kataluniako Diadaren ospakizunetan izan dira. Buruzagi jeltzaleak ohartarazi duenez, "oso adi eta elkarrekin ibili beharko gara nazio bila, batez ere Europari begira".
Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzekin abiatu dute Diada Katalunian
Kataluniako erresistentziaren ikur den monumentuaren aurrean desfilatu dute erakunde, alderdi eta entitateetako ordezkariek. Independentismoak bere indar erakustaldia egin nahi du gaur, Salvador Illa presidentearen bigarren Diadan, azken urteetan ANCren mobilizazioetan jende kopurua gutxituz joan denean.
Kataluniako Diadak katalanaren defentsa indartuko du EAJren eta EH Bilduren presentziarekin
Kataluniako independentismoaren ahultasun politiko handiko une batean heldu da du irailaren 11 hau, katalana blindatzen zuen dekretuaren baliogabetze judizialak bultzatuta. EAJren aldetik Aitor Esteban eta Joseba Diez Antxustegi izango dira, eta EH Bilduren izenean Idurre Bideguren eta Igor Zulaika.
Albiste izango da: NATO-Errusia harremana, lehendakariaren bidaia ofiziala Kanarietara eta Diada Katalunian
Hauek dira Orainek gaur landuko dituen gai nagusietako batzuk.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu ikasgeletan katalana babesten duen dekretuaren hainbat artikulu
Epaiak hamar bat artikulu baliogabe utzi ditu, besteak beste, katalana komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa eta irakaskuntza- eta administrazio-jardueretako ohiko hizkuntza gisa ezartzen zutenak. Generalitateak helegitea jar dezake.
53 pertsona zauritu dira Bartzelonan izandako autobus istripu batean, horietako bi larri
Istripua 12:00ak jota zirenean gertatu da, C-32 autobidean, Santa Susannan (Bartzelona).