Trafikoa
2025/01/08 - 12:49
Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua udaberritik aurrera sartuko da indarrean
Behin-behineko ordenantza publikoa izango da urtarrilaren 14ra arte, herritarrek eta erakundeek ekarpenak egin diezazkioten. Hori amaituta, Gasteizko Udalak martxo aldera onartuko du behin betiko ordenantza. Hala ere, isunak ez dira uda ostera arte aplikatuko
2025/01/06 - 21:53
Ireki dute A-15 errepidea Berastegin, Donostiarako noranzkoan
19:00ak baino lehentxeago, auto bat irauli da errepidean eta bi lagun zauritu dira. Ertzaintzak zirkulazioa moztu du Donostia aldera, baina egoera bere onera etorri da 20:45 alderako.
2025/01/04 - 20:48
Arinduz doa trafikoa AP-8an, Biriatun
Auto-pilaketek auto eta kamioiei eragin diete. 4 kilometrokoak ziren 19:45ean.
2025/01/04 - 18:19
69 urteko gidari bat zauritu da San Adrianen, errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka eginda
Ezbeharra 10:47an jazo da, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe baitzituen.
2025/01/04 - 11:46
AP-8 autobidea guztiz ireki dute Deban, ostiraleko gorabeheren ostean
Zisterna-kamioi bat iraultzeak trafiko arazo handiak eragin ditu inguru horretan, eta zirkulazioa erabat etenda egon da zenbait orduz.
2025/01/04 - 11:32
Gizonezko bat hil da AP-68an, Erriberagoitian, auto-istripuz
Ibilgailuak erdibitzailea jo du, argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Trafikoa erabat eten dute bi noranzkoetan une batez.
2025/01/03 - 14:55
AP-8ko bi errei berriro ireki dituzte Deban, noranzko bakoitzeko bat, zisterna-kamioi bat irauli ondoren
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 18:30ean, errei bat ireki dute noranzko bakoitzean, "errei motela", "larunbat honetan erdibitzailea konpontzen amaitu arte". Horregatik, barruko erreiak itxita daude.
2024/12/31 - 14:23
Trafiko-istripuek 37 hildako eragin dituzte 2024an EAEn, 2023an baino 7 gutxiago
Istripu, zauritu larri eta hildakoen kopuruak behera egin du 2024an EAEko errepideetan, Segurtasun Sailak astearte honetan Bilbon aurkeztutako balantzearen arabera.
2024/12/28 - 19:41
23 urteko motor-gidari bat larri, Bakaikun traktore baten kontra talka eginda
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 16:07an jaso du ezbeharraren berri. Istripua Alkazar inguruan gertatu da, industrialdera doan errepidean. Anbulantzia medikalizatu batean eraman dute 23 urteko motor-gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
2024/12/27 - 15:09
A-8 autobidea ireki dute Muskizen, Bilborako noranzkoan
Errepidea itxita egon da istripu baten ondorioz. Istripua gidari bat ondoezik zegoelako gertatu da.
2024/12/25 - 11:58
Saihesbidea jarri dute N-1 errepidean, Idiazabalen, astelehenean izandako luiziaren ostean
Lur-jausia 409 kilometroan gertatu zen, Etzegarateko mendatearen jaitsieran, eta hiru ibilgailuri eragin zien, baina ez zen zauriturik izan.
2024/12/24 - 11:00
N-1 errepideak itxita jarraitzen du Idiazabalen, astelehen honetan izandako lur-jausiaren ondorioz
Lur-jausia 409 kilometroan gertatu zen, Etzegarateko mendatearen jaitsieran, eta hiru ibilgailuri eragin zien, baina ez zen zauriturik izan. Ordezko bidea A-15 da, Altsasutik.
2024/12/22 - 16:16
Zabalik da AP-8 autobidea Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik itxita egon ondoren
Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaldu duten arte.
2024/12/21 - 18:20
Konpondu dira dagoeneko Bergaran eta Armiñonen goizean izandako trafiko arazoak
Bergaran 5 kilometroko ilarak izan dira bideko lanen ondorioz, eta Bergaran ez ezik, Armiñonen ere izan da goiz zaila, A-1 errepidean Madrilera bidean, AP-1eko lotunean. 13:00etan 4 kilometroko ilarak zeuden puntu horretan.
2024/12/17 - 16:48
N-634 errepidea itxi behar izan dute Deban, zuhaitz batzuk errepidera erori dira eta
Astelehen arratsaldean arazo batzuk izan ondoren, 07:30ean N-634 errepidea Deban erabat moztea erabaki dute, eroritako zuhaitzak kendu ahal izateko.
2024/12/17 - 10:05
N-634 errepidea berriro zabaldu dute Deban, orduak itxita eman ondoren zuhaitzak bidera erori direlako
07:30ean bi noranzkoetan itxi dute errepidea, astelehenean bidera eroritako zuhaitzak erretiratzeko. 17:30 aldera errepidea berriro ireki dute garbiketa lanak bukatu ondoren.
2024/12/16 - 10:49
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta A-63 autobidean, Biriatu parean
Harrapaketa gauerdian jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, gizonezkoa autobidean oinez ibiltzen ari zela. Autoan zihoan pertsonetako bat zaurituta eraman dute Baionako Ospitalera. Jendarmeriak ikerketa zabaldu du.
2024/12/13 - 21:29
A-15 autobidea berriro ireki dute Berastegin, kamioi batek matxura izan eta orduak guztiz itxita eman ondoren
Kamioi batek matxura izan du 17:45 aldera, eta errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, Gorosmendiko tunelaren parean; ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
2024/12/09 - 21:46
Kamioilari bat hil da N-637 errepidean, Larrabetzun, errepidetik aterata
Istripua 17:40 aldera gertatu da. Kamioia errepidetik atera da eta gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
2024/12/09 - 10:30
Bernedo eta Herrera mendateak itxita, elurragatik
Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita Larraineko mendaterako bidea eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea ere.