Suteak
2025/04/04 - 17:37
Sutea piztu da bart Baztanen, Iñarbil aldean, Maxaborro baso inguruan
04:00etan eman dute sutearen abisua, eta hainbat foku piztuta aurkitu dituzte suhiltzaileek. Inguruko borda batean lotan zeuden bi lagun atera dituzte erreskate taldeek.
2025/04/03 - 18:44
Gasteizen su hartu zuen birziklatze plantak egiturazko kalteak ditu eta eraistea aztertzen ari dira
Sutean jasandako tenperatura altuen ondorioz, Gasteizko Onaindiako birziklatze planta eraitsi beharko dute ziurrenik. Bost urtean jasaten duen bigarren sutea da, eta dagoeneko hobekuntza-neurriak aztertzen ari da, ezbehar gehiago saihesteko.
2025/04/02 - 23:16
Bi suhiltzaile hil dira eta bat larri dago, Madrilen auto elektriko batek su hartu ostean
Bere eraikineko garajera sartzen ari zen bizilagun batek ibilgailuaren kontrola galdu du eta talka izan du. Une horretan, autoak su hartu du, eta, bizilagunen arabera, leherketa bat izan da.
2025/04/02 - 19:03
Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea "ustekabekoa" izan da
Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
2025/04/02 - 13:33
Gasteizko birziklatze-lantegian piztutako sutea ''egunean zehar'' itzaliko dute suhiltzaileek
Onaindia lantegitik bertatik egindako adierazpenetan, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak azaldu du sua "latente" dagoela, eta, hortaz, pilatutako hondakin guztiak "apurka-apurka" atera behar dituztela, ingurua epeldu eta garrak amatatzeko.
2025/04/02 - 11:45
''Leiho guztiak itxi behar izan ditugu, ke-lainotza zegoelako''
Sute handia 21:15 aldera piztu da Onaindia birziklatze-lantegian, Artapadura kalean. Sugarrak birziklatze-lantegitik haratago zabaldu dira, pneumatikoak dituen tailer batera, eta, beraz, suhiltzaileek leihoak ixtea eta kanpoan zabaldutako arropa jasotzea gomendatu dute.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 09:48
Kontrolpean hartu dute Gasteizko birziklatze-lantegi batean piztutako sutea
Sutea 21:15 aldera piztu da Onaindia birziklatze-lantegian, Artapadura kalean, eta inguruko kaleak moztu behar izan dituzte.
2025/04/02 - 09:29
Sute handia piztu da Gasteizko birziklatze-enpresa batean
Garrek kalte handiak eragin dituzte Onaindia lantegiko instalazioetan eta ondoan dagoen tailer batean (pneumatikoak ditu bilduta). Sutea kontrolpean hartzea lortu badute ere, oraindik ez dago amatatuta, inondik inora ere.
2025/04/01 - 10:59
Furgoneta batek su hartu du, eta, ondorioz, zazpi ibilgailu kiskali dira, Gueñesen
Guztira, zazpi ibilgailu kiskali dira eta hiruk kalteak izan dituzte Gueñesen (Bizkaia).
2025/03/31 - 19:16
17 Tesla kiskali dituen sutea ikertzen ari dira Erroman
Oraingoz, agintariek ez dakite kontzesionarioko sutea nahita piztutako izan den ala ez. Teslaren ibilgailuek erasoak jasan dituzte Elon Musk kontseilari delegatuak Donald Trumpen administrazio estatubatuarrarekin bat egin zuenetik.
2025/03/28 - 16:17
Zazpi pertsona artatu dituzte eta eraikin bat erortzeko arriskuan dago Zornotzan, sute baten ondorioz
09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.
2025/03/28 - 15:17
Lau pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik Zornotzan izandako sute batean
Sutea 09:45ean piztu da Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean, eta erortzeko arriskuan dago eraikina. Zazpi pertsona artatu behar izan dituzte; horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.
2025/03/27 - 18:58
Gutxienez 27 hildako Hego Korean, baso-suteen eraginez
Gainera, 32 pertsona zauritu dira duela bost egun hasi ziren suteetan. Hego Koreako Gobernuak katastrofe egoera ezarri du herrialde osoan.
2025/03/26 - 18:51
Txosten arkitektoniko batek ondorioztatu du ez dela beharrezkoa izango Iruñeko Planetarioko dorrea eraistea
Adituen txostenak ondorioztatzen duenez, suhiltzaileek azkar jardun zutenez, hormigoizko hormak deskonposatzeko moduko tenperaturetara iristea saihestu ahal izan zuten.
2025/03/21 - 12:23
Heathrow Londresko aireportua itxi dute azpiestazio elektriko batean izandako sute baten ondorioz
X sare sozialean duten profilean zabaldu dutenez, aireportura ez joateko gomendatu diete bidaiariei, eta airelinearekin harremanetan jartzeko, informazio gehiago jasotze aldera.
2025/03/21 - 11:16
Jaizkibelen 30 hektarea inguru kiskali dituen sutea erabat itzali dute
Halere, mendi inguru horretan ura botatzen jarraitu dute, badaezpada; izan ere, 00:26rako itzali dute sua, baina 04:00ak aldera berpiztu egin da, Kalaburtza hondartzatik gertu.
2025/03/21 - 08:33
Galdamesko baso-sutea, itzalita
Batez ere sastrakak erre dira. Suhiltzaileek hiru ordu baino gehiago behar izan zituzten itzaltzeko.
2025/03/20 - 22:20
Baso-sutea Ortuellan
Suak bi foku ditu, bata Ganeran mendiaren azpian eta bestea Peñas Negras inguruan. Bi fokuak Ortuellako hirigunetik urrun daude. Oraingoz, sugarrek ez dute etxebizitzarik kaltetu.
2025/03/20 - 22:04
Ortuellako baso-sutea inguratzea lortu dute suhiltzaileek
Sua arratsaldeko 20:00ak aldera piztu da, Ganeran mendian, eraikinetatik urrun dagoen eremu batean, eta sua itzaltzeko zerbitzuen arduradunek ezarritako perimetrotik kanpo ez zabaltzea espero dute.