Lan gatazkak
2025/06/06 - 12:14
Gorka Urtaran: ''Aldundiaren proposamena ez dute aintzat hartu ez sindikatuek ez patronalek''
Arabako Gizarte Politiken diputatuak aldeei eskatu die pausoak eman ditzatela egoitza pribatuetako lan-hitzarmeneko negoziazioan. Urtaranek esan duenez, "Aldundiak ez du egoitza pribatuetan erabakitzeko tarterik; laguntzeko prest dagoen arren, ardura sindikatu eta patronalena da".
2025/06/05 - 14:16
BSHko langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, lantegia ezixtea eskatzeko
Ostegun honetako osoko bilkurarekin bat eginez, BSHko langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, "BSH ez dute itxiko" lelopean, langileen batzordeko ordezkaritza bat Maria Chivite presidentearekin biltzen zen bitartean.
2025/06/01 - 16:22
Lakuntza: ''Hezkuntza publikoan lortutako akordioa ez da historikoa, ez baititu egiturazko arazoak konpondu''
ELA sindikatuak astelehenean hasiko duen kongresuaren atarian, Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen artean lotutako akordioarekin oso kritiko agertu da Radio Euskadin Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia.
2025/05/29 - 14:04
Gasteizko Udalak eta Udaltzaingoak agente kopurua handitu eta soldatak % 3 igotzea adostu dute
Langileek Udal Gobernuaren azken proposamena onartu dute eta horrekin amaiera eman zaio hilabeteetako lan-gatazkari. Maider Etxebarria alkatea "pozik" dago akordioarekin, "bake soziala" eta "Udaltzaingoa modernizatzea" ekarriko dituelako.
2025/05/26 - 22:50
Bi hilabete bete dira Gasteizko lorezainen greba hasi zenetik
Langileek hitzarmen propioa lortzea eta lan-baldintzak hobetzea dute helburu. Gaur berriz ere bilera egin dute langileen batzordeak eta Enviser enpresak; baina aurrerapausorik lortu ez dela eta, grebarekin jarraitzea erabaki dute.
2025/05/24 - 18:39
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak iragarritako 33 kaleratzeen aurkako martxa egin dute Donezteberaino
ELAren ustez, enpresak oraindik ez ditu enplegu-erregulazioko espedientearen arrazoiak justifikatu. Azken urteetan "enplegua suntsitzeko Arcelorrek izandako estrategiaren baitan" kokatu ditu kaleratzeak. Sindikatuak eta zuzendaritza bosgarren aldiz bilduko dira maiatzaren 28an.
2025/05/23 - 19:12
Lorezainen grebak Gamarrako eta Mendizorrotzako igerilekuen irekiera markatu du
Gasteizko Udalak parkeak eta lorategiak mantentzeko azpikontratatutako Enviser enpresako langileek bi hilabete beteko dituzte greban astelehenean. Horregatik, igerilekuetako belarra luze-luze aurkitu dute denboraldiko lehen egunean.
2025/05/20 - 19:19
ELAk Euskotreneko greba bertan behera utzi du, "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak" egin direlako
Sindikatu abertzalearen ustez, aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: soldatak KPItik gora igotzea kategoria eta lanpostu guztietan, asteburuen % 50eko atsedena arautzea, lanpostu hutsak betetzea eta 50 urtetik gorakoei lanaldia murriztea.
2025/05/17 - 15:18
Igor Mena (CCOO): ''Langileek prozesuari amaiera ematea aukeratu dute askatasunez''
"Prozesu luzea eta gogorra" izan dela aitortu du Bridgestoneko batzordeko CCOOko ordezkariak. Langileek onartu ostean, astelehenean sinatuko dute sindikatuek enpresak egindako azken proposamena.
2025/05/17 - 01:00
Bridgestoneko beharginek onartu egin dute lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena
Basauriko lantegian, % 93ko parte-hartzearekin, 569 langilek eman diote baiezko botoa enpresaren proposamenari, eta 191k ezezkoa. Kantabriakoan, berriz, parte-hartzea % 91,4koa izan da, eta 236 langilek baiezko botoa eman dute eta 131k ezezkoa.
2025/05/16 - 23:03
Txakurren jabeek bat egin dute greban dauden Gasteizko lorezainekin, eta irtenbide bat eskatu dute
Dozenaka txakurrek eta horien jabeek elkarretaratzea egin dute greba mugagabean dauden Gasteizko lorezainei babesa erakusteko. Langileek hitzarmen duina eskatzen dute, eta txakurren jabeek, aldiz, baldintza egokiak dituzten parkeak eta lorategiak.
2025/05/16 - 14:39
Bridgestoneko beharginak lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena bozkatzen ari dira gaur
Basauriko lantegian parte-hartze altua izaten ari da, sindikatuen arabera. Botoen zenbaketa 22:00etan egingo dute, eta erreferendumaren emaitza Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegien boto guztien batuketa izango da.
2025/05/13 - 09:50
Albiste izango dira: Bridgestonen azken eskaintza, Ukraina-Errusia eta Canneseko zinema jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/12 - 17:32
Bridgestoneren zuzendaritzak Basaurin kaleratzeak 335etik 232ra murriztea proposatu du "azken eskaintzan"
Datorren astelehenean, hilak 19, egingo den bileran proposamen horri erantzun beharko diote sindikatuek. Asteartearekin berriro bilduko da langile-batzordea eskaintza aztertzeko, eta sindikatuek afiliatuak deituko dituzte batzarrean, onartu ala ez erabakitzeko.
2025/05/12 - 13:27
Basauriko Bridgestoneko langileek ekoizpena gelditu dute berriro, negoziazioek jarraitzen duten bitartean
Azkenaldian deitu dituzten hiru greba egunetako azkena izango da, eta lan-erregulazioko txostenaren proposamena hobetu ostean iritsi da. Grebarekin bat eginez, langileen batzordeak eta zuzendaritzak bilera egingo dute negoziatzen jarraitzeko.
2025/05/12 - 12:36
Bridgestoneko langile-batzordea: ''Etorkizunerako plan baten eske gaude''
Azkenaldian deitu dituzten hiru greba egunetako azkena dute gaur lantegian. "Kaleratze kopurua gutxitzeko lan-karga handitzea" eskatu du Igor Mena Bridgestoneko langile-batzordeko CCOOren ordezkariak.
2025/05/11 - 18:28
Satse Euskadik erizainen "ezegonkortasuna eta errotazioa" amaitzeko eskatuko du astelehenean Bilbon
Erizainen kolektiboa "nazkatuta" dagoela salatu du, Osakidetzaren aldetik "etengabeko diskriminazioak" pairatzen dituztelako. Eguerdian bilduko dira Osasun Sailaren egoitza aurrean.
2025/05/10 - 13:45
Alderdi politikoek txalotu egin dute Hezkuntza Sailak eta sindikatuek lortutako akordioa
Albiste ontzat jotzen dute, euskal hezkuntza-sistema publikoarentzat ona izango delakoan.
2025/05/10 - 12:09
Sindikatuak: ''Herri gisa bai euskalduntzeari bai inklusioari eragingo dieten neurriak lortu ditugu''
Irakasleen artean gehiengo sindikala duen Steilasek azpimarratu duenez, euren eskaera nagusiak bete dira. Gainerako sindikatuak ere pozik agertu dira akordio horrek baliabide gehiago eskaini eta lan-baldintzak hobetuko dituelako.
2025/05/10 - 11:59
Zer adostu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak?
Ratioak jaistea, irakastorduak murriztea, hezkuntza publikoa euskalduntzea eta soldaten igoera dira puntu garrantzitsuenetako batzuk.