PSE EE
Legez besteko bi proposamen egin dituzte Legebiltzarrean, Falangeak Gasteizen egindako ekitaldiko istiluen ondorioz
EAJk eta PSE-EEk testu bat proposatu dute istiluak "irmo" gaitzesteko. EH Bilduk, aldiz, faxismoaren edozein ekitaldi publiko debekatzea proposatu du.
EAJk eta PSE-EEk legez besteko proposamena erregistratu dute, Legebiltzarrak Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditzala eskatzeko
Joseba Diez Antxustegi eta Ekain Rico EAJren eta PSE-EEren legebiltzarkideek EAJk eta PSE-EEk elkarrekin Eusko Legebiltzarrean erregistratu duten legez besteko proposamenaren berri eman dute ostegun honetan.
Eusko Jaurlaritzan EAJren eta PSE-EEren artean "lan-giro ona" dagoela esan du Javier Hurtadok
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak kritikatu egin du jeltzaleek euskararen edo enplegu publikoaren legearen inguruan lortutako adostasuna hautsi izana, baina bi alderdien arteko lan-giroa ona dela nabarmendu du.
Pasaiako portuaren inguruko polemika eta transferentziak eztabaidagai, "Parlamento en las ondas" saioan
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren indarra nabarmendu dute, EH Bilduk barne krisia ikusten du, eta PPk eta PSE-EEk transferentzien erabileran jarri dute azpimarra.
Berriozabal: "Hau ez da EAJren eta PSE-EEren arteko harreman arazo bat, Anduezak EAJrekin hartu duen jarrera baino ez da"
Eneko Anduezaren adierazpenak gorabehera, EAJren eta PSE-EEren arteko harremana ona dela nabarmendu du Jone Berriozabal EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak.
Anduezak, EAJri: "Gauzek funtziona dezaten, elkarrizketa eta konfiantza behar dira"
Anduezak zehaztu duenez, koalizioko gobernu batean oso garrantzitsua da "harremanak ondo zaintzea eta elkarrizketa ona egotea", Ortuzarren eta haren artean zegoen bezala, eta elkarrekin "sintonia pertsonala eta konfiantzazko elkarrizketak" zituztela adierazi du.
Torresek defendatu du PSE-EEk eta bere ordezkari guztiek "norabide berean" eta "helburu politiko berarekin" lan egiten dutela
Sailburu sozialistarentzat "mingarria" da EAJ Anduezaren irudia "kaltetzen saiatzea" eta "ez da onargarria" Gobernu Kontseiluko ordezkariak horretan aritzea.
Goia: "Azken 10 urteotan egin dugun kudeaketa, ona zein txarra, PSErekin partekatutako erantzukizuna izan da"
Azken egunetan PSEren eta EAJren buruzagien artean izandako kritiken inguruan mintzatu da Eneko Goia Donostiako alkatea ETB2ko En Jake saioan.
Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien aurrekontuak batera negoziatzeko prest dagoela jakinarazi die EH Bilduk EAJri eta PSEri
Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan, Arnaldo Otegik esan du oraingoz ez dela nagoziaziorik izan, baina eskaintzak "erantzun positiboa" jasotzea espero duela. "Iaz ez bezala, gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon daitezke. Gonbidapena mahai gainean dago, eta bideak irekita daude", adierazi du.
Anduezaren jarrerak "deserosoago" sentiarazten ditu Jaurlaritzako sailburu sozialistak jeltzaleak baino, Zupiriaren ustez
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eneko Anduezak azken egunotan egindako adierazpenak izan ditu hizpide. PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi zuen gobernu koalizioa "arriskuan" egon daitekeela, "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu".
Lehendakariak azpimarratu du "garrantzitsuagoa" dela EAJ eta PSE-EE elkartzen dituena "banatzen" dituena baino
Imanol Pradales lehendakariak EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuaren egonkortasuna nabarmendu du Madrilgo Nueva Economia foroan egindako hitzaldian. Jatorrizko hitzak, gaztelaniaz.
Albiste izango dira: Gazako bake negoziazioak, EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak eta Bernedo auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Anduezak Pradalesi esan dio "aukera ona" duela "Goiari esateko iraina ez dela bidea"
Radio Popularri eskainitako elkarrizketa batean, Donostiako alkateak astelehen honetan berari zuzendutako kritiken inguruan hitz egin du Eneko Anduezak. PSEko buruak EAJri koalizioa "arriskuan" jartzeaz ohartarazi zion igandean, "EH Bildurekin identitate-akordioak bilatzen jarraitzen" bazuen; horri buruz Euskadi Irratian galdetuta, Andueza "ahobero" bat zela iritzi zion Goiak astelehenean.
Estebanek erakundeen egonkortasuna zalantzan jartzea eta "beharrezkoa ez den" mesfidantza sortzea egotzi dio Anduezari
Anduezak egin berri dituen adierazpenak "lekuz kanpo" daudela adierazi du Estebanek, eta gehitu du tentsioa eta mesfidantza sortzen dutela. Horren aurrean, zehaztu du Eusko Jaurlaritza "ondo" ari dela lanean, eta euskararen arloan, lan-eskaintza publikoetan euskara eskatzeari dagokionez, PSE-EErekin "akordio handi bat" lortzeko aukera dagoela sinetsita dago Esteban.
Eneko Goia: "Eneko Andueza ahobero hutsa da"
Donostiako alkateak Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak atzo esandakoa gezurtatu egin du. Alegia, jeltzaleek EAJ eta PSEren arteko koalizioa arriskuan jarriko dutela, EH Bildurekin politika identitarioak ezartzeko akordioak bultzatzen jarraitzen badute. Eneko Goia baikor agertu da, Gobernu Programa arazorik gabe betetzen ari delako.
Otxandianok dio PSE-EE "funtsezkoa" dela, eta estatusari eta euskarari buruzko akordioen parte izan behar duela
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, EAJk eta PSE-EEk duten itun instituzionalak "ez du oinarririk; funtsezko eztabaidetan arrakalak dira nagusi".
Anduezak EAJri ohartarazi dio gobernu koalizioa "arriskuan" egon daitekeela "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, fronte abertzalea sumatzen du estatus berriaren eta euskararen inguruan. Ildo horretan, "bi jauzi kualitatibo oso kezkagarri" eman direla adierazi du.
Boto duala: Horrela aldatzen dira botoak hauteskundeen arabera
Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu.
Zuzeneko boto-asmoa: EH Bildu indartsuagoa da emakumeen artean eta EAJ nagusi da 65 urtetik gorakoen artean
Silvan & Miracle enpresak EITB Focus inkesta berriak utzitako mikrodatuak aztertu ditu.
EH Bilduk lankidetzaren aldeko apustua egin du, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko, eta PPrekin egindako itunak kritikatu ditu
EH Bilduk Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban bildu ditu bere karguak ikasturte politiko berria aztertzeko.