Suteak
Gutxienez 36 hildako, Hong Kongo urbanizazio batean piztu den sutean
Sute handia piztu da Hong Kongeko iparraldeko Tai Po barrutiko urbanizazio batean. Sugarrak berehala hedatu dira bloke batean jarritako banbuzko aldamioaren erruz. Hildakoak 36 dira dagoeneako agintariek adierazi dutenez, tartean suhiltzaile bat. Beste 279 pertsona desagertuta daude eta 29 erietxetara eraman dituzte zaurituta, horietako zazpi egoera oso larrian.
Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte
Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.
Barakaldoko Lasesarre kiroldegia jendez hustu dute, sute baten ondorioz
Suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean dute sua, eta lanean jarraitzen dute itzaltzeko.
Sei ibilgailu kiskali dira Gasteizko industria-pabiloi gune batean izandako sutearen ondorioz
Ezbeharra 06:00ak inguru jazo da, Miravalles kaleko pabilioi-gune batean. Ez da zauriturik izan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.
Hil egin da Barakaldoko sutean leiho batetik erori zen gizona
48 urteko gizona Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri, sugarretatik ihesi leiho batetik erori ostean. Beste hiru gizon zauritu ziren atzo goizaldean El Carmen kalean izandako sutean.
Itzali dute Hondarribian 20 etxebizitza eta kanpin bat hutsaraztea eragin duen sutea
Jaizkibelgo sutea itzali dute, baina suhiltzaileek ingurua hozteko lanean jarraitzen dute. Horrez gain, Higerreko itsasargirako bidea itxi dute.
33 abelburu hil dira Karrantzako abeltzaintza ustiategi batean piztutako sutean
7 abelburu bizirik atera ahal izan dituzte. Suhiltzaileek garrak itzaltzeko lanean aritu dira, eta ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Lau lagun zauritu dira, eta bat larri dago, ihes egin nahian leihotik erorita, Barakaldon izandako sute batean
Lau gizon zauritu dira, eta horietako bat larri dago, gaur goizaldean Barakaldoko Carmen kaleko etxebizitza batean izandako sutean. Sua itzali dute, eta eraikineko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.
Emakume bat eta bi adingabe ospitaleratu dituzte Sesman, horien etxebizitzan izandako sutearen ondorioz
46 urteko emakumeak erredurak egin ditu, eta intoxikatu egin da, kea arnastu baitu. 6 eta 2 urteko umeek, berriz, kea arnastu dute, baina pronostiko arina dute.
Lagun bat ospitaleratu dute Gasteizen, patinetea lehertu eta kea arnasteagatik
Ibilgailuak lokal baten barruan egin zuen eztanda, eta jabeek bateria bertatik atera eta su-itzalgailu batekin busti zuten, suhiltzaileak iritsi aurretik.
Gueñesko baso sutea kontrolpean dute berriro
Ostiral arratsaldeko lehen orduan sutea kontrolpean zegoen arren, ondoren, 22:00ak aldera, berpiztu egin zen.
Itzali dute goizaldean Gueñes inguruetan piztu den baso-sutea
Guztira 9 hektarea erre dituzte garrek. Ingurura iristeko zailtasunak eta haize-bolada gogorrek suhiltzaileen lana zaildu badute ere, arratsaldean erabat itzaltzea lortu dute. Ez dago etxerik inguru horretan, eta ez da inor zauritu, baina Bi-3651 errepidea itxita izan dute Zaramillo eta Quadra artean.
Hiru pertsona etxetik atera dituzte Gordexolako etxebizitza batean izandako suteagatik
Sutea 12:30 aldera hasi da, Las Llanas auzoan, eta kalte material handiak eragin ditu etxe batean, baina ez da inor zauritu. Ikerketa abiatu dute sua nola piztu den argitzeko.
Kontrolatu dute Elgeako mendilerroan piztutako sutea
Haizeak Arriola eta Narbaxa artean zabaldu ditu sugarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak ari dira bertan lanean. Sutea datozen orduetan itzaltzea espero du Arabako Aldundiak. Une honetan, 25 suhiltzaile inguru omen dira kaltetutako eremua hozten, balizko txingarrek sua berpiztu ez dezaten.
Trafikoa bere onera itzuli da AP-8an Astigarragan, kamioi batek su hartu duelako itxita egon eta gero
Bilborako noranzkoan ere etenda egon da zirkulazioa larunbat goizean, baina bere onera itzuli da eguerdirako.
Sute bat itzali dute Galdakaon, hondakinak kudeatzeko enpresa baten kanpoaldean
Sua 07:30ean piztu da, Gumuzio auzoan dagoen enpresa batean, kanpoan pilatutako txatarrean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sugarrak kontrolatzea lortu dute.
Sute batek Renfeko aldirietako tren-zirkulazioa etenarazi du Santurtzin, Peñotako geltokian
Bestalde, sutearen ondorioz, Bilbo eta Santurtzi arteko tentsio elektrikoa kaltetu da, eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan.
Gizonezko bat hil da Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean
Beste bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sua goizeko seiak aldera itzali dute.
Baso-sute arriskua oso handia izango da Nafarroan ostegunetik larunbatera
Sutea izan da Iruñeko etxebizitza batean, eta gizon bat eta haur bat artatu behar izan dituzte kea arnastu baitute
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Gorriti kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztu den sutearen ondorioz.